Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Kolokan geratu da EH Bilduren formula
Abe21 1

Kolokan geratu da EH Bilduren formula

Atalak: Politika

EH Bildu

Argazkia: EH Bildu

Krisi ekonomikoak eta bere ondorioek ETAren ondorengoak baino indar handiago dute euskal panorama politikoaren birdefinitzean. Garai honetako lehen aldaketa handia ezkerretik dator: Ahal Dugu da Hego Euskal Herriko lehen indar politikoa: EAEn lehena eta Nafarroan bigarrena. 2011ko hauteskunde orokorretan Amaiur izan zen lehen indar hori. Instituzioetan ordea, EAJ da beti nagusi EAEn eta Nafarroan aldaketa eman da aurten, abertzale eta ez abertzale ezkertiarren arteko indar harremanetan oinarritua. 2011 eta 2015eko ezker desberdin hauen garaipenetan ba ote da mezu politikorik etorkizunerako? Baliteke.

Bi esparru sozio-politiko handi bereizi ohi dira euskal politikan, nazio ikuspegitik EAJ eta ezker abertzalea batetik, eta PSOE eta PP bestetik, bloke bakoitza bere ezker eta eskuinarekin. Blokekako irakurketan, ETAren ondorengo garaian bloke abertzalea nabarmen nagusitu da azken lau urteetan; eta abertzaleen artean EAJ irabazle argia izan da EH Bildurekin izandako hegemonia lehian. Euren ibilbide historikoari lotuta, PPk eta PSOEk gainbeheran jarraitzen dute eta Ciudadanosen etorrera indartsuak (ordezkaritzarik ez, baina 75.000 boto) ez du beherako joera hobetzen.

Azken lau urteotako emaitzekin, hala ere, denak adierazten du blokekako irakurketa hori apurtu egin dela. Hainbatetan EAJk lortu du PSEren eta PPren botoa erakartzea. Bere indargunea status quoari eustea da. Oraingoan, halaber, Ahal Duguk lortu du EH Bildu, sasoi bateko Ezker Batua eta PSOEko botoak bereganatzea. Bloke horren zementua 2008ko krisiari erantzuteko gogotik sortu da eta bi balore nagusitan elikatu: neoliberalismoaren aurkako defentsa eta politika egiteko beste modu baten aldarrikapena.

Herritarren eta herrien erabaki eskubidea ere ardatzetakoa litzateke pentsamolde berri horretan eta garrantzitsua bide da etorkizunerako. Hori adierazten du bederen Herrialde Katalanetan (23), Euskal Herrian (7) eta Galizian (6) Podemosek lortutako diputatu kopuruak, Estatuko eserlekuen erdia baino gehiago (69tik 36).

Ahal Duguk mugimenduak ekarri ditu herrialde hauetako ezkerreko esparruetara, batzuk lehenagotik datoz, beste batzuk orain ikusi dira eta etorkizun hurbilean ere biziko dira gehiago. Galizian marea berriak BNG eraman du itsaso barreneraino eta Euskal Herrian EH Bildun izan duen eragina oso handia izan da. Herrialde Katalanetan ezkerreko indarrak lehenagotik zetozen elkarrekin, bereziki Valentziako Erkidegoan eta Balear Uharteetan.

EH Bildu, formula kolokan

Formula politiko gisa EH Bilduren etorkizuna kolokan geratu zen maiatzeko udal hauteskundeen ondoren eta honek are egoera larriagoan uzten du orain. Ezkerreko balore soberanistetan oinarritu izan du bere ibilbidea, baina ezker zein eskuinetik indarrak galduz doa. Ez hori bakarrik, ez du lortu transmititzea berritasunik ezkerreko alderdiei eskatzen zaien moldean eta bera bozkatu izan duen jendeak konplexurik gabe mugitzen du bere botoa.

Azken finean, HBk izan ohi dituen boto kopuru historikoetara hurbiltzen da EH Bildu oraingo emaitzekin. Eta horrek mahai gainean jartzen du galdera? Orduan zertarako behar da egungo koalizioa, gehiago biltzeko gai ez bada? Bistan da Sortu dela koalizio horretako zutoinik nagusiena eta honek izan dezake tentaziorik berritze hori bere moldera egiteko. Baina nekez egingo luke aurrera bere barrenak irauli gabe, aldaketarako erresistentziak koalizioko beste hiru alderdietan diren adina edo gehiago direlako bere baitan.

Denak adierazten du gaur egun dagoen bezala EH Bilduk oso kolokan duela bere etorkizuna. Alderdi gisa, EA, Aralar eta Alternatiba seguruenik ezer gutxi izango dira gaur egun. Sortuk iraganeko inertzia eta molde gehiegi ditu ideietan, jokamoldeetan, aurpegietan eta baita gizarteratze moduetan ere. Alabaina, badira zantzu positiboak aurrera begira ere, kontziente da aldaketa behar horiez eta azken hauteskundeetan bestelako ezkerreko frontea egituratzeari ateak zabaldu dizkio bai EAEn eta baita Nafarroan ere.

Euskal Herritarrak Madrilera begira daude orain, han aldaketa gauzatzeko bozkatu dute eta, baina laster batean Eusko Legebiltzarrera begira ere jarriko dira, gutxienez EAEko herritarrak. Hor ere aldaketa handiak izan litezke eta.

Iruzkin bat

  1. ganbaratxotik | 2015-12-21 at 19:35

    Nere ustez pisu handiko faktorea: Estatuko eta EHko eremu politikoa lugorria izan da Plablo Iglesias-en karisma loratzeko, libre-libre zegoen sail ederra. Gizakion izaera gregarioa ukaezina da. Nola uler daiteke bestela Ahal duguren arrakasta EAEko barne gatazkaren ondoren. Konfidantza eman eta zintzotasuna erakusten duten lider-en zain dago jendartea. Hori ere hauteskunde hauen alderdi politikoek irakurri beharko luketen mezua ere bada

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA