Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » EH Bildu eta Geroa bai elkarrekin?
Api29 0

EH Bildu eta Geroa bai elkarrekin?

Atalak: Politika

EH Bildu Geroa baiNafarroako Gobernua sostengatzen duten lau indarrak Espainiako hauteskunde orokorretara elkarrekin joateko proposamena mahai gainean jarri du EH Bilduk. Ahal Duguri egin dio dei batez ere, Estatuko beste hainbat tokitan bezala, bateratze zabalen alde egin dezan Nafarroan ere.
Abenduaren 20rako ere egin zuen saioa ezkerreko hainbat pertsona eta elkartek. EH Bilduk bakarrik egin zion kosk amuari. Ahal Duguk eta Ezkerrak (I-E) ezetz esan zioten apustuari, Geroa Baik bakarrik joan nahi zuen. Ahal Duguk aise irabazi zien gobernu lagunei (80.000 boto, EH Bildu eta Geroa Baik batera 64.000).

Orain gaitza da Ahal Duguk eta Ezkerrak halako proposamen bat onartzea, bien artean 95.000 boto lortu zituzten iragan abenduan. Gaitza da gauza hauekin asmatzea, baina gainera, seguruenik haiek aparte joanda boto gehiago eskuratuko dituzte. Nafarroa Bairen esperientzia, aldiz, hor da, eta arrakastatsua izan zen. Baina beste garai batzuk ziren.

Eta EH Bildu eta Geroa Bai? Bakarrik ezer gabe geratu ziren, kolpe latza izan zen eta badirudi bi koalizioetako zuzendaritzek ikasi zutela zerbait. Bien artean diputatu bat lortuko lukete. Gobernuko laukotea 5etik 3 diputatu lortzera ere iritsi liteke.

Zuzendaritzek baietz, baina zer esango dute EH Bildu eta Geroa Baiko oinarriek? Askori asko kostako zaio elkarrekin joatea. Zertarako? Hemen onuretako batzuk. Bat: behin aurkeztea erabakiz gero, bat lortzea delako interesgarriena, eta bakarka ez dutelako lortuko. Bi, diputatua lortzeaz gain, Uxue Barkosen gobernua defenditzeko modua ere bada gobernuko laukoteak –batera edo bikoteka– ahalik eta boto gehien lortzea. Hiru, Cordovillatik etengabe tiroka ari den UPNren eta PSNren blokea ahultzeko ere balio dezakeelako. Lau, azken finean, Foru Gobernua sostengatzen duten lau indarrek zenbat eta emaitza hobeagoa izan, horrek gobernuaren egoera ere indartuko du. Bost, Espainian enpate egoera sor daiteke berriz, eta boto bakar bat giltzarri izan daiteke PP Moncloatik ateratzeko.

Eta garrantzitsuenetakoa: ohiko doinuak hautsi gabe jai dago eta politikaren molde zaharrak astintzeko ezinbestekoa da ausardiaz jokatzea. Indarrak eta aliantzak unean uneko egoeretara egokitzea giltzarri da Nafarroan aldaketa egonkortu eta areagotzeko. Gero eta gehiago hitz egiten da borroka esparru zabal eta indarguneen bateratzeaz. Horretarako aukera bat gehiago dira hauteskunde hauek.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA