Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Pixa buru gainean, Madrilek euskal gizarteari
Atalak: Politika
Polizi operazioan 12 abokatu eta Herrirako lau kide atxilotu ditu Guardia Zibilak.
2014ko urtarrilak 8. Euskal Herrian dena da prest urtero urtarrilean euskal presoen eskubideen alde egiten den manifestaziorako, baina oraingoan ere ez da Madrilen esku hartzerik faltako eta EPPK-ko zortzi mintzakide atxilotu ditu. Zalaparta itzela izanda eta, gainera, Auzitegi Nazionalak manifestazioa debekatu du. Debekua medio EAJk ere manifestazioarekin bat egin du eta mobilizazioa Euskal Herrian izan den handienetakoa izan da. Jake esan zuen Guardia Zibilak operazioaren izenarekin.
2015ko urtarrilak 12. Euskal Herrian euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin da eta bi egunera Guardia Zibilak euskal presoen 12 abokatu eta Herrirako 4 kide atxilotu ditu: ETAko kide izatea, iruzurra eta diru zuriketa leporatzen zaie. Mate esan du Guardia Zibilak orain. Baita El Mundo-ko gaurko tituluak ere: “ETAko abokatuen kolektibo osoa atxilotua”.
Hori da helburua, antza: euskal presoen defentsan edo bitartekaritzan dabiltzan abokatu eta herritar guztiak atxilotzea eta haiekiko solaskidetza oztopatzea. Handik edo hemendik bake prozesu ia ikusezin hori elikatu dezakeen edozer oztopatzea. Denak dira etakide, “dena da ETA”. Eta Espainiako Gobernuan dena mendekua, euskal gizarteak behin eta berriz aldarrikatzen duen bake eta bizikidetzaren aurka dena oztopo.
Sakonean, PPren Gobernuak argi uzten du euskal gizarteak pentsatzen duena berdin zaiola; eta berdin Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarrak eta gainerako euskal instituzioek esaten dutena. Gordin esanda, pixa egiten die guztiei buru gainean. Eta gainera trufa doinuz: iaz manifestazioaren aurretik eta aurten ostean, berdin zaigu. Gaitza da mendekuaz aparteko bestelako irakurketarik egitea, garai batean euskal auziak ematen baitzien errentarik Espainian, baina gaur egun hori ere ez. Hala ere, antza, eta are gehiago Pariseko atzoko manifestazioaren ondoren, hemen ere terroristek ez dutela babeslekurik erakustea beti da errentagarri.
Klabea? Euskal gizartean egiazko bake prozesu baten alde egin nahi dutenek behingoz bat egitea eta, desberdintasunak desberdintasun, bakea eta bizikidetza serio eraikitzen hastea. Ahaztu une batez Madril eta ekin hemen, bestela Madril ere ez baita mugituko. EH Bildutik eta PSEraino –edo inkestak lehen lerroan jartzen duten Podemoseraino– eta tartean aktiboen behar luketenak, EAJ eta Eusko Jaurlaritza. PPk nahiago du Euskal Herria nahasian, horrek dena oztopatzen baitu, baina Euskal gizarteak badu garai berri bat bizitzeko eskubidea eta nahia. Ez da beste barik zerutik jausiko, euskal herritar eta instituzioei dagokie haren alde borrokatzea. 2016ko urtarrila…