Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Mas bazterreratzeko jokaldia
Atalak: Nazioartea
Artur Mas iragan azaroaren 9an bozkatzen.
Hauteskunde usainak sendo jarraitzen du Katalunian. Artur Mas Generalitateko lehendakariak erabakiko du noiz deituko dituen, baina hauteskundeetako inkestetatik bere aurkako kereilara jorra daiteke hainbat puntu. Hemen lau:
CiU berriz buruan. Atzo El Periódicok argitaratutako inkesta berrian CDCk (32-34 eserleku / 2012an 50) berriz hartu dio aurre ERCri (31-33 / 21). Hirugarren indarra Podemosek (16-17) eta C´s-ek partekatuko lukete (16-17 / 9). Laugarrena ICV litzateke (10-11 / 13), apur bat atzera eginez. Bosgarren eta seigarren postura hondoratuko lirateke PSC (10-11 / 20) eta PP (10-11 / 19). Azkena litzateke CUP, baina bere emaitzak bikoiztuz, 3 eserlekutik 6ra.
Masen alderdia. Emaitza hauek CiUri buruz galdetuta atera dira, baina zurrumurruak era guztietakoak dira Artur Masek egin dezakeenaz. Ezaguna da berak proposatutakoa: CiU eta ERC elkarrekin joatea zerrenda zabal batean, bera buru eta gizarte zibileko pertsona eta erakunde garrantzitsuak integratuz. ERCk atzo argi utzi zuen Oriol Junquerasen eskutik bere hautua bakoitza bere aldetik joatea dela, hori bai denok bilduko dituen marka batekin eta programan independentziarekikoak partekatuz.
Baina ez dagoena garbi da zerrenda bateraturik ez bada Mas nola aurkeztuko den. La Vanguardiako Enric Juliana aspaldi ari da “Masen alderdia” kontzeptua erabiliz eta bere ustez honek CiUren eta CDCren markak atzean utzi eta bere alderdia sor dezake. Ez da zalantzarik A9ko galdeketaren ondoren izandako arrakastak egoera horretatik gertuago jartzen duela. Vicent Partal Vilawebeko zuzendariak ere Masen aldetik ezustekoa espero duela aitortzen du editorial honetan.
Masen aurkako salaketa. Azkenean Espainiako fiskaltzak aurkeztutako kereilan desobedientzia, prebarikazioa, baliabideen erabilera okerra eta justizia eragoztea eta eskumenak usurpatzea leporatzen die Artur Masi, Joana Ortega Generalitateko lehendakariordeari eta Irene Rigau hezkuntza sailburuari. Ikusteko dago noraino iritsi litekeen salaketa, baina Espainiako Justizia ezagututa zigorraren aukera oso handia da. Desobedientzia eta prebarikazioagatik sei hilabete eta urtebete arteko kartzela zigorra agintzen du Espainiako Kode Penalak; horrez gain, zazpi eta hamar urte arteko kargugabetzea. Ez daude argi abiadura kontuak, baina irizpide judizialez gain politikoak ere sartuko lirateke, batez ere hauteskundeei begira. Zigortuko balute, eta Masek era batera edo bestera hauteskundeak irabaziko balitu, ezingo luke lehendakari izan, edo izanda kargua utzi beharko luke. Edo Katalunia independente bateko lehendakaria izan beharko luke.
The Washington Post, militarrei begira. Espainiako armadako buru Jaime Domínguez Bujek esan zuen armada prest dagoela Katalunian edo edonon parte hartzeko Espainiako Gobernuak hala eskatuz gero. Espainia eta bertako militarrak ezagutzen dituenak berehala irakurtzen du mehatxua. Baina baita atzerritik ere egoera gertutik jarraitzen dutenen artean eta The Washington Post egunkariak berehala azpimarratu zituen jeneralaren berbak. Atzerritik –Europa eta AEBtik batez ere– gero eta sinpatia handiagoz begiratzen da Kataluniako egoera eta are gehiago A9aren ondotik.