Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Legealdiaren ispilu: Barcina guztien aurka
Atalak: Politika
Barcina eta oposizioaren arteko eztabaida handia izan zen Legebiltzarrean.
Nafarroako Legebiltzarrean atzo zortzi orduz egindako politika orokorreko eztabaida legealdiaren azken hiru urteotako ispilu gardena izan zen: Barcina lehendakaria bakarrik oposizio guztiaren aurka. Hau da, gutxiengoan dagoen UPNren gobernua Legebiltzar osoaren aurka. Eta legealdiaren errepaso izateaz gain, foru hauteskundeetarako lehen txanpa handi gisa agertu zen eztabaida.
Bere izaerari ohore eginez, Yolanda Barcinak erasoari ekin zion eta ez nolanahi gainera, ez da bere gobernua izan Nafarroan foru gobernu batek inoiz egin dituen murrizketa handienekin herritarrak zigortu dituena, “oposizioa izan da herritarrak zigortu dituena”. Baina eskerrak bere gobernua dagoen: “Legebiltzar honen gaitasun ezak, egoera honi bakardadean aurre egitera behartu du UPN”. Eta hiru urteko miseriak mahai azpian gorde eta azken hilabeteotan Nafarroan agertu diren ekonomi hazkundearen hobekuntza txikiak agertu zituen, hori bai Europara gehiegi begiratu gabe, han oso hodei beltzak ageri dira eta.
Ongi baliatu zituen datu horiek Barcinak, Espainiako INEren arabera Nafarroa baita langabezi tasa txikiena duen erkidegoa (%15,9), gainera EAEk duenaren aurretik da (%16,1) eta lehendakari nafarrari gauza gutxik ematen diote baskoen aurretik joateak baino poz handiagoa. Hori bai, dena esatera, bere etsairik handien den Bilduk gobernatutako Gipuzkoak are txikiagoa du oraindik (%13,3), baina berdin da, etsaiari gerra: “Bildu da nik gogoan dudan lurralde honetako lotsaizun politikorik handiena”. Eta hauteskundeetako emaitzei aurreratuz, Adolfo Araiz EH Bilduko zerrenda buru izango dena eraman zuen Legebiltzarreko aretora: “Barkamena eskatu beharrean, terrorea Nafarroa osora hedatu izanaz harro ageri dira”. ETA presente izan nahi du etengabe Barcinak. Errentagarria izan da oso iraganean, baina gero eta gutxiago da, datozen hauteskundeek ere argi erakutsiko duten moduan.
EH Bilduko Bakartxo Ruiz UPNk “bere kortijoa iraunarazi eta bakarrik eliteak elikatzeaz ” arduratu izana salatu zuen eta Barcinak egindako argazkiak errealitatearekin zerikusirik ez izana leporatu zion. CAN, legebiltzarrean Goikoetxea sailburua ikertu duen ikerketa batzordea, ospitaleko sukaldeen pribatizazioa, Kontuen Ganberako txostenak, euskararen aurkako jazarpena eta legealdian zehar gizartean oso presente izan diren aferak azaleratu zituen Ruizek eta horren guztiaren aurrean aldaketa aldarrikatu.
Barcina andereak oso ongi ezkutatzen du mendebaldeko sistema parlamentarioen oinarria: gobernuak kudeatu egiten du eta legebiltzarrak arautu eta gobernua kontrolatu. Baina berehala gogoratu zion oposizioak zein den egiazko egoera. “Legealdi hasieran baino 4.600 langabe gehiago dira Nafarroan”, gogorarazi zioen legealdiko lehen urtean bere lehendakariorde izan zen PSNko bozemaile Roberto Jimenezek. Eta Ezkerrako Jose Luis Nuinen ekarri zizkion gogora hezkuntzan eta osasun arloan izandako %14 eta %16ko murrizketek ekarritako galera handiak. Geroa Baiko Manu Aierdik ere aldaketa aldarrikatu zuen eta hau 2013ko zentsura mozioaren eskutik etorri behar zuela adierazi zuen, baina Ferrazek ez zuela berau ahalbideratu: “Erkidegoak aire freskoa behar du eta zuek –UPNri zuzenduz– ezin zarete izan Nafarroak bere etorkizunerako behar duen kudeaketa sinesgarri eta printzipio etikoen erreferentzia”.
Volswageneko BEZa dela eta Espainiako Gobernuak eskatzen dizkion 1.513 milioiak ere airean ibili ziren harat honat Legebiltzarreko aretoan. Eta baita ere azken urteetan Espainiako Gobernuak Foru Legebiltzarrak onartutako legeen aurkako helegiteak. Barcina kezkatuta agertu zen joera honekin, baina Nafarroako izaera propioa irmo defendituko duela zehaztu zuen eta gaur Diario de Navarraren titulu nagusiak hori azpimarratu nahi izan du: “VWko BEZa kitatzeko Montorok 850 milioi eskatu zuela salatu du Barcinak”.
Morroi dabilenak, ordea, ezin du zaunka handirik egin eta aginte makila duenak behin eta berriz erakusten dio hori. VWko BEZaren aferak argi adierazten du bide horretatik urte luzetan Nafarroak Estatuaren aldetik jasotako dirutza, eta horren menpekotasuna nekez ezaba daiteke titularretarako adierazpenekin. Irailean bitan gogorarazi dio Montorok Barcinari kirtena noren eskuetan dagoen. Lehenik Madrilera helegiteak kentzeko eskatzera joan zen eta 1.513 milioi euroko zorrarekin itzuli zen Barcina Iruñera; irailaren 30ean ere Madrilek bertan behera utzi zion afera konpontzeko iragarritako bilera.
Irudi kontuez harago, 1997tik Nafarroako Legebiltzarreko 21 legeren aurkako helegite jarri izan ditu Madrilgo Gobernuak Konstituzio Auzitegiaren aurrean. Helegite horietatik hamar 1997-2010 garaikoak dira eta beste hamaika 2011-2014 garaikoak. Legealdi hau zer izan den aski argi adierazten du azken datu honek. Horregatik adierazi zion Aralar-NaBaiko bozemaile Patxi Zabaletak argi Barcinari: “Nafarroa interbenitua dago”. Esparru ekonomikoaz Barcinak egindako laudorioei buruz, Zabaletak horiek datu makroekonomikoak zirela ihardetsi zion eta horiek ez dutela zertan ekarri suspertze ekonomikorik ezta ere Nafarroako gizartearen esparru zabalek bizi duten egoera dramatikoaren hobekuntzarik.
UPNren gobernuaren eta oposizioaren arteko borrokaren beste adierazle argi bat izan zen atzoko eztabaida saioa eta legealdi amaierako datorren itsas zakarren iragarle ere bai.