Arraiz auzia: EAEko Auzitegi Nagusiaren kotoiaren froga
Segurako operazioaren makroepaiketaren baitan epaituko dute Hasier Arraiz Sortuko lehendakaria, beste 35 kiderekin batera, azken hauek Espainiako Auzitegi Nazionalean eta Arraiz EAEko Auzitegi Nagusian, EH Bilduko parlamentari izaerak hala eskatzen duelako. Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak “dena da ETA” teoriarekin bat egiten duen akusazioa egin dio Arraizi, Batasunako kide izatean ETAko kide zela eta horren ondorioz sei urteko espetxe zigorra eskatzen du harentzat, delitu mota horregatik...
Read MoreMonzonen hilketa saioa kontatzen duen dokumentala
Asteartean ikusi ahal izan zen Kataluniako TVE3n “Xavier Vinader, gerra zikinaren aurkako kazetaria” dokumentala. Bertan, Trantsizio garaian Euskal Herrian gerra zikina eta Estatuaren estolden arteko harremanaz hitz egiten du ikerketa kazetari ezagunak, egindako ikerketak nola eta noren bidez egin zituen kontatuz. Besteak beste, kontatzen du nola talde parapolizial haiek hil nahi izan zuten Telesforo Monzon mira teleskopiodun fusil batez. Xavier Vinaderrek Interviú astekari...
Read MoreCAN aitzaki, UPNk nahiago Madril Iruñea baino
UPNk maiatzeko hauteskundeak baino lehen gal dezake CANen hondamendiaren ondorengo azken botere zirrikitua, baina eutsi egiten dio, horretarako Madrilgo zentralismoaren makuluari heldu behar badio ere. Finean, gertakari berri hau bere historiaren ispilu da. Bat gehiago. Non da orain gakoa? CANek banku fundazio izaera du egun eta horregatik, bere patronatuko kideak Nafarroako Gobernuak izendatzen ditu, hau da, UPNk. Nafarroako Legebiltzarrak, ordea, 2/2014 Foru Legea onartu zuen iaz, CAN...
Read MorePodemoseko primarioak Nafarroan: Perez edo Bosch?
Igandean amaitu zen Nafarroako Podemos-Ahal Dugu egiten ari den primarioen kanpaina eta, astelehenetik eta datorren igandera arte bozkatzeko aukera izango dute Nafarroako alderdiko kideek. Eta hemen da lehenbiziko koska, bozketa telematikoa dela, internetez egingo dela nagusiki eta horretarako nahikoa dela Podemosen sartzea, hau da, internetez norbere datuak ematea –izen abizenak, lurraldea, NAN zenbakia edo pasaportea eta telefonoa– eta listo. 3.000 bat pertsona edo gehiago izan daitezke...
Read More
Iruzkin berriak