Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Asiron alkate berria eta udal plaza lepo Iruñean
Atalak: Politika
Joseba Asiron Iruñeko alkate berria udaletxeko balkoian. (Arg.: EITB)
Bukatu da udalbatza berriaren bozketa eta Iñaki Cabasés Geroa Baiko zinegotziak eman du albistea: “14 botorekin, Joseba Asiron da Iruñeko alkate berria”. Pentsatzekoa zen, baina entzundakoan bakarrik askatu da iruindar askoren errailetako tentsioa. Eta horrekin batera udal plazan festak festaren gainean egin du eztanda. Hango poza, besarkada, muxua, kantua, dantza, argazkia…
Hamarkadetako zapalkuntza, bazterketa eta ustelkeria estoldetatik behera joan da Santo Domingo kale azpitik behera Argaraino. Aldaketa lehertu da herritarrez gainezka zegon udal plazan: “El alcalde de mi pueblo tiene mucha ilustración…” abesten zuen jendetzak eta “Pantaleón, Pantaleón…” abestiaren errepika “Asiron, Asiron…” bihurtu da. “Baratze bat nahi dizüt egin…”, “Non hago, zer larretan…”, “Topa dagigun eta bakean bizi gaitezen betiko”… Sanfermin giroa udal plazan eta ohiko “Ale Osasuna ale, ale” “agur UPN, agur agur” bihurtu da.
Udal barruan aurpegi asko pozarren, beste batzuk kopetilun… Cabasesen eskutik hartu du aginte makila Asironek, hitzaldia egin eta zinegotzi guztiak agurtu ditu ondoren. UPNko alkate ohi Enrique Mayarengana iritsi denean honek zerbait esan dio, baina solairu bat gorago zegoen prentsa aretorik ez da entzun. Geroago hedabideen aurrean hitz egin duenean argitu du Mayak: “Esan diot aipatutakoak baino hobe zukeela ETA gaitzetsi izan balu”.
Maya: “Hau da amesgaiztorik okerrena”.
Udalbatza berriaren eraketaren ondoren, banan bana pasa dira taldeetako eledunak hedabideen aurretik, Edurne Egino (Ezkerra), Ana Lizoain (Aranzadi), Maite Esporrín (PSN), Itziar Gómez (Geroa Bai), Enrique Maya (UPN) eta Joseba Asiron alkate berria (EH Bildu). Aldaketaren bozeramaileek poza agertu dute, lanerako konpromisoa, ikuspegi soziala… eta beste mezu baikor ugari. “Ez da egun zoriontsua Iruñean. Tristea da terrorismoa gaitzetsi ez duen talde bateko kidea izatea alkate berria”, azpimarratu du PSNko Esporrinek.
Lerro beretik jo du Mayak, baino gogorrago, “demokrazia denetik hau da izan genezakeen amesgaiztorik handiena”. Bazirudien kalean bere hitzak entzuten ari zirela: “UPN kanpora” errepikatzen zen behin eta berriro. Isildu da Maya 10-15 segunduz eta atzamarraz kalea seinalatuz “hau da Bilduren demokrazia” esan die kazetariei.
Asiron alkatea izan da azkena, eskaileratan gora besarkadak eman eta eskua ezker-eskuin luzatuz, izerditan, pozarren, bere gorputz handian kabitu ezinik. Iruñearen aniztasunari egin dio erreferentzia hasieratik eta hori zaindu beharrari, “sektarismoa eta bazterketa saihestu behar dugu, hau ez da mendekuetarako unea, baizik eta hiri osoa lan handi honen inguruan bateratzeko momentua”. Euskaraz hasi da, erdaraz ondoren gehiena eta euskaraz amaitu. Iruñean nork irudika zezakeen halakorik? Bizikidetzari eta giza eskubideei toki berezia egin die hitzaldian eta Bakea eta Bizikidetzaren aldeko Batzorde Iraunkorraren sorrera iragarri du.
“UPN kanpora” jarraitzen dute kalean. UPNko taldea kaleratzen ari da ate nagusitik. Apustuak izan dira atzeko atetik aterako ote ziren edo aurretik. Duintasunez atera dira aurretik, herritarren oihupean, gailenduak, baina indartsu direla jakitun. Baina egoera asko aldatu da Nafarroan, udal iraultza bizi da larunbata honetan eta udal garrantzitsu ia guztiak galdu ditu UPNk. Ez Baztan, ez erdialdea, ez Erribera, ez Iruñerria… orain Iruñea da haien Nafarroako gotorlekua. Hortik ekingo diote kontraerasoari.
Asironek historiari erreferentzia eginez amaitu du, elkarren artean gatazkan bizi ziren hiriko hiru burgo zaharrei erreferentzia eginez eta orain arte herritarrak banatu dituzten “lubaki eta harresiak gainditzeko” unea dela esanez.
Asiron herritarren artean
Lehenago ere agertu izan da udaletxeko balkoian aginte makila eskuan eta herritarrak agurtuz, baina kazetariekin amaitu ondoren plazara jaitsi da eta herritarren artean murgildu, aldaketa sostengatzen duten gainerako indarretako zinegotziez inguratuta. Eguerdiko une gorena izan da.
Eguerdi amaieran udal plazara jaitsi da Asiron eta jende artean murgildu. (Arg.: EITB).
Adineko jende asko zegoen plazan, haietako asko begiak heze, bizitzen ari zirena sinetsi ezinik. “Aitak hau bizi izan balu… ze pena amatxi iaz joan zela…”. Egindako hitzaldi laburrean Asironek ere biziki gogoratu du joandako askok une hau nola biziko zuten. Euskaraz bakarrik jardun du plazan eta egun hau handia dela gogoratu du, baina aldaketa hemendik aurrera hasten dela azpimarratuz: “Herritarrekin batera egin behar dela hori, auzoetan, lantegietan eta edonon”.
Amaitzeko, hirian ezagun egiten ari den bere irribarre handiarekin, bermuta hartuz ospatzera animatu du jendea. Eta festa eta alaitasuna inguruko kale eta tabernetara barreiatu da.