Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
CAN ikerketa: lehenik txostenak, gero pertsonen agerpenak
Atalak: Ekonomia, Politika
Nafarroako Kutxaren desagerpena ikertuko du Nafarroako Legebiltzarreko ikerketa batzordeak.
Hilabete eta erdi besterik ez du Nafarroako Legebiltzarreko CAN ikerketa batzordeak bere lana amaitzeko eta, kasurik onenean, martxoaren amaiera arte. Duen lana itzela da eta gaurko lan ekitaldian finkatuko da guztiaren antolaketa.
Talde parlamentarioek dagoeneko egin dituzte beren eskaerak eta oraingoz PSNk eta Geroa Baik bakarrik eskatu dituzte pertsonen agerpenak. Sozialistek Nafarroako gobernu buruak, Miguel Sanz eta Yolanda Barcina, eta CANeko goi mailako karguak, besteak beste, José Antonio Asiain eta Enrique Goñi, aurrezki kutxako azken bi zuzendari nagusiak.
Geroa Baik CANeko goi mailako teknikarien agerpena eskatu du, bai azken urteetan kontu zaintzak egin zituztenak, eta bereziki 2010ean Banca Cívica sortzeko erabili zituzten txostenen egileak.
Gainerako taldeek oraingoz maila guztietako informazio mordoa eskatu dute, horien artean nabarmentzekoa da EH Bilduk –Bildu eta Aralar-Nabai elkarrekin arituko dira– eskatu dituen ehundik gora txosten, alor instituzionala, ekonomikoa eta ondasunei buruzkoak.
Bakoitzaren eskaeren arabera antzeman liteke zer interesatzen zaion. Oposizioa saiatuko da erakusten CANen desagerpenean UPNk duen erantzukizuna: nola desjabetu zuten CAN Nafarroako oligarkiaren esparru bat aberasteko; eta nola egin zituzten ahalik eta ahalegin handienak Euskal Herriko beste aurrezki kutxetatik aldentzeko. Ustelkeriaren gaia etengabe izango da mahai gainean.
UPN, aldiz, saiatuko da frogatzen finantza tsunamiaren teoria, hau da, CANen desagerpena finantza krisiaren ondorio izan zela, eta ekaitz hartan Espainiako aurrezki kutxa gehienak desagertu zirela. Banca Cívica sortzeko UPNz gain beste indar politiko batzuek ere –PSN, CDN, UGT eta CCOO– beren oniritzia eman zutela erakutsiko du, batez ere sozialistengandik defenditzeko.
Batzordeak gaur erabakiko du aipatutako material horretatik zer eskatu eta zer ez. Dokumentazio hori baduten erantzuteko hiru egun emango diete eskaera luzatzen zaien erakundeei. Badirudi otsail amaiera arte batez ere dokumentazio horren azterketan zentratuko dela beharrik handiena.
Batzorde barruko bozketa haztatua da, hau da, talde bakoitzak bi kide ditu baina hauek bere parlamentario guztien bozka dute–. Beraz, PSNren esku egongo dira erabaki asko. Joan den asteko bileran, bere abstentzioarekin batzordeko lehendakaritza UPNko Sergio Sayasi eman zion.
Batzordearen lana itzela da eta, berez, dutena baino askoz denbora gehiago beharko lukete eskatutako informazio guztia ondo miatu eta behar diren pertsona guztien agerpenerako. Horregatik, eta PSNk aurka egiten ez badu, logikoena litzateke batzordeak bere lana martxoaren amaiera arte luzatzea.