Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Kataluniako amarauna: nor harrapatuko du armiarmak?
Atalak: Nazioartea
Artur Mas Generalitateko lehendakaria Esquadra Mossoen aurrean.
Une honetan argi dago igandean galdeketa egin egingo dela Katalunian, baina ez dago argi nola eta honek zer ondorio ekarriko duen. Galdera asko egon daitezke mahai gainean, baina bi nagusi une honetan. Bat: Generalitatea eta Mas lehendakariak jarraituko dute galdeketa prozesuaren antolatzaile gisa amaiera arte edo azken unean hau gizarte zibileko erakundeen esku geratuko da? Bi: nola jokatuko dute Mossoek igandean?
PPk, PSCk eta Ciutadansek argi utzi dute beren iritzia: gizarte zibilak antolatzen badu zilegi eta legezkoa da galdeketa, Espainian adierazpen askatasuna dagoelako eta horrela ekitaldia independentismoaren beste mobilizazio handi bat besterik ez litzatekeelako. Gobernuak antolatzen jarraitzen badu, ordea, Konstituzio Auzitegiaren aginduari muzin egingo lioke eta hori legez kanpokoa litzateke, eta beraz, zigortzekoa. Horregatik zera eskatzen diote gobernuari, albora dadila eta izan dadila gizarte zibila kontsultaren azken antolatzailea.
Hau da, berdin da igandean zer gertatzen den. Gerta liteke Generalitateak edo gizarte ekimenak antolatzen duen hori gauza bera izatea gotik behera. Espainiako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi du azaroaren 9ko kontsulta, baina dagoeneko kontua ez da zer baizik nork. Kontua ez da mobilizazio erraldoi edo “barbakoa bozketa”, unionismoak deitu izan duen moduan. Kontua da nork, horrek neurtuko du lege urraketa.
Horrexegatik, alderdi soberanistek, ERCk, CUPk eta ICV zera eskatu diote Masi: Generalitatea eta Mas buru, alderdi politikoek ekarri dute ekitaldi hau honaino, eta haiek eraman behar dute amaierara. Berriz ere, markajea zuzena eta gertukoa da Masentzat: jarraitu bururaino eta gero gerokoak.
Francesc Homs gobernu eledunak tinko erantzun zuen atzo debekuaren aurrean, baina argi bezain ilun gertatuko denaz: “Gobernuak ezin dio egiten utzi egiten ez duenari”. Artur Masek ironia tanta ere jarri du gosari batean bere balizko atxiloketaz galdetu diotenean: “Ez da ezer gertatzen… espero”.
Eta atxilotzekotan nork atxilotuko luke? Mossoek? Hori da une honetan dagoen beste galdegai handia. Egia esan, ez Masen atxiloketa, baina bai polizia autonomikoak nola jokatuko duen igandera begira eta nor obeditu beharko lukeen: bere gobernua edo Espainiako Konstituzio Auzitegia. Mossoen sindikatuek dagoeneko adierazi dute urduritasuna eta Generalitateko Barne Sailari iganderako agindu argiak eman ditzala eskatu diote. Ramon Espalader barne sailburuaren erantzuna argia izaten ari da egun hauetan: “Inork ez dezala zalantzarik izan, Mossoek legea betearaziko dute”. Baina zein lege? Espalader Unió alderdiko buruzagia da eta gobernuaren prozesu partehartzailea – galdeketa– bere alderdiko kide Joana Ortega Generalitateko lehendakariordeak antolatu du.
Amarauna hor dago, baina ez dago argi armiarma nor den eta bertan harrapatua nor geratuko den. Gaur gaurkoz, alabaina, gaitza da irudikatzea Espalader eta Ortega izango direnik. Beraz, hara hipotesi bat: azkenean handik edo hemendik Generalitateak topatuko duela ihes egiteko modua. Trukean, eta di-da batean, Masek zerbait eskaini beharko luke. Hauteskunde aurreratuak?