Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Nafarroako gobernu berriaren programa laburpena
Uzt04 0

Nafarroako gobernu berriaren programa laburpena

Atalak: Politika

Nafarroako Foru Diputazioa.

Sei alor handitan banatzen da Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak adostutako gobernu programa, dena 74 orrialdetan bildua eta 615 neurri zehatzetan finkatua. Ondorengo bloke guztiak ez datoz zehatz-mehatz bat programan agertzen direnekin, hauetako batzuk azpiatalak direlako. Dena indarrean jartzea ezinezko izango bada ere, horietako asko aurrera ateraz gero, esparru bakoitzean iraultza txiki bat gerta liteke.

Asko eta asko da nabarmentzekoa eta oso luze joko luke laburpen zorrotza egitea. Horregatik, laburpen zehatza eskaintzea baino, irakurleari programaren doinuaz pista batzuk ematea da lerro hauen helburua.

Programak asko aldatu nahi du, borondate handia agertzen du, baina seguruenik diru eskasia izango da aurreikusi litekeen oztoporik handiena. Argi da garrantzitsuagoa izan dela norabide sendoa finkatzea, aurrekontuetako errealismoan oinarritzea baino, baina hori ere helduko da seguruenik.

ZERBITZU PUBLIKOAK ETA HERRITARREN ERRESKATEA

  • Gizarte zerbitzuetan atzerakada handia eman da azken urteetan eta, beraz, gizarte eskubide subjektiboen berreskurapenean jarriko da gobernuaren indar handienetakoa. Ongizate Behatokia sortuko da esparru hau ondo aztertu eta diren beharrei hobeto erantzuteko. Pribatizatutako zerbitzuen zerrenda egingo da, ahal den neurrian hauek berriz publiko egiteko.
  • Oinarrizko errenta unibertsala. Lehenengo sei hilabeteetan gutxieneko oinarrizko errenta unibertsala ezarriko da Nafarroako 18 edo 25 urtetik gorako –aztertu egin behar– biztanle guztientzat. Ez da kopuruei buruz hitz egiten, baina berau jasotzeko, beste hainbat neurriren artean, Nafarroan urtebete bizi behar da.
  • Etxebizitza plan estrategikoa egingo da. Etxebizitza erosketa baino alokairua lehenetsiko da. Kapitulu honetan 19 neurri zehazten dira, lege aldaketak, diru-laguntzak eta, funtsean, pertsona guztiek izan dezaten alokairuzko etxe baterako eskubidea. Hipotekek eragindako plataformen eskariekiko konpromisoa adierazten da gehigarri oso zehatzaren bidez. Etxebizitzaren Behatokia ere sortuko da.

 

HEZKUNTZA

  • LOMCE arbuiatzen da eta desegitea eskatu. Berau geldiarazteko jarrera argia erakutsiko da, beti ere segurtasun juridikoa bermatuz.
  • Ingelesezko PAI ereduen zabalkundea urtebetez geldiaraziko da.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikorako hizkuntza normalizaziorako plan estrategikoa egingo da.
  • Gaur egun ikastolek bizi duten egoera aztertuko da.

 

HIZKUNTZA POLITIKA

Gauetik egunerako aldaketa litzateke bertan aipatzen diren printzipio eta akordioen garapena sendoa, beti ere gaur egungo 1986ko Euskararen Legean oinarrituta. Berau aldatzea desadostasunen arteko esparruan dago, aurrerago berrikusteko gaien artean. Bere presentzia publikoa bultzatuko da, prestigio soziala emango zaio eta Euskararen Kontseilu berria eratuko da, zeinaren lanik garrantzitsuenetakoa Euskararen Plan Estrategikoa egitea izango den.

  • Helduen euskalduntze-alfabetatzea eta euskarazko hedabideak estrategikotzat jotzen dira eta orain arte izan ez dituzten diru baliabideak bideratuko zaizkie beren lana duintasunez egiteko.
  • Diru publikoa jasotzen duten hedabideek euskarari dagokion lekua egin beharko diote euren eskaintzan.

 

OSASUNA

  • Pertsona guztiek izango dute osasun zerbitzua jasotzeko eskubidea, haien egoera administratiboa dena delakoa izanda ere.
  • Haurdunaldiaren eten boluntarioa Osasunbidean egitea bermatuko da lehenbiziz.
  • Pribatizatutako zerbitzuak berriz publiko egiteko behar den azterketa egin eta lehentasunak finkatuz egutegi bat egingo da. Lehentasunezkoa litzateke ospitale publikoko sukalde zerbitzua berriz publiko egitea.
  • Medikuntza fakultate publikoaren sorrera aztertzea.
  • Nafarroako Unibertsitatea Klinika. Bere langile eta familiak artatzeko hitzarmen berezi bat dago eta hau berrikusi egingo da.

