Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
EAJ-PSE: Ardanzatik Mendiara, aldaketarik ez
Atalak: EAE, Politika
Andoni Ortuzar, Iñigo Urkullu eta Idoia Mendia, Eusko Legebiltzarrean koalizio gobernua sinatu zuten unean. (Arg.: EAJ)
Hauteskunde autonomikoak baino lehen aurreikusia zegoen moduan Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu hautatu du berriz Eusko Jaurlaritzako lehendakari. Orduan ez zegoen aurreikusia PSErekin koalizio gobernua egingo zenik, baina bai PSE EAJren makulu izango zela berriz ere. 2013ko iraileko EAJ-PSE akordio politiko sakona da oraingo akordioaren oinarrian. Harrezkero elkarlan hori udal eta diputazioetara ere zabaldu zen, eta orain Eusko Jaurlaritzara.
Iragan mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan bezala, baina hainbat desberdintasunekin, batez ere PSEren kalterako: orduan PSEk askoz indar handiagoa zuen eta Espainiako hauteskundeetan lehen indar politikoa izatera ere iritsi zen EAEn. Orain, panorama politikoan bera ohitua dagoen moduan agertzeko, EAJren menpeko izatera behartua dago, edo hori hautatu du bederen. Orain arte politika honek ez dio emaitza onik eman, eta ez da ikusten zergatik eman behar dion fruitu hobea etorkizunean, are gehiago PSOEn dagoen saltsa-maltsarekin.
EAJ nagusi zen orduan harreman horretan eta orain ere bai, baina orduan ETAk joko instituzionaletik kanpo baldintzatzen zuen euskal politika, eta ez nolanahi gainera. Alde horretatik, zorionez, ez da zalantzarik orain orduan baino hobeto gaudela: oposizioa Legebiltzarrean da, armarik gabe, eta bestela kalean, lantegietan edo gizarteko hainbat zirrikitutan, Urkulluk berak oso gustuko ez duen gizarte mugimenduan antolatuta.
Berrikuntzarik ez aurrera begira
Krisia? Krisia 2008ko kontua zen, EAEn jadanik gainditua dago, edo gutxienez hala dirudi Iñigo Urkullu eta Idoia Mendiaren arteko ituna irakurrita. Hor ez da krisi larririk, ez prekarietaterik, gazteen langabezia latzik, krisi sistemikorik… Hori guztia paperetik ezabatzea da akordioan idatzi gabe dagoen klabeetakoa: “hemen ondo kudeatu da krisia, Espainian baino hobeto, eta hala jarraituko dugu”. Paperean ez, baina errealitatean hor dago.
Ez du esan nahi horiei guztiei aurre egiteko printzipio idatzirik ez dagoenik akordioan. Areago, bere izpirituan bereziki zaindu nahi da izaera soziala, baina akordioa jarraipenekoa da, printzipio eta asmoetan ez delako jauzirik ikusten, horretarako austeritate garaietan bi tresna funtsezko behar direlako: bata, autogobernu maila handiagoa, nork bere politikak bultzatzeko; bestea, diru gehiago, eta une honetan sos gehiago biltzea, funtsean, zerga politikatik bakarrik etor daiteke, eta hemen ez da aldaketarik aurreikusten. Oro har, kudeaketa onean jartzen da indarra, eta hori salduko da, orain arte ere eraginkorra izan da eta.
Patxi Lopez, Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar 2013an EAJ-PSE akordio politikoa sinatu zutenean. (Argazkia: Irekia)
Autogobernua eta bakegintza
Esparru hauetan ere ez da jauzirik espero, bai akaso urrats txikiren batzuk. PSEk herri honi “nazio” aitortza ematea bada urratsa. Aipatzen da baita ere “erabaki eskubidearen aldekoa” dela ituna, beti ere egungo markoaren arauak errespetatzen badira. Tira, badakigula zer dioen Espainiako Konstituzioak erabakitze eskubideari buruz. Horrez gain, esaterako, euskaraz ikastea doan izango da B2 mailara arte.
Baina, orohar, ezin da gauza berri handirik espero akordio horretatik. Badira hainbat arrazoi ezkor izateko: iraganeko bazkide hauen jardunak hala diosku; azken urteetan bikoteak elkarrekin gobernatzen dituen lekuetako politikak ere bai; eta ituneko testuak ere ez du aldaketarako doinu eta izpiriturik, ez behintzat klabe soberanistan eta aurrerakoian.
Adibide asko daude, hemen paregabeko bat testuon doinua ulertzeko: ekonomia zirkularra bultzatu beharra aipatzen da eta horren adibide jartzen da gaur egun bi alderdiak bultzatzen ari diren hondakinen politika, honen ardatza erraustegiak direnean. Erraustegia, balorizazio energetikoa, beraz ekonomia zirkularra. Atera ditzala bakoitzak bere ondorioak. Baina ez da harritzekoa ere, oro har, kapitalismoak azken hamarkada luzeetan jasangarritasunari eman dion esanahiarekin bat egiten baitu bete-betean.
Azkenik, gogoratu daiteke baita ere aurreko legealdian EAJk estatutu berri bat agindu zuela eta berau kontsultara eramango zuela 2015ean, baina joan zen uda eta negua heldu da. Ez dute azalpen handirik eman jeltzaleek eta eskatu ere ez zaie gehiegi eskatu. Jakina, promesak egin ziren 2012ko hartan EH Bilduren udal eta foru hauteskundeetako arnas sendoa lepoan bertan sentitzen zuten jeltzaleek eta gaur egun ez.
EH Bildu eta Elkarrekin Podemos
Azken urteotako Ahal Duguren indartzeak kezka sortu du ezkerreko independentista askorengan, haiek bezalako “ustezko” ezkerreko independentista askok botoa aldatu duelako. Ahal Dugu ezker abertzaletik eta ezker unionistatik elikatu da azken urteetan, baina sektore horietako milaka jendek askoz lehenago ere egina zuen topo krisiak kaleetan ekarri zuen erantzun zabalean. Ez oso modu sendoan, zalantza askorekin nahi bada, baina aurretiko horiek elikatu zuten ondoko mezua: EH Bilduren eta Ahal Duguren aliantzak ekar dezake aldaketarik esparru instituzionalean ere, Nafarroan bezala.
Udalen batzuetan kenduta, ez da aurreikuspena bete ordea, bai bien artean indarrik ez dutelako eta, are okerrago, bai borondaterik ere erakutsi ez dutelako. Alde horretatik, esperantza batzuk bederen zapuztu dituzte bi indarrek. Legealdi oso bat dute aurrez aurre, sortutako hainbat etsipen bideratu gura badute behinik-behin. Duten izaera desberdina egiazkoa bada ere, ez da zalantzarik esparru askotan bat datozela, eta ulergaitza litzateke dinamika bateratuetan aurrera ez egitea, ez luke zentzu handirik gizartera begiratzearen diskurtsoarekin.
2012an Eusko Legebiltzarra hautatu zenean banuen ilusio maila bat etor zitekeenarekin, neurri batean sinesten nuen bakegintza eta autogobernuaren esparruan EAJk hainbat urrats emango zituela; ez beste mundukoak ere, baina aurrerapausoak azken finean. Orain ezinezkoa zait. Eta nola poztuko nintzatekeen errotik okertuko banintz!