Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Monzonen hilketa saioa kontatzen duen dokumentala
Atalak: Politika
Xavier Vinader Vilawebek egindako elkarrizketaren une batean. (Arg.: Vilaweb).
Asteartean ikusi ahal izan zen Kataluniako TVE3n “Xavier Vinader, gerra zikinaren aurkako kazetaria” dokumentala. Bertan, Trantsizio garaian Euskal Herrian gerra zikina eta Estatuaren estolden arteko harremanaz hitz egiten du ikerketa kazetari ezagunak, egindako ikerketak nola eta noren bidez egin zituen kontatuz. Besteak beste, kontatzen du nola talde parapolizial haiek hil nahi izan zuten Telesforo Monzon mira teleskopiodun fusil batez.
Xavier Vinaderrek Interviú astekari espainiarrarentzat egiten zuen lan Trantsizio garai hartan eta han argitaratu zituen hainbat erreportaje bere ikerketen berri emanez. Eskuin mutur espainiarra segurtasun indarretan sartu zela salatzen zen, Estatuak kontrolatzen zituela Batallón Vasco Español eta gisakoak, nola jarduten zuten eta haien jarduera kriminalaren berri ematen zuen oro har.
Vilaweben egindako elkarrizketan Vinaderrek berak azaltzen duenez, oso garrantzitsua izan zen Francisco Ros Frutos poliziaren lana. Murtziarra zen gizon hau, baina Euskal Herriko neska batekin maitemindu zen eta seme bat ere izan zuten. Amodio istorio hauek ez ziren debekatuak segurtasun indarren baitan, baina ez ziren batere ondo ikusiak eta gizonari oso nekosoa egin zioten bizitza poliziaren barruan. Une batean lehertu zen, Rosek polizia utzi eta dena kontatzea erabaki zuen.
Polizia eta guardia zibilek behin baino gehiagotan deitzen ziotela zehazten du Vinaderrek eta Rosekin elkartu zela: “paperak eta polizi-agiria erakutsi zizkidan. Kontatzen didana gogorra eta egia dela ohartzen naiz, eta komeni bada izango dela fiskaltzara eramateko moduko materialik. Sator bihurtzea proposatzen diot eta berak onartu”. Mikroa jarri zioten, kamera txikia eman, bileren argazkiak egin ziren eta listo: “espioi bihurtu genuen espioien munduan”.
Telesforo Monzonen atentatu saioari buruzko froga asko lortu eta 1979an artikuluak argitaratu eta fiskaltzaren esku jarri zuten guztia, pentsatuz honek atxiloketa andanari ekingo ziola. Baina ez, bere aurka jo zuten. ETAk artikuluetan aipatutako eskuin muturreko bi pertsona horietakoak hil zituen – Jesús García García eta Alfredo Ramos Vázquez– eta Vinader egin zuten horren errudun, informazioa zuhurtziagabekeria eta arinkeriaz erabili izana leporatuz.
1981ean zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak eta Vinaderrek erbestera jo zuen. Gai beragatik, Ros polizia ohiari ere lau urteko espetxe zigorra jarri zitzaion 1983an. 1984an itzuli zen Vinader, PSOE gobernuan zela jada eta hiru hilabete Carabanchelgo espetxean egin ondoren Felipe Gonzalezen gobernuak indultua eman zion. José Barrionuevo zen orduan barne ministro, gero GAL zela eta auziperatu eta espetxeratuko zutena.
GALen sortzaile gisa X moduan izendatutako gobernu presidente hark 2010ean honakoa esan zuen El Paísi (2010-11-7) emandako elkarrizketa batean: “ETAren buruzagitza lehertu ala ez erabaki behar izan nuen. Ezetz esan nuen. Ez dakit egokiena egin nuen”. Inputatu gisa bederen, honek ez du inongo azalpenik eman behar izan epaileen aurrean.