Gazteluko plazatik
Hasiera » Nazioartea » Mas-Junqueras, zerrenden labirintoan
Abe11 0

Mas-Junqueras, zerrenden labirintoan

Atalak: Nazioartea

Oriol Junqueras eta Artur Mas atzo bildu ziren zerrenden aferaz hitz egiteko.

Oriol Junqueras eta Artur Mas atzo bildu ziren zerrenden aferaz hitz egiteko.

Artur Mas eta Oriol Junquerasen atzoko bilera ondo joan ei zen, baina denak adierazten du denbora apur bat beharko dutela zer egin erabakitzeko. Apur bat, ordea, prozesu independentistak une honetan zalantza handia bizi duelako horren inguruan, eta horrek zerbait ahultzen badu, hori prozesu independentista bera delako.

A-9ak zeruan jarri du Artur Mas, Pujol auziak infernuko sugarretatik gertu jarri ondoren. Eta Masek beste ezusteko handi bat eman zuen azaroaren 25eko bere hitzaldi ospetsuan: espero zen bezala zerrenda bateratuaren eskaintza eginez; eta espero ez zen moduan, gobernu berria eratu eta 18 hilabetetan Espainiarekin independentzia  prozesua negoziatzeko proposatuz. Ausartuko da Mas?, izan da etengabe berari buruz azken urteetan jaurti den galdera nagusia. Eta bai, oraingoz ausartzen ari da eta nola. Espainiak dagoeneko badu kereila bat bere aurka, komeni denean aktibatuko dena.

Ausardiaz jokatzen ari da Mas, bere alderdiaren zama guztia alboratu eta bere aktibo guztia mahai gainean jarriz. Herri gizon gisa agertu da. Eta horrekin, alderdi gisa utzi du ERC. Herria eta alderdia, herria goraipatu eta alderdia hondoratzen den garaian. Baina herriaren ikuspegitik joko arriskutsua izan daiteke Generalitateko lehendakariarena, jokaldiarekin ERC jarri duelako paretaren aurka eta honek orain hedabide, elkarte eta herritar askoren presioa jasan behar duelako zerrenda bakarraren liluraren aurrean. Nola esan baietz zerrenda bateratuari  etsi izanaren irudia eman barik? Herri apustua izatekotan, ez litzateke apustua isilean ehundu behar eta ez aurpegira jaurti? Akordioa ez da samurra izango eta horretarako balio beharko lukete atzo Masek eta Junquerasek irekitako bilera txanda.

Azkenean, nekez asma daiteke zein litzatekeen formularik egokiena boto gehiago lortzeko, zerrenda bateratuarekin ala banatuta.  Inkesta orojakileen zaparradak  ere nekez argituko du hori. Hori bai, batetik edo bestetik, badirudi nahiko kontsentsu handia dagoela ideia baten inguruan: hauteskundeak aurreratu behar dira, ezin dira 2016ra arte luzatu, eta ondoren  independentzia bideratuko duen trantsizio gobernu bateratua behar da.

Badira kontu hauez hitz egiten duten hiru artikulu interesgarri: batean, Josep-Lluis Carod-Rovira ERCko buruzagi ohiak Masen jokaldiaren arriskuez mintzo da. Bestean, Eduard Voltas-ek  galdera interesgarriak luzatzen dizkie errepublikar eta konbergenteei. Hirugarren batean, Salvador Cotek independentista gehienak pentsatzen ari direna luzatzen du: aingeruaren sexuaren gisako eztabaida da zerrendena, eta akordiotik bakarrik argitu daiteke.

Eta korapiloa borobiltzeko, beste eztabaida interesgarri bat indarrez sartu da hauteskundeei buruzko labirinto honetan:  Claver bidea deitu dena. Hau da, alderdi independentistak ez aurkeztea 2015eko Espainiako hauteskunde orokorretara. Unionismoa bakarrik aurkeztuta, abstentzioa itzela litzateke eta horrela ere argi ikusiko litzateke nola Kataluniak paso egiten duen Espainiaz. ERCk eta CiUk dagoeneko iragarri dute oraingoz ez dela bideragarria. Goraka doan CUP proposamenaren aldekoa da.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA