Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Hauteskunde apustuak
Atalak: Politika
Espainiako Gobernua. Mariano Rajoyrekin edo gabe, baina PPk bereganatuko du oraingoan, horretarako gutxiengoan gobernatu behar badu ere. Gutxieneko akordioak lortu beharko lituzke legealdian, baina horretarako ditu Ciudadanos eta PSOE.
Unidos Podemos-PSOE. Iglesias-Garzón-Errejón hirukotea gailenduko zaio Iglesias zaharraren alderdiari, hau oso ataka estuan jarriz.
Ahal Dugu, EAJ, UPN. Eta Hego Euskal Herrian? EAEn Elkarrekin Ahal Dugu gailenduko zaio EAJri, oraingoan bototan zein eserlekutan. Inkesta gehientsuenek hala diote. Nafarroan paretsu ibiliko dira 100.000 botoren bueltan, baina UPN gailenduko zaio. Zergatik? Usain kontua besterik ez da. Elkarrekin Ahal Dugu goraka doa kanpaina amaieran, eta oraindik arrantza dezake botoa erabaki gabe dutenen poltsa handi horretatik. UPN-PPren boto emailea askoz finkoagoa da, baina hainbatetan, inkestetan ez da hain argi agertzen.
Aldaketa. Ezin politika aldaketa handirik espero Gobernuan. Murrizketa gogorrak etorriko dira. Unidos Podemos bigarren geratzen bada, ez da PSOErekin gobernurik eratuko. Oposizioko alderdi nagusi gisa geratuta, Unidos Podemosek hurrengo legealdira itxarongo luke gobernua hartzen saiatzeko.
Konstituzio erreforma. Asko hitz egin da honi buruz Espainian, eta estatuko periferian ere jarri da esperantzarik horretan, baina egungo Espainia erreforma sakonik egon ez dadin diseinatua dago, bereziki lurralde ikuspegiari begira. Gehiengo oso handiak behar dira, 2/3ekoak, bi parlamenturen onespena eta hautesleetara birritan joz, hauteskunde gisa behin eta azkenik erreferendum gisa.
EH Bildu. Joan den abenduko ezaugarri bereko hauteskundeak izanik, boto batzuk berreskura ditzake, batez ere Otegi efektuaren ondorioz, baina ez gehiegi, areago Unidos Podemosen dei efektua aurrekoan baino indartsuago denean. EAEko hauteskundeak arte itxaron beharko du.