Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Lizentzia eta… lehertu zen festa
Atalak: Euskara, Hedabideak
Iruñerriko euskal munduaren ispilu zen asteazken gauean Iruñeko Zentral Kafe Antzokia. Eta Nafarroak bizi duen aldaketarena ere bai. Euskalerria Irratiak 27 urteren ondoren lizentzia lortu duela ospatzen guztiak.
Nor ez zegoen han! Euskalgintzako erakunde eta elkarteetako ordezkariak, herritarrak, alkate, zinegotzi, parlamentario, sailburu… Denak gustura Esne Beltza, Demode Quartet eta The Broken Brothers Brass Band entzuten. Eta gustura baita ere gaur egun irratiaren ontzia daraman arraunlari taldea oholtza gainean pozarren ikusiz.
Aretoa lepo zegoen, inor gehiago sartzen ez zela eta mugitzeko ere zailtasun handiekin, barraraino edari eske hurbildu nahi zutenen kalterako. Zorionak kiloka jaso zituzten irratiko langileek eta “zorionak zuri ere” luzatzen zuten haiek lezioa ondo ikasita.
Komunitatea da hitz klabea, ikasgaia, egun hedabide guztien hiztegian lehen hitzen artean ageri den kontzeptu giltzarria; eta Euskalerria Irratiak badu komunitate jendetsu, aberats eta konprometitua. Erdal eta euskal hedabide askok nahiko lukete haientzat. 27 urtetako bazterketa ofizialaren oparia, urte luzez pozoitsua eta hilgarria ia, eta eustearen poderioz bilgune, komunitate eta ikur indartsu bilakatu dena.
Eta sosak, nola ez?
Halakoetan ohikoa denez, ezker eskuin, atzera aurrera bata bestearekin lotzen ziren ehunka elkarrizketetan zegoen festaren muinetako. Negozio eta elkarlanak ezin falta, agintariei egindako eskaerak, instituzioen egoera, Katalunia, Bidador pastorala… dena Zentral lapikoan borborka. Eta gori batzuetan.
Adibidez pastorala egitekoa den tokiarekin. Burgoen plazan bertan egingo baita, baina Sanferminetarako terraza jarri zuten Zentralekoek haren erdian eta orain ezin gainetik kendu. Tori espazio publikoaren pribatizazioa! Ez litzateke oso logikoa terraza bategatik Iruñean sortu den lehen pastorala ezin bertan egitea. Ulergarria ere ez.
Eta dirua? Saltsa hauetako ezinbesteko osagaietakoa izatean dira sos ofizialak. Orain gehiago gainera, UPN-PSN basamortuaren zeharkaldia eta gero sos pixka bat ikusten hasia delako urrutira. Edo espejismoa da? Nafarroako aldaketarekin bat, giro euskaltzaleetan zerbait aipatu izan bada ideia bat eta hiru aktore aipatu izan dira, dagoeneko basamortu horren ikur ere bihurtu direlako: ezinbestekoa da Euskalerria irratiak berak, AEK-k eta Arturo Kanpion euskaltegiak aurten bertan diru laguntzaren bat jasotzea.
Euskaltegien kasuan adibidez, UPNren Gobernuko aurrekontuek 245.000 euro aurreikusi zuten haientzat, baina maiatzaren amaieran UPNk beste zeregin batzuetara bideratu zituen diruok. Orain komeriak sosak biltzeko. Sikiera 100.000 euro biltzeko ahaleginean ari omen da Gobernua. Ez omen da erraza izango. Apustuak eta eztabaidak ahoz aho dabiltza dantzan.
Eta txantxetakoa ez den hausnarketa ere airean gelditu da: “Hain sinbolikoa eta premiazkoa izanik, lehendik aurreikusiak zeuden 245.000 euro biltzeko gaitasunik ez duen gobernuak noraino iristeko gaitasuna izango du?”. Tabako kearekin batera galdu da iluntasunean.
Gaueko hamaiketarako hutsik da antzokia, taldeak barreiatu dira inguruko kale-kantoietan barrena, etxera gehienak, ogitarteko bila hainbat eta futbolin usainean ere bai gutxi batzuk.
Lau urte barru nekez errepikatuko da asteazken gauean Zentral Antzokian bizi izan zen giro aberats, alai eta bitxi hori. Aldaketa oraindik aparretan da.