Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Iruñea-Gasteiz-Bilbo-Donostia: prekarietatearen tour-a
Atalak: Ekonomia, Gizartea
Apirilak 20, 8:15ak. Iruñetik Lasarte-Oriara lanera noala Berriozarreko biribilgunetik atera eta 50 metrora, Decathlon parean, gizon bat da auto-stop egiten autobidearen sarreran. Geratu autoa eta Gasteizera doala esan dit. Irurtzuneraino eraman dezakedala. Baietz, horrela apurka hurbilduko dela Gasteizera. Ramón da. Hasi gara berriketan, nik garai batean ‘dedo’ asko egiten nuela, orain asko konplikatu dela dio berak… Urduñakoa dela, ea ezagutzen dudan. Baietz.
Eta Ramónek bere historia kontatu dit: “Ba begira, duela hiru hilabete baino gehixeago jakin nuen langabezian geratuko nintzela. Nik gela bat dut alokatua eta diru-sarrerarik gabe, kalean geratu behar nuela aurreikusi nuen. Udalera jo eta nire ezaugarriengatik 400 eta piku euroko diru-laguntza bat jasoko nuela esan zidaten, baina ekainaren 1ean sartuko zidatela lehen hiru hilabeteetakoak batera. Eta nik ea zer egingo nuen ordura arte, ea udalak ezin zidan aurreratu eta gero nire lehen hiru hilabeteko laguntza berak hartu ekainaren batean. Ezetz, udaleko dirua ezin zela horrela erabili”.
“Iritsi zen eguna eta kalean nengoen. Bilbora jo nuen, jakin nuen han bazegoela kalean geratzen ginenontzat zerbait jan eta lo egiteko egoitza. Eta bai, baina hiru egun bakarrik egin nezakeen bertan. Jakin nuen Donostian, Gasteizen eta Iruñean ere beste horrenbeste egin nezakeela eta hala nabil azken hilabete eta erdian, hiriburu batetik bestera, dirurik ez dut, beraz auto-stop egiten. Oso gogorra da hau, gaur eguraldi ona egiten du, baina euria eta hotza egiten duenean…”
“Gero gainera, oraintsu Iruñean gertatu zaidan bezala, hasieran baietz esan zidaten, baina akatsen bat izan zen eta ez zegoen tokirik. Jan barik eta gaua kalean. Hurrengoan agian ez zara ordurako iristen… batean hiru ordu behar dituzu hiri batetik bestera, hurrengoan 7. Gogorra da hala bizitzea eta, gainera, zenbat bizi zaitezke horrela?”.
Mutu nago. Erreakzionatu eta galderaren batzuk ere egin dizkiot… Baina ekainaren 1erako oraindik hilabete eta erdi falta da. “Bai, baina orduan aterpea izango dut behintzat, 250 euro ordaintzen dut gela eta gainerakoarekin, superrean lekaleak erosi, hiru egunerako prestatu eta horrekin tira behar… Horrek ez nau hainbeste beldurtzen, latza hau da”.
Konturatu orduko gaude Irurtzunen. “Non utziko zaitut herri erdian hala autobidean kanpoaldean?”. “Utzi herri erdian, akaso hortik hobeto moldatuko naiz”. “Agur, animo eta zorte on Ramón”. Utzi dut eta jarraitu dut Lasarterantz, inpresionatua, hiriburuz hiriburuko hiru eguneko turismo tour latza buruan. Ez dit barren ona utzi eta hiruzpalau minutura, gainera, berehala etorri zait burura: “Dedio, leloa haiz, ez diok eman dirurik Irurtzundik Gasteizerako autobusa har dezan, hori behintzat egin behar huen”. Ba bai, baina momentuan ez zait etorri, istorioa buruan, errepidean di-da aparkatu beharra… “Babua!”.
Egiazki ez dakit Ramón, Jesus edo Aitor den… Izena asmatu egin dut, istorioa sinesgarriagoa egiteko. Gainerakoa hala gertatu zen. Eta bereziki inpresionatzen du, gaur egun familia edo lagun koltxoirik ez duen asko gauetik egunera gera daitezkeelako bera moduan. Argiako Prekarietatearen aurpegiak atalean antzeko istorio ugari kontatu ditugu azken urteetan. Gu joan gara haien bila, hau autoan sartu zait.