Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Ion Arretxe, Mikel Zabalza eta Intxaurrondoko itzalak
Atalak: Politika
Ion Arretxe. (Arg.:FiatLux.com).
Intxaurrondoko kuartela, 1985eko azaroak 26.
Norbait garrantzitsua sartu zen gelan. Berehala nabaritu nuen. Akaso bere inguruan egin zen isiltasunagatik, edo hartu zuten morrontza moldeagatik.
Nire aurrean jarri zen… Kaputxa kendu zidan…
“Ba al dakizu nor naizen?”, galdetu zidan. “Bai. Galindo zara”.
“Zure komandokoek jarraipenen bat egiten ari zarete edo?
“Ez, inondik ere ez”. “Orduan zergatik ezagutzen nauzu?”.
“Telebistan ikustetik ezagutzen zaitut”.
Barrabiletatik heldu eta bihurritu egin zizkidan.
Gauzak kontatzeko ekarri zaitugu hona… Beraz ez dezagun denborarik galdu eta hasi hitz egiten mutil… bestela, lehertu arte bihurrituko dizkizut barrabilak”.
Barrabilak estutu zizkidan eta jota utzi ninduen. Kaputxa jarri zidan berriz eta alde egin zuen.
Enrique Rodriguez Galindo.
Horrela ezagutu zuen Ion Arretxek Enrique Rodriguez Galindo, garai hartan Intxaurrondoko Guardia Zibilaren buru zena, eta geroago Joxi Lasa eta Joxean Zabalaren tortura eta hilketengatik espetxeratutakoa. Rodriguez Galindok 75 urteko kartzela zigorra bizkarreratu zuen baina 4 urte pasa zituen espetxean, gaixotasun larria argudiatuta eman zioten askatasuna.
Ion Arretxek Madrilen aurkeztu berri duen Intxaurrondo. La sombra del nogal (Intxaurrondo. Intxaurrondoaren itzala) liburuaren pasarte bat da goikoa . Orain idatzi du liburua, baina 2008an egin zen ezagun bera ere Mikel Zabalza atxilotu zuten gauean eraman zuela Guardia Zibilak. Eraman eta torturatu. Urte horretan, Jaime Rosales zine zuzendariak Tiro en la cabeza filman protagonista etakide bat zen aktore nagusiaren papera eman zion eta, horren harira, Ion Arretxek 1985an atxilotu zutenekoa kontatu zuen. Madrilen bizi da egun eta gidoilari,marrazkilari, zuzendari artistiko eta idazlea da.
Arretxe 1985eko azaroaren 26ko goizaldean atxilotu zuen Guardia Zibilak Errenteriako bere gurasoen etxean, 21 urte zituela. Gau horretan bertan atxilotu zituzten Mikel Zabalza, Idoia Aierbe haren neskalaguna, Zabalzaren lehengusu bat eta Ion Arretxe bera.
Guardia Zibilak ETAko komando bateko kide izatea leporatu zien, baina Arretxeren esanetan berak ez zituen beste hiruak ezagutzen. Arretxe etxean atxilotu eta mendira eraman zuten, kolpeak eta irainez gain, erreka batean burua behin eta berriz sartuz ia itotzeraino. Tortura latzak jasan zituen hamar eguneko atxiloaldian eta, Madrilgo Carabanchelgo espetxean hiru egun egin ondoren, epaileak kargurik gabe libre utzi zuen.
‘Intxaurrondo. La Sombra del nogal’. Arretxek idatzi berri duen liburuaren azala.
Carabanchelen esan zioten beste presoek Mikel Zabalza ere atxilotu zutela bera atxilotu zutenean eta orain desagertua zegoela. “Nik ez nuen inoiz ikusi Zabalza –dio Arretxek liburuan–, eta zer gertatu zen segurtatzeko moduko ausarta ez naiz izango. Baina irudika dezaket, eta ez da asko irudikatzea, atxilotu gintuzten gauean ni eraman ninduten toki beldurgarri eta ilun berberera eramango zutela, burua erreka berberean sartuta torturatuko zutela, eta eskuetatik joan zitzaiela”.
Beste atxilotuak ere libre utzi zituzten, baina Mikel Zabalza Orbaizetako gaztea ez zen agertzen. Guardia Zibilaren bertsioak zioenez, atxiloketaren gauean hiru guardia zibilek zainduta zulo batera zihoazenean Bidasoa ibaira egin zuen salto Zabalzak. Eskuburdinez lotuta joan eta igeri jakin gabe ere ibaira jauzi egin omen zuen. Euskal gizartean inork gutxik sinetsi zuen bertsioa, are gutxiago beste atxilotuek torturak salatu zituztenean eta Zabalza Intxaurrondon kaputxaz ikusi zutenean.
Senitartekoak Intxaurrondoko kuartelera galdezka joan zirenean, “joan zaitezte gauza aurkituen gordailura” erantzun zien guardia zibil batek. Azaroaren 26an atxilotu zuten eta abenduaren 15ean agertu zen Bidasoa ibaian ur gainean hilda, Endarlatsako inguruetan, aurreko egunetan Itsas Gurutze Gorriko bilaketa taldeek behin eta berriz miatu zuten erreka bazter batean.
Pedro Gómez Nieto guardia zibila Intxaurrondon zegoen garai haietan eta CESID Espainiako zerbitzu sekretuen buruetakoa zen Juan Alberto Peroteri 1985ean jakinarazitakoaren arabera, Mikel Zabalza torturapean hil zen: “Zabalza eskuetatik joan zaie, galdeketetan geratu zaie. Inoiz ezingo da frogatu. Seguruenik bihotzekoa izan zen, buruan jarritako plastikozko poltsak eragindakoa”. Hizketaldia luzea eta xehetasunez betea zen eta CESIDeko beste agente batzuek grabatu zuten Gómez Nietok grabatzen ari zirela jakin gabe. El Mundo egunkariak eman zuen honen berri 2004an.
Gómez Nieto Cesideko kidea ere bazen eta hainbat iturriren arabera, tartean El Mundo, Cesidek Intxaurrondoko kuartelean zuen satorra zen. Gerora Lasa eta Zabala auziagatik ere egon zen kartzelan, baina epaileek libre utzi zuten. 2007an Hondurasko Espainiako enbaxadan zegoen hileko 6.000 euro patrikaratuz.
Mikel Zabalzaren gorpua Bidasoatik atera zutenean.
El Mundok jakinarazi zuenez, Zabalza torturapean hil zen Intxaurrondon, bañera tortura ezaguna sufritzen ari zenean. Hil eta berehala kuartelean bertsio bat asmatu zuten eta zozketaz hautatu ei zituzten bertsio horretan Zabalza ustezko zulora laguntzen zuten hiru guardia zibilak. Intxaurrondoko kuarteleko igerileku batean ur azpian –beste batzuen esanetan Bidasoako uraz betetako bainuontzi batean– egunak izan ondoren, egun batzuk geroago Bidasoara bota zuten. Gipuzkoako Lurralde Auzitegia auziaz ardura ez zedin eraman zuten Nafarroako lurretara. Gorpua topatu ondoren, segurtasun indarretako agente bereziek azterketa frogak manipulatu zituzten Madrilgo Toxikologia Institutuan. Heriotzaren txostenak zioenez, biriketan ura zuen eta itota hil zen; gorpuak Bidasoako ura zuen. Beste iturri batzuen arabera, guardia zibil ATS batek xiringaz sartu zion Bidasoako ura birikietan.
Espezialista askoren ikuspegitik, ostera, bertsioak ez zuen eusteko modurik eta ikerketari oztopoak jarriz bakarrik mantendu zen bere horretan. Epailea Intxaurrondora joan zenean atxiloketaren gaueko sarrera-irteerak ikusteko, hauek jasotzen zituen liburua desagertua zegoen; Zabalzaren ihes modua sinesgaitza zen; eta besteak beste, 20 egun Bidasoan izan ondoren, gorpuak ez zuen arrainek edo bestelako animaliek halako kasuetan eragiten ohi dituzten hozkada edo higadurarik. 25 urteren ondoren kasua artxibatu egin zen eta hala jarraitzen du.