Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Montoro-Barcina: 1.513 milioi euroko menpekotasuna
Atalak: Ekonomia, Politika
Cristola Montoro Espainiako Ogasun ministroa eta Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.
Espainiako Gobernuak ez du Volkswageneko BEZaren afera Auzitegi Gorenera eramango. Hori izan zen Espainiako eta Nafarroako Gobernuen artean atzo Iruñean adostutakoa. Neurria, alabaina, behin-behinekoa da, atzo Espainiako Administrazio Publikoko estatu idazkari Pedro Betetak argi adierazi zuenez: bi gobernuen arteko akordiorik ez badago, Madrilek auzia Gorenera eramango du.
Arbitroarengana, esan nahi du, baina alde guztiek argi dute arbitroak Madrilgo Gobernuaren alde egingo duela, Nafarroa 1.513 milioi euro ordaintzera behartuz, hau da, bere urteko aurrekontuaren %40. Porrot ekonomikoa erabatekoa litzateke Nafarroako Gobernuarentzat. Eta batez ere nafar gizartearentzat.
Goi mailako bilera iragarri zuten atzo eguerdirako bi administrazioak, baina azkenean Madrilgoak bertan behera utzi zuen berau, prestakizun lanak behar beste aurreratuak ez zeudela argudiatuz. Eta leuntze lanak teknikoen eskuetan utzi zituzten; hori bai, tekniko berezi samarrak, aipatu estatu idazkaria eta Lourdes Goikoetxea sailburua bertan baitziren.
Bileren joan etorrietatik ondorio argi bat behintzat atera liteke: Espainiako Gobernua nahieran erabiltzen ari da BEZaren afera hau Nafarroako Gobernuaren menpekotasuna agerian uzteko. Orain etorri Madrilera –Montorok Barcinari– Itun Ekonomikoaz mintzatzera eta bertan aurpegiratuko dizut 1.513 milioi euroko pastela. Hurrengoan Nafarroako PPko ordezkariak hartuko ditut Madrilen, zuk konpondu ezin duzuna haiek eraman dezaten besapean Iruñera: “Bai, lortu dugu, ministroak ez du BEZa eramango Gorenera eta ez ditugu ordaindu beharko 1.513 milioi euro, 125 milioi baizik”. Baina hala ere, Barcina anderea, –jarraitzen du Montorok– bilera egingo dugu urriaren 7an Iruñean, gauzak behar bezala mandatarien artean konpondu behar ditugu eta. Urriak 7: Ez, ez gara bilduko, horretarako ditugu teknikariak. Ordu latz eta negoziazio zorrotzen ondoren, ondorioa Madrilen PPko ordezkariei irailaren 16an Montorok iragarritako bera: Barcina zintzo portatzen bada, helegitea erretiratuko dugu.
Menpekotasun harreman horretan jarraitu beharko du Barcinaren Gobernuak hurrengo bilera sortan, eta jokoan ez da bakarrik orain ikusgarriena eta erabakigarriena den Volkswageneko BEZaren arazoa, testuinguru horretan negoziatu behar baita 2014-2019ko Itun Ekonomikoa, Nafarroa eta Estatuaren arteko ekonomi harreman osoa finkatzen duena.
Egoera oso aldapa goran jartzen ari zaio berriz ere Barcina andereari. Udal eta foru hauteskundeen aurrean, tentsioak gora egingo du Nafarroan, baina azkenean, etorriko da UPN-PP aliantzarako unea, Nafarroan euskal separatista eta gorriek ekar dezaketen hondamendiaren salbatzaile bakarra. Gidoiak hori dio, gero zer aterako den…