Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Otegiren inhabilitazioa, eskubide urraketa bat gehiago
Atalak: Politika
Maialen Iriarte eta Arnaldo Otegi, EH Bilduko hautagaiak. (Arg.: EITB)
Urte hasierako El Mundo, La Razón edo enparauen Otegi auziko lerroak irakurrita, argi ikusten da irentsia zutela Otegi lehendakaritzarako hautagaia izango zela, EH Bilduk berau aurkeztea erabakiz gero behintzat.
Iker Casanovaren aurrekaria hor zegoen eta irentsia zuten ezingo zela saihestu Otegi lehendakarigai gisa aurkeztea. Una inhabilitacion inutil contra Arnaldo Otegi idatzi zuen El Mundok edo Otegi podrá ser candidato porque su inhabilitación es imprecisa. Funtsean, Otegirekin baino Auzitegi Nazionalarekin zegoen haserre prentsa eskuindar hori, honek ez zuelako zehaztu Otegiren aurkako inhabilitazioa.
Iker Casanova inhabilitatua zegoen 2014an Laura Mintegi ordezkatu zuenean Eusko Legebiltzarrean, baina bere epaian “inhabilitazio berezia” zein karguri eragiten zion zehaztu ez zenez, Espainiako Gobernuak –barkatu Fiskaltzak– ez zuen ekimenik hartu. Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia oso argia da kasu horietan, eta helegiteak ez zuen ibilbiderik. Otegiren kasuan berdin.
Baina ez, hemen ekimen politikoa ez dago Konstituzio Auzitegiaren esku PPren esku baino, eta honek pasatzen utzi zuen Casanova auzia, baina ez du berdin egin Otegiren kasuan. Otegi Otegi da, eta oraindik atera diezaioke etekinik Espainiaren politikako une berezi honetan. Baita EAEn ere: desagertzera bidean doan EAEko PP nola berpiztu ez bada halako amu zaharrekin?
Behin erabakita Otegi auzia politikoki erabiliko zuela, gainerakoak arazo juridiko-teknikoak dira. Otegiri Bateragune auziko epaian “inhabilitazio berezia” jartzeak ez badu balio, topatuko da besterik. Zer? Sufragio pasiboa, hau da, hauteskundeetan hautatua izateko eskubidea). Otegiren aurkako epaiak dio sufragio pasiborako inhabilitatua dagoela bere zigorrak irauten duen bitartean.
Espainiako Fiskaltzak uste du bere inhabilitazio zigorra 2021ean bukatzen dela (inhabilitazio zigorra 2014an hasi zelako indarrean, ordura arte Otegi beste inhabilitazio zigor bat betetzen ari zelako); beste ikuspuntu baten arabera, ordea, sufragio pasiborako zigor hori bakarrik egon liteke indarrean Otegi kartzelan den denboran, eta hau martxoan atera zen kalera. Auzitegi Nazionalak, aldiz, 2021era arte sufragio pasiborik ez duela ebatzi zuen, eta harri hori mugitzea ez da samurra izango. Hori uste zuen, adibidez, El Diario-ko blogari-jurista honek aurtengo martxoko artikulu honetan.
Ez da auziaren zirrikitu juridiko bakarra. Berria-n Iñaki Agirreazkuenaga EHUko zuzenbideko katedradunak dioen legez, Espainiako justizian ez du irtenbiderik auziak, baina Europan izan dezake, Estrasburgoko Auzitegiak kautelazko neurri gisa inhabilitazioa altxatzen badu.
Baina horiek guztiak, zirrikitu juridikoak dira. Lehenik arazoaren muina dago, arazo politikoa: dena da ETA doktrina. Honen bidez zigortu zituzten Bateraguneko auzikoak, ETAren armak isilarazteko giltzarri izan ziren buruzagi politikoak ETAkoak zirela esanez. Pasatzen utzi beharrean, kapitulu hura ekarri nahi izan du PPk hauteskunde kanpainara, bere interes politikoak indartzen dituelakoan.
Behin PPk hori erabakita EH Bilduk egoera ez baliatzea inozoa litzateke. Nola egiten duen ere kontrolatu beharko du, naftalina usaina ere baduelako gaiak, eta hori bere aurka bihur litekeelako iraganeko gaiekin nekatua dagoen euskal gizartean.
Mamian, aldiz, Otegi, EH Bildu eta haien balizko botoemaileekiko eskubide urraketa bat gehiago da hau, eta ez da posible gainerako hautagaiek ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzea, gaia Otegiren biktimismoarekin gainetik kenduz. Ez da posible, PPk eta Madrilek hala nahi dutelako, batzuek oinarrizko eskubideak izatea eta besteek ez. Euskal gizarteak sarri eta molde askotara erakutsi du “dena da ETA” doktrinaren aurkako jarrera, beste kontu bat da hori hauteskunde hauetan nola ikusaraziko duen.