Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Guztiak Podemos eta IUri begira
Atalak: Politika
Hauteskunde kanpaina abiatu da dagoeneko Espainiako Estatuan, nahiz eta ofizialki ez den hasiko ekainaren 10a arte. Luzea izango da eta oraindik ezin jakin apal edo grinatsu etorriko den. Klabe garrantzitsuena ezkerreko indarren arteko bateratzean egongo da, hau da, Podemosek eta IUk azkenean bat egingo duten ala ez.
Aste hau giltzarri izango da horretarako, datorren maiatzaren 13rako koalizioak aurkezteko epea amaituko baita. 5,2 milioi botora iritsi ziren Podemos eta bere inguruko hautagaitzak, eta ia milioi batera IU. PSOEek 5,5 milioi boto lortu zituen.
Helburua garbia da, PSOEri aurre hartu eta honekin batera Madrileko Gobernua hartzeko diputatu kopurua lortzea. Horretarako balizko koalizioak ezkerreko boto emaileen erakartzea lortu beharko luke PSOE gehiegi hustu barik. Udal hauteskundeetako aurrekaria hor dago, herritarren batasunaren formulak arrakastatsuak izan ziren lurralde ugaritan eta ondorengo aliantzak ere bai hainbatetan –Aragoi, Valentzia…–.
Espainiako Gobernua, dena den, bestelako kontua dela ikusi da azken bost hilabeteetan. Lehenbizi, beraz, zalantzarik handiena argitu beharko da aste honetan eta ondoren ikusiko da zenbakiek zertara bultzatzen duten Espainiako egoera politikoa: Greziako Syrizaren bidea nagusituko den, Portugalekoa edo Alemaniakoa. Denak adierazten du PPren alternatiba izatekotan, gehiago joko dela Portugalgoaren norabidean, garai bateko posiziotik oso urrun egon da ere, oraindik PSOE baita Espaniako bigarren indarra.
Nafarroan laukote proposamena Ahal Duguren esku
Euskal Herrian ere nabarituko litzateke Espainiako ezkerreko koalizioaren eragina, batez ere EH Bildurengan. Iragan abenduaren 20ko atakatik oso egoera larrian atera zen eta lehen helburua emaitza ez okertzea litzateke. Podemosen eragina handia izan bada, pentsa liteke Podemos-IUren balizko aliantzak are eta boto emaile gehiago erakar dezakeela bere arrantza esparrutik. Funtsean, ezkerreko boto emaileen ihesa bere topera heldu den ala ez ikusiko litzateke. Bestelako emaitzak izaten diren arren, seguruenik Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen laborategi txikia ere izango dira ekainaren 26koak.
Nafarroan ere aldaketak izan daitezkeela dirudi, batez ere esparru abertzalean. EH Bilduk egin du proposamena jada Foru Gobernua sostengatzen duten lau indarrak elkarrekin aurkez daitezen. Geroa Baik adierazi du gustuko lukeela lau indarren bateratzea. Ahal Duguk ostiral honetan du gaiaz hitz egiteko batzarra, eta Izquierda-Ezkerrak Ahal Duguk egiten duena egingo luke seguruenik.
Ezin da ezer baztertu, baina Espainian ezkerreko bateratzeak ematen duenari begira dago Nafarroa ere. UPNk eta PSNk 3 diputatu –2 eta 1– lortu zituzten abenduaren 20an eta 2 Ahal Duguk. Emaitzak aldrebes janztea litzateke gutxieneko helburua, hau da, UPN eta PSNk 2 lortzea eta aldaketaren aldeko indarrek 3. Ahal Dugu, EH Bildu, Geroa Bai eta I-E elkarrekin aurkeztuko balira, posible litzateke hiru eskuratzea, baldin eta gutxienez abenduko botoak eskuratuko balituzkete.
Onuragarriena hori litzateke, zalantzarik gabe, baina gaitzena ere bai, batez ere Ahal Dugu eta Ezkerratik egon daitezkeen erresistentziengatik. Beste formula bi eta bikoa litzateke, Geroa Bai eta EH Bildu batetik, eta Ahal Dugu eta Ezkerra bestetik. Boto kopuru gehiago lortuko lirateke seguruenik, baina ez UPNri bigarrena kentzeko adina. Hau da, egungo Ahal Duguren diputatu bat koalizio abertzalera pasatuko litzatekeela eta listo.
Indar politikoak ez dira esperimentazioen lagun, baina, formulak formula, hauteskunde hauetan Nafarroan koalizioek ez dute ezer galtzeko eta bai asko irabazteko.