Atera soldaduak Ekialde Erditik
PARISKO atentatuetan bada zerbait oso sinplea: ematen duenak hartu egiten du. Eta zerbait oso konplexua: nola atera gerraren labirintotik? Jakina, ez dute Parisen hildako errugabeek eman, ezta Bagdadeko azoketan edo Siriako herrietan hildako herritar errugabeek ere. Baina Frantzia gerran da Sirian, Afganistanen, Iraken, Malin, Afrika Erdiko Errepublikan… eta horiek guztietako talde islamistak gerran dira Frantziaren aurka. François Hollandek argi azaldu du: “Gerra ekintza da hau”....
Read MoreNafarroako hezkuntzako oposizioen afera ulertzeko bost gako
Akatsak. Hezkuntza Sailak gaizki bideratu du lan eskaintza publiko hau: bat, gobernu barruko informazioa eta kontsentsua behar bezala landu gabe atera du; bi, aurreikus zitekeen oposizioaren jarrera, baina herritarren artean –eta bereziki irakasle komunitatean– gaia plazaratzeko komunikazio kanpaina egokia behar zen, denboraz eta sakon garatua. Jose Luis Mendoza sailburuak onartu egin ditu akatsak, hurrengoan ondo egiteko ezinbesteko urratsa. Bada bigarren, hanka sartzea denbora gutxian,...
Read MoreCUP, amildegiaren ertzean
Koherentzia, pragmatismoa eta erratzeko eskubidearen erpinen artean dabil CUP egunotan, bere ohiko udal esparruetatik askoz harago, Artur Mas eta Generalitateko lehendakaritzaren zurrunbiloan barrena, gero eta indartsuago, gero eta estuago. Ia hilabete eta erdi joan da Kataluniako hauteskundeak egin zirenetik eta bi eskas geratzen dira hauteskunde berriak deitzeko epe amaierarako, urtarrilaren 10erako JxSí eta CUPen arteko akordiorik ez bada hauteskunde berriak egingo baitira, inongo...
Read More
Iruzkin berriak