Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Jaurlaritza eta HNT gertu diagnostikoan: irteera ordenatua estu dabil
Atalak: Politika
Alberto Spektorowsky eta Brian Currin irailean bildu ziren euskal gizarteko hainbat talderekin.
Bi eguneko tartean Eusko Jaurlaritzak eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) ETAren amaiera ordenatuari buruzko diagnosia egin dute. Modu eta doinu desberdinean formulatuta ere, Bake eta Bizikidetza Idazkaritza eta HNT nahiko ados daude diagnostiko orokorrean. Jonan Fernandezek zuzentzen duen idazkaritzak amaiera antolatuari blokeoa jarri zaiola uste du eta Brian Currinek gidatzen duen HNTk prozesua “egoera kritikoan” dagoela. Biak ados daude, halaber, bizikidetza eta biktimen esparruan egindako lana onuragarria izan dela eta bide onean doala.
Jaurlaritzak ez die aipamen zehatzik egiten PPren eta Espainiako Gobernuaren jarrerei, eta egungo espetxe politika alda dadin lan egingo duela zehazten du, besteak beste sakabanaketaren amaiera eskatuz. HNT zehatzagoa da eta esparru horretan PPk ez duela inongo pausurik eman zehazten du. HNTk, oro har, lerro artean argi samar adierazten du blokeoa PPren eta Madrilgo Gobernuaren eskutik datorrela. Jaurlaritzak ez du kritika txikiena ere egiten alor horretan eta, ohi bezala, ETA da kritika jasotzen duena, armak ez entregatzeagatik eta ez desagertzeagatik.
Armak giltzarri
Bi balorazioetan argi ikusten da armena osagai klabea dela eta Eusko Jaurlaritzak 2014ko abenduan egindako proposamena berresten du: nazioarteko beste eragile batzuekin batera, armagabetze operazioa gidatu eta zaintzeko prest dago, hori bai ekinaldi batean eta behin-betiko egiten bada. Currinen taldeak ere argi ikusten du, PPren jarrerarekin batera, ETAk oraindik armak izatea da egun bake prozesu baterako dagoen oztoporik handiena.
Ez dago zalantzarik ETAk armagabetzeko borondate argia adierazi duela, baina are argiagoa erakutsi du Espainiako Gobernuak armagabetze hori oztopatzeko. Jaurlaritza moduko instituzio bat armak aparkatzen laguntzeko prest izatea oso aintzat hartzekoa da eta, gaur egungo egoeran, heldu leku bakarra armagabetzea gutxieneko berme batzuekin egiteko. Beti ere, Jaurlaritza gai bada bermatzeko prozesu horretan parte hartzen duten atakideak ez direla atxilotuak izango. Eta hori gaitzagoa da, baina hala ere saiatu beharreko bidea, bestela ere Espainiako segurtasun indarrek jarraitzen baitute etakideak atxilotzen. Zenbat eta gehiago atzeratu, zenbat eta gaitzago ETArentzat eta zenbait eta hobeto PPren Gobernuarentzat. Hobeto orain eta dauden aukerekin, Espainiako hurrengo gobernu baten zain egonda baino.
EAJ-Sortu
Bada beste klabe oso garrantzitsu bat, HNTk indar handiz azpimarratzen duena: hau guzti hau bere onera eramateko ezinbesteko da EAJ eta Sorturen arteko elkar ulermen eta konfiantzazko harremana. Begi-bistakoa da, baina kanpotik esaten denean beste indar bat duela dirudi. Orain arte zergatik ez den hori eman hemen azaldu nuen, baina bistan da bi aktore nagusi horiek euskal gizartea astindu barik ez dela blokeorik hautsiko. Eta hori zabaltasunez –eta tinkotasunez– eginez gero, ondoren igoko dira beste indarrak gurdira, orain Quiroga aferak argi erakutsi duen moduan.
Horregatik ez da ulertzen zer egin duen Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Lan Taldeak geldi, hemen horretarako indarrik ez duenari beto eskubidea emanez. EAJk ez du legealdi hasieran erakutsitako ausardia hura aurrera eraman eta EH Bilduk ezin izan du. Bake prozesu baten usainean, ekimen eta ikuspegi interesgarriak jarri ditu abian Eusko Jaurlaritzak Jonan Fernandezen idazkaritza medio. Legealdi honetako hiru urteko balantze gisa, ordea, Eusko Legebiltzarrak porrot egin du bake prozesuaren lidergoa bere gain hartu eta hamarkadetako arazo hau behar bezala bideratzerakoan. Oraindik ez da berandu, areago gainera Nafarroako Gobernu berriak normalizazio politikoa, bakegintza eta bizikidetza bultzatzeko konpromisoa hartu duenean eta hor elkarlanerako esparru interesgarria zabaldu denean.