Gazteluko plazatik
Hasiera » Nazioartea » Espainiak independentista eta soberanistak berriz batu dituenean
Urr14 0

Espainiak independentista eta soberanistak berriz batu dituenean

Atalak: Nazioartea, Politika

Irene Rigau eta Joana Ortega epailearen aurrean deklaratzera doazen unean.

Irene Rigau eta Joana Ortega epailearen aurrean deklaratzera doazen unean.

Joana Ortega Generalitateko lehendakariorde ohia eta Irene Rigau Hezkuntza Sailburuak asteartean eman zituzten azalpenak  Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenean. Hilaren 15ean, osteguna, Artur Masen txanda izango da, frankistek Lluís Companys lehendakaria hil zutela 75 urte beteko diren egunean. Testuinguru honetan mugimendu ugari ari dira izaten Katalunian. Hemen azpimarra daitezkeen hainbat puntu.

Gizartearen %60. Independentistak gehi soberanistak elkarrekin ikusi izan dira orain Joana Ortega eta Irene Rigauren defentsan egindako ekitaldian. Azken hauteskundeetan batzuek ia %48 lortu zuten, besteek (CSQEP) %12. Espainiako hedabideak eta gobernua bi sektoreak muturreko bandoetan jartzen saiatu dira, baina hemen argi ikusten da ez dela horrela.

Ada Colau. Plebiszituan zein isilik ibili zen nabarmena izanda ere, oraingoan eroso sentitu da eta lehen lerrora egin du jausi, independentismoaren mundura poza ekarriz: auzipetuei sostengua adierazteko Sant Jaume Plazan egin zen manifestua irakurri zuen. Ada Colauk TV3n egindako elkarrizketa batean  esan berri duenez, bai eta ez-aren arteko polarizazioa bilatzen dutenek huts egiten ari da, bestelako prozesu burujabe batean, inoiz independentista izan gabekoek ere berau sostengatu ahal izango luketelako, azaroaren 9an egin zuten moduan. Kataluniako CCOO eta UGTko ordezkari nagusienak ere izan ziren astearteko bilkuran.

CUP estu. Egungo sistema politikoa errotik arbuiatzen duen indar politikoak, sistema horretako ate garrantzitsu baten giltza du eta gogotik ari da erabiltzen. Artur Mas Gobernu berriko lehendakari hautatu ala ez, hori da giltza orain, eta presio itzela jasaten ari da, atzoko agerraldietan ere Antonio Bañosi akordioa eskatzen zioten bildutako askok. Edo akordioa edo hauteskunde berriak, hor da presioaren tamaina. CUPk argi utzi du, lehenbizi hiru puntu hauek jorratu behar dira: bat, Espainiako legediarekin apurtzen hastea; bi, pobrezia, desberdintasunak eta prekarietatearen aurkako talka plana; eta hiru, prozesu konstituziogilea.

Mas ere larri. Aurreko hiru esparruetan JxSírekin akordiorik bada, lehendakariaren esparruari ekiteko ordua litzateke. Abiatzeko, lau pertsonez osatutako lehendakaritzaz hitz egin dute, nahiz eta formalki lehendakari postuak baten izena izan. Mas laukote horretan legoke, baina ez litzateke lehendakaria. Hauek dira postu horretarako entzuten ari diren izenetakoak: Neus Munté eta Josep Rull (biak CDC), Raül Romeva (ICVko eurodiputatu ohia) edo Muriel Casals (Omnium Culturaleko buru eta PSUCeko buruzagi historikoa); horien artean, CUPek azken bien aldeko apustu egingo luke hori, besteak beste, CSQEPekiko keinu garrantzitsua litzatekeelako.

Apurketa. Espainiako justiziaren aurreko agerpen hauek hasi dira ezer baino argiago erakusten Katalunia eta Espainiaren artean ematen ari den apurketa. Instituzio eta gizartearen gehiengoa Mas, Rigau eta Ortega sostengatzen eta Espainiako Justiziaren jarrera arbuiatzen. Espainiako Justiziaren botere nagusia, CGPJ, herritarren jarduera demokratiko hori Espainiaren botere banaketaren aurkakotzat joz. Iñaki Gabilondok, esaterako, gero eta gertuago ikusten du apurketa hori.

Lluis Compayns. Ostegunean beteko dira 75 urte 1940 urriaren 15ean Lluis Compayns Generalitateko lehendakaria frankistek fusilatu zutenetik. Omnium Cultural eta Duintasunaren Batzordeak bere oroimena gaurko egunera ekartzeko hainbat ekimen bultzatu dituzte, tartean kandelen piztea gauean. Seguruenik Companysek inoiz izandako oroimen ekitaldi jendetsuenak izango ditu. Egun berean deklaratuko du Masek Espainiako Justiziaren aurrean eta horrekin, Espainiak sekulako oparia egin dio independentismoari.

Ortega eta Rigauri sostengua adierazteko bildutako jendetza.

Ortega eta Rigauri sostengua adierazteko bildutako jendetza.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA