Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Borrokatu iceberg matxistaren oinarriak
Atalak: Gizartea
Iruñean hilaren 7an sexu erasoen aurka Udaletxe Plazan izandako bilkura erraldoia deigarria izan zen. Lorpen handitzat hartu zen eta pozgarria ere izan zen milaka pertsonak erantzun tinko hori ematea egun horretako goizaldean izandako bortxaketari. Ematen du familia eta lagunen artean sexu erasoez gehiago jarduteko aukera. Zer den eraso, ezetzaren garrantziaz, emakumezkoen egin beharrekoez, gizonezkoen arduraz… berriketaldi arras interesgarriak sortzen dira gertakari hauen bueltan, hezkuntza eta hausnarketari begira behinik behin, horiek gabe lokatzezko erraldoi handiak besterik ez baitira bilkura hauek.
Adi ibili beharreko tresnak ere badira halakoak, horrekin nahikoa dela pentsa baitezakete gizarteak eta bertaratutako herritarrek. Instituzionalizazioen arriskuak dira eta mugimendu feministaren eginkizuna izango da hauen norabidea analgesiko baino piperrauts bilakatzea. Azken finean, eta gehiegi azpimarratzen ez bada ere, bilkura hauen eraketan giltzarri izan da mugimendu feministaren presioa.
Hilketa eta bortxaketa dira gizartean arbuiorik sendoena sortzen duten sexu erasoak, gazteluaren dorre goren eta ikusgarrienak, baina azpian haiei eusten dien guztia dago: oraindik orain emakumezko eta gizonezkoen artean desberdintasuna sortzen duen gizarte matxista. Mespretxua, begirune eza, ukituak, festetako “dena libre da eta alkoholarekin are eta gehiago”, janzkera eta jarrera ‘desegokiak’, begirada eta komentario zikinak, eraso txikien aurrean indiferentzia eta salaketa eza, kontrola… horiek guztiak dira sexu erasoen arkitekturaren oinarrian.
Orain arte bezala, emakumezkoa eta bereziki mugimendu feminista izango dira egitura horiek guztiak txikitu arteko borrokaren subjektu nagusiak. Gizonezkoei ez dagokigu bakarrik borroka hori laguntzea, geure rol propioa ere izan beharko genuke garatu beharreko hausnarketan eta jokabidean, gizonezkoa baita zapalkuntza eta desberdintasun horien guztien subjektu nagusia.
Pentsatzen dena baino latzagoak dira halako jarrerak egunerokotasunean. José David Yllanesek 2008ko Iruñeko sanferminetan hil zuen Nagore Laffage. Yllanesen epaiketan herri epaimahaiak hiru galdera pasatu zizkion epaileari Asun Casasola Laffageren amari galde ziezaion. Lehenengo biak ez zizkion egin epaileak, begirunezkoak iruditzen ez zitzaizkiolako. Hirugarrena honakoa zen: “Zure alaba oso ligoia al zen?”.
Ardotan blai, titiak ukitzen dizkieten nesken irudiak ere ohikoak bihurtu dira sanferminetan. Epaimahai horrek ea oso topless zalea den galdetuko zukeen seguruenik, baina Iruñeko kaleetan oraindik ere eztabaidatzen da errua norena den, edo kasurik onenean, ea neskak erruaren zein parte duen.
Hedabideetako erredakzioetara ere egin dute jausi toplessen eta ukituen argazkiek, eztabaida sortuz. Eztabaidarik ez da, edo gutxiago, albistea ukitu-eraso horien inguruan oinarritzen denean; aldiz, sare sozialetan eskandalua sortu du halako argazki bat erabiltzea uztailaren 7ko goizaldean bost gizonezkok egindako bortxaketaren albistea ilustratzeko.
Zer ikusirik dute bi gertakizunek elkarrekin ateratzeko? Edo iradokitzen ari da akaso sexu giro horretan gertatzen direla bortxaketak? Edo are larriagoa dena, toplessa egiten duenak bortxaketa arriskua duela?
Ongi-etorri bilkura handiei, lorpena dira, batez ere egunerokoa ahalduntzeko balio badute: festa giroa, etxeko lanak, anai-arreben desberdintasunak, telebista, lan mundua, gizonezkoen protagonismoa, gobernuen osaketa, boterea… Horietan elikatzen baita gizarte matxista, sexu erasoen oinarri eta ongarri sendoena. “Gora borroka feminista”, hori izan zen Iruñeko bilkurako oihu indartsuenetakoa.
Eguneraketa: artikulu hau idatzitako unean oraindik gertatu gabea zen Iruñeko Gazteluko Plazako sexu erasoen aurka uztailaren 11n egindako mobilizazio are eta erraldoiagoa, goiko argazkian ikus daitekeena. Ekin Klik atariko argazkia erabilita, behean ikus daiteke uztailaren 7an Udaletxe Plazan egindakoa).