Gazteluko plazatik
Hasiera » Euskara » Aukera galdua
Ots08 0

Aukera galdua

Atalak: Euskara, Hezkuntza, Politika

Nafarroako Gobernuak aukera garrantzitsua galdu du EPE honekin.  (Arg.: Idoia Zabaleta / Argazki Press)

Nafarroako Gobernuak aukera garrantzitsua galdu du EPE honekin. (Arg.: Idoia Zabaleta / Argazki Press)

Izan ala ez izan. Eman balore politikoa ala ez eman. Eskubideak bete ala ez bete. Aldatu ala ez aldatu. Eta ez aldatzearen aldeko hautua egin du Nafarroako Gobernuak; euskaldunek erdal hiztunek baino eskubide gutxiago izan dezaten erabaki du. Gogorra eta latza, baina hala da. Euskal hiztunen komunitateak kolpe latza hartu du  Hezkuntza Sailak erabaki duen Enplegu Publikorako Eskaintzarekin.

Bi gai nagusi zeuden erabakitzeko. Bata, EPEaren plaza kopurua. José Luis Mendozaren Hezkuntza Sailak azarotik defendatu izan du 2016rako 334 plaza aterako zirela, 228 euskaraz eta 92 gaztelaniaz. Azkenean, Madrilgo Gobernuaren helegitearen ondorioz, 200 plaza bakarrik aterako ditu, horietatik 108 euskaraz eta 92 gaztelaniaz. Banatu daitezke plazak beste era batera, segurtasun juridikoak euskarazko 120 plazetan bakarrik eragin ez dezan, baina bego: Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak erabaki arte, neurri zentzuzkoa izan daiteke eta onargarria. Autogobernuaren defentsa oinarri hartuta aurrera ere egin zitekeen, baina horrekin bestelako  eztabaida batean sartuko ginateke.

Onargarria ez dena da irakasleen zerrenda bakarrarekin egin duena. Suhiltzaileak, medikuak, erizainak eta funtzio publikoko edozein esparru meritu eta gaitasunen araberako zerrenda bakarretan oinarritzen dira. Ez Nafarroan bakarrik, Espainiako Estatuko erkidego guztietan da hala.

Euskaldunen bazterketa

Nafarroako hezkuntzan ez, hemen bi zerrenda dira, bata klaseak euskaraz ematea hautatu behar duen irakasleentzat eta bestea gaztelaniaz ematearen aldeko hautua egiten dutenentzat.

Euskalduna behartzen dute bakarrik plaza batzuetarako aukera izatera, berak osotasunerako gaitasuna duenean. UPNk eta PSNk jarritako sistema da, haien arabera bestela euskaldunek abantaila dutelako gaztelaniaz bakarrik dakitenen aurrean. Gehiago dakizula? Bada, tori eskubide gutxiago. AFAPNA sindikatu nabarristak ere argi dio: “Euskarazko oposiziogileek aukera lukete gaztelaniazko eta euskarazko plazak lortzeko, eta gaztelaniazko oposiziogileek ez”.

Nafarroako euskaldunen aspaldiko aldarrikapena da hori eta pentsatzen zen oraingoan lortuko zela. Geroa Bai eta EH Bildu horren aldekoak ziren, eta Ahal Duguk eta Ezkerrak ere euskararen eskubide berdintasunaren aldeko jarrera agertu ohi dute. Teorian. Teorian diot, gero errealitatean argi ikusi baita beren baitako hainbat sektorek, CCOOk, UPNk, PSNk eta abarren jarrerak haiengan ere eragin handia duela. Gainera, José Luis Mendozak berak zerrenda bakarraren aldeko jarrera argia erakutsi zuen Euskara Kultur Elkargoan jardun zuenean.

Aukera oso egokia zen: Espainiako Gobernuak –ohi legez– modu txarrean blokeatu duela plaza kopuru bat, Gobernuaren nahia baldintzatuz? Ados, baina egin aurrera beste esparruan, zerrenda bakarraren asmoan. Bada ez bata, ez bestea. Zer irudi geratzen da? Gobernuak ez duela indarrik berak sinesten duena egiteko, bere baitan gutxiengoa duen indar batek –Ezkerrak– ziria sartu duela eta CCOO, UPN, PSN eta Diario de Navarraren presioa oso eraginkorra dela.

Badakigu boteretsuak direla, inozoa litzateke hori aintzat ez hartzea, baina aldaketaren gobernuaren desafioa horixe da, haiek nahi ez duten beste hainbat alorretan aldaketak eragitea.  Egin daitezke aldaketak Sinboloen Legean, esparru sozialean neurri ugari onartu ditu jada Gobernuak, zerga erreforma, Opuseko instituzioei ematen zaien faborezko tratuen aurkako neurriak… baina euskarara iristean, ezin da. Etsigarria.

Gaizki hasi, gaizki bukatu

Berak onartua duen bezala, EPEaren gaiarekin gaizki hasi zen Hezkuntza Saila, eta gaizki bukatu du. Pedagogia falta leporatu zitzaion hasieran, eta berak onartu, eta berdin egin du amaieran, oraingoz bederen ez baitie azaldu euskaldunei zergatik ezin den abian jarri zerrenda bakarra.

Ekonomiak baldintzatuko ditu gobernuaren neurri asko, eta ahal dena egin beharko da, borondate handienarekin eta pedagogia askorekin. Baina hainbat neurri arre edo iso dira, eta zerrenda bakarrarena zen horietakoa. Aukera galdua, ahuldade irudia, etsipena eta amorrua sektore euskaltzaleetan, horiek dira EPEaren kapitulu honek utzitako ondorio nagusiak.

Gobernuan eta berau sostengatzen duten sektore politiko eta sozialetan ere zauriak utziko ditu erabakiak; topatu beharko dira bideak zorna ez daitezen, alternatibak ez baitu bestelako aukerarik uzten.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Aukera galdua (Xabier Letonaren iritzi artikulua) - […] http://www.argia.eus/blogak/xabier-letona/2016/02/08/aukera-galdua/#more-2179 Ots08 0 […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA