Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Atera soldaduak Ekialde Erditik
Atalak: Nazioartea
PARISKO atentatuetan bada zerbait oso sinplea: ematen duenak hartu egiten du. Eta zerbait oso konplexua: nola atera gerraren labirintotik? Jakina, ez dute Parisen hildako errugabeek eman, ezta Bagdadeko azoketan edo Siriako herrietan hildako herritar errugabeek ere. Baina Frantzia gerran da Sirian, Afganistanen, Iraken, Malin, Afrika Erdiko Errepublikan… eta horiek guztietako talde islamistak gerran dira Frantziaren aurka. François Hollandek argi azaldu du: “Gerra ekintza da hau”. Erantzun gisa Frantziak Raqqa hiriari egin dio eraso, Estatu Islamikoak okupatutako Siriako hiria. Baina bistan da horrek ez duela ezer konponduko –eta badakite–, ez balizko hurrengo erasorik saihestuko.
Mende erdiz mundua labanaren ertzean izan zuen Gerra Hotzaren ondoren diseinatu zen Pentagonoko laborategietan “terrorismo islamiarraren aurkako gerra”. Komunismoa garaitu ondoren Satan berria behar zuten AEBek, bere zibilizazio guztiz ahaltsuaren nagusitasuna eraikitzen jarraitzeko. Edo bestela itzulita: munduan barrena behar den ustiaketa ekonomiko eta komertziala egiten jarraitzeko oinarri militarra finkatzeko.
2001ean hasitako korapiloa
2001eko urtarrila, egungo gerraren labirintoaren sarreretako batean gaude. William Boykin AEBetako armadako jenerala bere aurrean bildutako eliza baptistako kideei mintzo zaie, George W. Bush lehendakari hautatu berritan, Al Gore demokratak baino 337.000 boto gutxiago lortuta: “Zergatik dago gizon hau Etxe Zurian? Iparramerikarren gehiengoak ez zion botorik eman. Beraz, zergatik dago hor? Nik esango dizuet goiz honetan: hor dago Jainkoak hala nahi izan duelako”. (Por el bien del imperio, Josep Fontana).
Bederatzi hilabete geroago Dorre Bikien atentatua izan zen New Yorken. Hilabete geroago etorri zen AEBen erantzuna, Jainkoaren izenean eta “nazio amerikarraren defentsan” George W. Bushek Afganistango talibanen erregimena desegin zuen hiru hilabeteko gerra operazioan. Suntsipen handiko gezurrak erabiliz, 2003an Irakeko inbasioaren txanda izan zen. Milioi bat hildako edo gehiago izan dira harrez gero Ekialde Erdi osoan eta bilioika dolar xahutu ditu menderatu beharreko etsairik gabe bizitzen ez dakien Mendebaldeak.
Parisko atentatuak bere gain hartu dituen Estatu Islamikoaren agiriaren lehen lerroek hala diote: “Ala handiak esan zuen: eta haiek uste zuten beren gotorlekuek Alarengandik defendituko zituztela. Baina haiek gutxien espero zutenetik etorri zaie eta izua barreiatu du haien bihotzetan”. Ala handiaren esku berak eragin zuen Madrilgo 2004ko martxoko erasoa, 2005eko Londresekoa edo aurten bertan Charlie Hebdoko erredakzioa txikitu zuena. Egun ez da irtenbiderik ikusten.
Herritarren presioa, baina bakearen alde
Irteerarik bada, baina mundu mailako beste oreka batean oinarritzen da: ez menderatu, ez inposatu, ez eraso egin. Utopikoa dirudi, baina egungo zibilizazioen gerrak logika horretan bakarrik ikus dezake argia, egungo norabidean Erdi Aroaren iluna besterik ez baita ikusten. Lehenengo urratsa, beraz, modurik ordenatuenean Mendebaldeko armada guztiak Ekialde Erditik ateratzea litzateke, ahalegin diplomatikoa lehen lerrora eramanez. Egoera ez da konponduko, baina bai baretu: hildakoak, zaurituak, errefuxiatuak eta sosak milioika aurreztuko dira lehen urrats batean.
AEB buru duten Mendebaldeko gobernuak ez dira logika horretan, ordea: mundu mailako nagusitasun ekonomiko eta politikoak, nagusitasun militarra ere eskatzen die inperioei. Historiako inperio handiei begiratzea besterik ez dago: erromatarrak, espainiarrak, britainiarrak… edo azken mendean estatubatuarrak.
Gerra sofritzen duten herritarrak dira esperantza bakarra, bereziki Mendebaldeko estatuetakoak, haiek egin baitezakete presio euren gobernuek armadak Ekialde Erditik erretira ditzaten eta gure herriak gerra, segurtasuna eta askatasun ezaren logikaren menpe gera ez daitezen.
Zintzoak izateko, alabaina, onartu beharko da Mendebaldeko estatuetako herritarren burua eta botoa ez dagoela deseroso nagusitasunaren logika horretan, batez ere gerra norabide ia bakarrekoa denean. Baina ezin uka, halaber, logika horien aurkako herritarrak ere asko direla gure herrialdeetan, agian gehiengoa. Horien presioa aktibatzea da labirintorik ateratzeko modu ia bakarra. Konplikatua.