 

BERDINTASUNA

Funtsean, genero berdintasuna egiazkoa egiteko 25 neurri zehatz adostu dira, emakumezkoak berdintasunerako egiazko urratsak eman ditzan, bai gizarte mailan oro har eta bereziki lan munduan. Egin beharreko lege eta planak mugimendu feminista eta bestelako elkarteekin batera jorratuko dira. Besteak beste honako neurri zehatzak hartuko dira.

  • Berdintasunerako Nafar Institutua.
  • Genero Berdintasunerako Legea egingo da.
  • Genero berdintasunerako plan estrategikoa egingo da.
  • Emakumeen aurkako biolentziari aurre egin eta jarraipen berezia egiteko plan estrategikoa egingo da.
  • LGTBQ fobiaren aurkako foru legea egingo da.

 

KULTURA

Gertutasunean eta parte-hartzean oinarrituta, kultur politikaren helburua komunitatearen garapena bermatzea da.

  • Kulturaren Nafarroako Kontseilua sortuko da eta honek plan estrategikoa egingo du. Kulturaren Behatokia sortuko da eta liburutegi plangintza egingo da hauek behar bezala hornituak egon daitezen.
  • Euskal kultura bultzatuko da eta Nafarroan bizi diren kulturen arteko harremana, garapena eta elkar bizitza sustatuko da.
  • Kultur eskubideen foru legea egingo da.
  • Kulturaren Viana Printzea Saria erregetzatik deslotzeko azterketa egingo da.

 

EKONOMIA, ENPLEGUA, ZERGAK, INDUSTRIA, MERKATARITZA, TURISMOA ETA LAN HARREMANAK

Diru bilketa hobetu eta progresibitatean sakonduko duen zerga erreforma prestatuko da 2015ean, 2016an indarrean egon dadin.

  • PFEZ. Errenta handieneko zatiak %50eraino igoko dira. Pentsio planen eta gisakoen pizgarriak murrizteko joera. Ohiko etxebizitzaren erosketarako pizgarriak mantentzea, baina hauek kentzea bestelako etxe erosketetan.
  • Sozietate zerga. Zergaren tipo nominalak: Orokorra, %28; Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE), %23; mikroeteak %19.
  • Sicav deitutako elkarteak %1eko tipoa izatea ezabatuko da.
  • Ondare zerga: Milioi bat euroko ondarearekin (ohiko etxebizitza kenduta) zerga hau ordaindu beharko da. Gaur egun 1,5 milioi eurotik gora duten herritarrek ordaintzen dute zerga hau.
  • Hondakinen isuri eta errausketarako zerga berezia izatea aztertuko da.
  • Zerga iruzurra. Gaur egun indarrean dagoen plangintza aztertu eta indar berezia jarriko da esparru honetan, iruzurra gutxitu, zigortu eta herritarren artean dagokion pedagogia eginez.

 

POLITIKA EKONOMIKOAK ETA LAN HARREMANAK

  • Ekonomiaren garapena eta garapen humano jasangarria ahalik eta estuen uztartzeko ikuspegi estrategikoa landuko da.
  • Kalitatezko enplegua sortzea izango da lehen mailako helburua.
  • Gaur egun indarrean dagoen lan erreformaren aurkako jarrera erakutsiko da.
  • Finantza entitate publiko bat berreskuratzeko aukera aztertuko da.
  • Orain arte bi sindikatuk bakarrik –UGTk eta CCOOk– parte hartu dute lan esparruaren erakunde askotan, bakarrik bi handienek parte-hartzeko irizpidea nagusi izan delako. Irizpide hau kendu egingo da eta parte-hartze zabalagoak sustatuko dituzten irizpideak jarriko dira.
  • Lan orduen banaketa bultzatuko duten sistema eta formulen azterketa.
  • Azterketa berezia eskatzen duten proiektuak izan ezean, azalera handiko merkataritza zentroen irekiera berrien aurkako jarrera agertzen da.
  • Posizio politiko gisa, igande eta jai egunetan dendak ez irekitzea defendituko da.
  • Ikerketa berezia egingo da Reino Arena, Los Arcoseko Zirkuitua, Sendaviva, Osasuna eta Donejakue autobidea gisako proiektuekin.
  • 1990etik aurrera zorrak izandako sorrera eta bilakaera aztertuko da.

 

AUTOGOBERNU FISKALA

  • Argi utzi behar da Nafarroak baduela zerga zuzenak arautzeko ahalmena aldez aurretik estatuarekin hitzartu gabeko esparruetan. Era barean, aldez aurretik Nafarroarekin adostu gabeko zerga zuzenik ezingo da indarrean jarri.
  • Elizak baditu hiri-kontribuziotik at diren erlijio jarduerarakoak ez diren ondareak eta, dagokion tokian, horren aurkako jarrera agertuko da.
  • Aurrekontuen defizita mugatzeko egin ziren Konstituzioaren 135. artikuluaren aldaketa eta Apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa indargabetzea.
  • Nafarroa Bruselan ordezkatuko duen bulegoa irekiko da.

