Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Katalunian independentismoak indarra galdu du unionismoaren aurrean
Atalak: Nazioartea
2014ko Katalan Bidea mobilizazio erraldoian jasotako irudia.
Martxoaren 13an argitaratu zen Generalitatearen Iritzi Ikerketen Zentroak (CEO) aurten ateratako lehen inkesta. 2.000 pertsonarekin egindako aurrez aurreko elkarrizketekin egiten da eta ospe ona du Kataluniako gizartean. Orain kaleratu berri duenaren arabera, independentziaren aldeko iritziak behera egin du apur bat eta Kataluniako independentziaren aurkako iritzia nagusi litzateke une honetan.
Francesc Abad-ek artikulu mamitsua atera du inkestaren ikerketa sakona eginez. Beti ere inkestan oinarrituz, une honetan Katalunian independentismoa eta unionismoaren artean dagoen lehia sakonki aztertzen da artikuluan. Abad bera independentista da eta Reagrupament alderdiko zuzendaritzako kidea izan zen.
Lehenengo hausnarketa inkestaren balorazioei buruzkoa da: “CEOk erakusten duenean independentziaren sostengu sozialak gora egiten duela unionismotik sinesgarritasuna kentzen zaio gordinki. Orain independentziaren aurkako boto portzentajea erakusten duenean, bere garaian CEOren emaitzak bandera gisa hartu zituen independentismoak erasotzen du”.
Ondoko lau ataletan laburbildu daitezke bere hausnarketak:
Identitate konpartituen herrialdea.
Katalunian herritarren %35,8k dio katalana bezain espainiarra sentitzen dela. %26k dio bakarrik katalana sentitzen dela eta %23,4k “espainiarra baino katalanagoa”. %5,1 bakarrik espainiarra eta %5,6 “katalana baino espainiarragoa”. Populazioaren %49,4k katalan identitatearekin bat egiten du, baina %65ek erantzuten du –gradu desberdinean– katalan eta espainiarra sentitzen dela. Abaden ustez, beraz, garrantzitsua da independentismoak ondo barneratzea %49,4 hori, bere ustez hori baita prozesu soberanistak aurrean topatu duen harresietakoa.
Autonomismoa gehi federalismoa nagusi.
Duela urte gutxi katalanen %14k erantzuten zuen argi eta garbi estatu independentea nahi zuela, gaur egun %40k erantzuten du hori nahi duela. “Kataluniak izan beharko luke…” galderari horrela erantzuten zaio:
Espainiako erregio bat: 3,4%; Espainiako erkidego autonomo bat: 24%; Espainia federal batean estatu bat: 26,1%; Estatu independentea: 39,1%.
Baina bakarrik bai edo ez erantzuteko moduko beste galdera batean datu kezkagarria ateratzen da independentismoarentzat. “Nahi duzu Katalunia Estatu independentea izatea?”. %44,1ek dio baietz eta, lehenbiziz, %48k ezetz.
Nola ulertu hau? Abaden ustez kontua ez da independentismoak atzera egin duenik, ezetza mobilizatu egin dela baizik. Eta ezetzaren artean, bere aburuz federalisten artean da klabea, horietako zati bat independentziaren aurka agertu delako. “Hor dago arazo handietako bat, ez baitut samur ikusten nola kudeatu bere burua modu horretan engainatzen uzten duen kolektiboa”.
Nola handitu independentisten blokea?
Abadek kritikatzen du azken hilabeteetan hainbeste erabili den zalantzatien multzoa, baina “nire ustez ez dira zalantzatiak, independentziaren botora eraman daitekeen jendea baino. Gauzak ondo egitea zen baldintza. Hau da, hilabete hauetan egin dugunaren aurkakoa”.
Bere burua federalistatzat jotzen duen %26ko blokean da gakoa Abaden iritziz, federalismoa fikzioa delako eta sektore horrek bere unionismoa federalismoaren aukeraz garbitzen duelako. Baina igarotzekotan, independentziaren multzora bloke horretatik igaroko ei da behar den jendea eta, beraz, horiek nola erakarri pentsatu behar da.
Beste galdera batek ematen du horretarako bidea, independentziarantz egin dutenen artean zergatiez galdetzen denean, gehiengoak (%42) dioelako Espainiako Gobernuak Kataluniarekiko izan duen jarreragatik izan dela, eta %13k espoliazio fiskalagatik. %2,5ek bakarrik jartzen ditu oinarrian hizkuntza eta Kataluniako kultura. “Horrek ere balio beharko luke hausnartzeko zer den erakargarria independentziara erakartzeko eta zerk eragozten duen”.
Alderdien joerak: plebiszitua eta gobernagarritasuna
CEOren emaitzekin orain arte nabarmentzen ari ziren zenbait joera berretsi dira. Esaterako, CiUren gainbehera gelditzen da eta ERCren igoera ere bai, eta indar biak antzeko emaitzarekin uzten ditu. Podemos eta Ciutadans indar handiarekin sartzen dira Legebiltzarrean, eta hirugarren eta laugarren postuen lehian leudeke orain. PSC, PP eta ICVk beherantz jarraitzen dute. CUPek inoizko emaitzarik onenak lortuko lituzke (2012an sartu zen Legebiltzarrean, hiru eserlekurekin).
Artur Mas eta Oriol Junqueras elkarri eskua emanez.
Datorren irailaren 27an Diadarekin bat egingo dira Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeak eta CEOren datu hauekin independentismoak (CiU, ERC eta CUP) 71 eta 74 eserleku artean lortuko lituzke (135etik); gaur egun indar hauek 74 eserleku dituzte. Plebiszituari begira, 2012ko hauteskundeetatik apur bat behera egingo luke portzentajean bloke independentistak (%47,9tik %45,7ra). “Helburua emandako botoetatik %50,1 lortzea litzateke, baina horrek gaitza dirudi gaur egun”, azpimarratzen du Abadek.
Gobernagarritasunaren ikuspegitik are eta gaitzagoa litzateke egoera, independentziarako bat egiten baitute CiU, ERC eta CUPek baina ez gobernua osatzeko. CiUk eta ERC gehiengo osoa ez izatea gerta liteke prozesu independentistaren harri koxkor handienetakoa. “Eta hori, lagunok, drama bat izan daiteke. CUPen eskuetan geratuko gara, era dramatikoan”.
Informazioa osoa nahi duenak, hemen nik erabili dudan artikulua: Què ens diu l’últim baròmetre del CEO sobre les opcions de la independència?
Bigarren artikulu honek (hau ez da laburtu sarrera honetan) CEOren inkestak hauteskundeei buruz zehatzago dioena aztertzen du: Dragons, llegendes i realitats en la projecció electoral del CEO