Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Arraiz auzia: EAEko Auzitegi Nagusiaren kotoiaren froga
Atalak: Politika
Sortuko lehendakari Hasier Arraizentzat sei urteko espetxe zigorra eskatu du Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak.
Segurako operazioaren makroepaiketaren baitan epaituko dute Hasier Arraiz Sortuko lehendakaria, beste 35 kiderekin batera, azken hauek Espainiako Auzitegi Nazionalean eta Arraiz EAEko Auzitegi Nagusian, EH Bilduko parlamentari izaerak hala eskatzen duelako.
Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak “dena da ETA” teoriarekin bat egiten duen akusazioa egin dio Arraizi, Batasunako kide izatean ETAko kide zela eta horren ondorioz sei urteko espetxe zigorra eskatzen du harentzat, delitu mota horregatik –6-10 urte– eska daitekeen txikiena. Hori da orain jurisprudentzia ahalbideratzen ari dena eta Calparsorok hasieratik heldu dio aukerari.
Albisteak izan du sonarik euskal politikan, baina ez du eskandalurik sortu. Bigarren indar politikoa den alderdiko buruetako batentzat 6 urteko espetxe zigorra ETAko kide izateagatik, baina gainerako alderdi politikoetan badirudi ez dela ia ezer gertatzen. Instituzioetatik gauza gutxi: errespetua sor zaio justiziari. Guztia, ETAk bere jarduera armatua utzi eta hiru urte baino gehiago iragan direnean, edo Segurako polizia operaziotik zortzi urtera.
Juan Calparsoro. (Arg.: eitb.eus)
Auziaren instrukzio osoa Auzitegi Nazionalak egin du eta EAEko fiskaltzari eginda datorkio beraz. Fiskaltza instituzio hierarkikoa da eta Calparsorok datorkiona bideratu du, gero ikusi beharko da auzian tesi horiek frogatzeko zein indar jartzen duen. Berak iragarritakoaren arabera, epaiketa urte bukaera aldera edo urtarrilaren hasieran egin liteke. Oraindik ez dago argi zein egoeran egongo den makroauzia Auzitegi Nazionalean, abokatu berriak izendatu baitira eta hauek denbora behar baitute sumarioaz jabetzeko. Hasi aurretik hilabete batzuk lasai pasa daitezke.
Kontuetako bat izango da ea zein auzitegik emango duen lehen bere epaia, Madrilgoak edo EAEkoak. Madrilen auzipetutako 35entzat aurreikuspen judizialak ez dira onak, batez ere, herriko tabernen auzian 20 pertsonen aurkako 3 eta 1 urte arteko espetxe zigorrak izan zirelako orain Arraizi egiten zaizkion akusazio berberengatik. Alde horretatik, Segurako makroauzia herriko tabernen berdintsua da.
Herriko tabernen auziaren epaian, hala ere, epaimahaiko magistratuetako batek, Clara Bayarrik, boto partikular oso gogorra egin zuen epaiaren aurka, eta bere ustez, epaiak absoluzioa behar zuen. EAEko Auzitegi Gorenak norekin egingo du bat, Bayarrik eskatutako absoluzioarekin edo zigorrarekin?
Pentsa liteke Auzitegi Nazionaleko epaia Arraizenaren aurretik emango balitz, honek baldintzatu lezakeela EAEkoa, edo behintzat izango lukeen presioa handiagoa litzatekeela. Eta alderantziz? EAEko epai batek eragingo luke Auzitegi Nazionalean? Seguruenik gutxiago, baina politikoki oso esanguratsua litzateke EAEkoak absolbitzea eta Madrilgoak zigortzea.
Juan Luis Ibarra. (Arg.: eitb.eus).
Juan Luis Ibarra, Nekane Bolado eta Roberto Saizek osatuko dute Arraiz epaituko duen epaimahaia, Ibarra epaimahaiburu. Jueces Para la Democraciako kidea izan den Ibarra eta, adibidez, kritika zorrotza egin dio oraintsu PPren ‘mozal legeari’. Bai berak bai Calparsorok azken urteetan behin eta berriz errepikatu dute legeak egoera berrietara egokitu behar duela, eta lege bera begi desberdinekin irakurri daitekeela egoera sozialak aldatzen direnean. Orain, Arraiz epaitzearekin, egoera berrietara egokitzeko duen gaitasunaz kotoiaren froga pasa beharko du EAEko Auzitegi Nagusiak.