 

AUTOGOBERNUA, DEMOKRAZIA, GARDENTASUNA ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEA

  • Trafikoa eta espetxe politikako eskumenak eskuratzea.
  • EAE eta Akitaniarekin harremanak normaldu eta areagotu. Nafarroa Beherearekin diren harremanetan sakonduko da, bi Nafarroen arteko lokarri historikoak berreskuratu eta garatzeko.
  • Nafarroako estatus politikoa zehaztu asmoz, Nafarroako Foru Hobekuntza erreformatzea helburu lukeen parte hartze herritarra eta parlamentarioa bultzatuko duen prozesua irekitzea.
  • Nafarroako Kutxa ikertuko duen Batzordea irekiko da berriz.
  • Gobernuko lehendakariak eta sailburuek bi urteko agintaldi muga izango dute.
  • Nafarroako Gobernuak egiten dituen kontratu publiko guztiak jarriko dira Nafarroako Kontratazioen Atarian.
  • Parte-hartze Legea egingo da, besteak beste herri kontsultak, aurrekontuetako parte-hartzea eta arbuiatze politikoak bideratzeko.

 

HERRI ADMINISTRAZIOA, AZPIEGITURAK ETA INGURUMENA

  • Gaur egun hainbat diru-laguntza jasotzeko udalek Sinboloen Legea bete behar dute. Baldintza hau kendu egingo da.
  • Europarekiko loturak trenbide zabalez –eta garraio eta bidaiarientzat– bermatzearen aldeko apustua egingo da; eta  Nafarroa Atlantiko eta Mediterraneo Ardatzetik kanpo gera ez dadin aldeko ere bai. Castejón Campanas AHT proiektua zorrotz aztertuko da eta ez da neurri administratibo zehatzik hartuko Espainiako Gobernuak duen konpromiso maila ikusi arte.
  • Gobernu berriak Gendulaingo etxebizitzak dakarren hazkunde ereduaren aurkako jarrera du; hori kontuan izanda,  proiektu osoaren azterketa egingo da. Navarra Arena eta Los Arcoseko Zirkuituen egoera berraztertuko ditu beti ere irizpide bat lehenetsiz, ixtea mantentzea baino garestiago ez bada irekita mantenduko dira.
  • Bardeetako Tiro Poligonoa desegitea eskatuko zaio Estatuari.
  • Esako Urtegiaren handitzea gelditzea defendituko da Estatuaren aurrean.
  • Transgenikoen erabilera amaitzeko lan egingo da.
  • Europako Batasunaren 20/20/20 konpromisoa aintzat hartzea: hau da, isurketen %20 murriztea; eraginkortasun energetikoa %20an hobetzea eta erabilitako energia guztiaren %20 energia berriztagarrietatik sortzea.
  • Frackingaren erabilera arbuiatzea.
  • Hondakinen bilketa selektiboaren aldeko apustua egiten da, bilketa moldea lekuan lekuko ezaugarrien arabera utziz. Ahal den neurrian, ez da berziklagarriak diren hondakinen errausketarik egingo. Olaztiko Portland Zementuak hondakinen errausketarako dituen baimenak berraztertuko dira.

 

PLURALTASUNA, BIZIKIDETZA, BAKEA ETA BIKTIMAK

  • Nafarroan izan diren biolentzia guztien memoria jorratuko da eta helburu politikoak lortzeko biolentziaren erabilera arbuiatzen da, bai ETArena, eskuin muturreko taldeena edo estatu funtzionarioena. ETAren armagabetzea eta baldintzarik gabeko desegitea exijitzen da.
  • Espetxe legedia salbuespenik gabe aplikatzea eskatzen da, eta salbuespeneko lege eta espetxe legediaren indargabetzea ere bai.
  • Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen aldeko Zuzendaritza Nagusia sortuko da.
  • Sinbologia eta toponimia frankista ezabatuko da.

 

BARNE SAILA

  • Foru Polizia polizi integrala bihurtzea negoziatzea Estatuarekin. Istiluen aurkako unitateen parte-hartze protokoloa berraztertuko da eta gomazko piloten erabilera debekatuko da.

 

JARRAIPEN BATZORDEA

Gobernu programaren jarraipena egingo duen batzordea sortuko da. Gobernua sostengatzen duten lau indarretako kideek osatuko dute –lau kide indar politiko bakoitzeko– eta hiruhilero bilduko da, behintzat lehenago norbaitek berau biltzeko eskaera egiten ez badu.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA