Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
PSOEko sozialdemokrazia bildu du Sánchezek
Atalak: Politika Espainia
Sanchez, astelehenean Madrilen egin zuen aurkezpenean, Cristina Narbona ministro ohia aldamenean duela.
Joan den urrian PSOEko aparatuak Pedro Sánchez idazkaritza nagusitzatik kentzea lortu zuenean, alderdia bere ohiko zelaietara bideratzea lortu zuela pentsatu zen. PPren Gobernuari ateak ireki zizkion behin-behineko zuzendaritzak eta Kongresua ahalik eta gehien atzeratuko zuen 2017an, horrela denborak Sanchezen urratsak ezabatzea lortuko zuelakoan. Eta gehienok sinetsi genuen hala izango zela, alderdietako aparatuek disidenteak nola irensten dituzten ikustera arras ohituta gaude eta.
Hilabeteen iraganak ere hori iradokitzen zuen berriz. Bitartean, PSOEren primarioetara aurkeztea oraindik erabaki ez badu ere, Susana Diezi etengabeko kanpaina egin dio PSOEko gestorak hilabete hauetan. Eta Patxi Lopezek ere primarioetara aurkeztuko zela iragarri zuen. Baina Sanchez ere lanean zebilen, eta orain ikusten ari denez, nola gainera.
Sozialdemokratak
Orain erakutsi du zertan ibili den. Pedro Sánchezek ekitaldia egin zuen iragan astelehenean “Sozialistak gara. Sozialdemokrazia berriaren alde” dokumentua aurkezteko, bertan PSOEren esparru sozialdemokrata osoa bilduz. Fernando Lopez Agudín kazetariak ongi ezagutzen ditu PSOEren barrenak eta hala deskribatzen zuen ekitaldia: “Primarien testuinguruan egin arren, ez da haietako mitin bat gehiago izan; PSOE PPren menpeko izatearen aurka diren sentsibilitate guztien espresio koordinatua izan da ekitaldia”. Agudinen esanetan, han ziren PSOEn ezkerreko sentsibilitatea dutenak, gainerakoak “sozialiberalak, errepublikarrak edo neoliberalak” dira.
Odon Elorza
Jose Felix Tezanos PSOEko formazio idazkari ohia eta Manuel Escudero ibili dira bere programaren oinarriak prestatzen, besteak beste, baina hauek Odon Elorzak prestatutako analisiaren gainean egin dute lan. Maiatzean primarioak izango dira PSOEn eta ekainean kongresua egingo da, eta Agudinen esanetan, dagoeneko ez gaude Sanchezen proiektuaren aurrean, Sánchez buru duen proiektu sozialdemokrataren aurrean baino.
Postkapitalismoa
Ongizatearen gizartea amets, Sánchezen taldeak prestatutako dokumentuak argi eta garbi definitzen du aurkaria: neoliberalismoa. Agiriaren arabera, Felipe Gonzalezek eta Jose Luis Rodríguez Zapaterok lorpen handiak ekarri bazituzten ere, haien ereduak agortuta daude. Bere programa postkapitalismoaren aroan kokatu du: 30 orduko lanaldia, 1.000 euroko gutxieneko soldata, gerora errenta unibertsala bihur daitekeen oinarrizko errenta bat, 2012ko lan erreforma bertan behera uztea (baina ez Zapaterok 2010ean egindakoa)… Eta guztia finantzatzeko, zerga igoerak gehien dutenei.
Ferraz urduri
Asteleheneko ekitaldiak urduri jarri omen zuen Ferraz, baita beste hainbat ekitaldi jendetsuk ere. Denbora Sánchezen aurkakoa zela pentsatzen zen, baina orain ikusi da alderdiko ezkerreko sektoreak batzeko baliatu duela idazkari nagusi ohiak. Aparatuaren presioei eutsiz, PPri birritan eman zion ezezkoa Sanchezez, horrekin Mariano Rajoyren gobernua eragotziz. Sánchezek aurreikuspen guztiak hautsi zituen jarrera horrekin eta beste horrenbeste egiten ari da orain. Ez da Corbyn, diote ezagutzen dutenek, baina ezta Valls edo Ranci ere. PSE eta PSN sanchista moduan agertu dira Patxi Lopez agertu arte, baina euskal lurretan dituzten jarrerak ikusita ez da samur sinestea bestelako politikak egin ditzaketenik, ez behintzat egungo buruzagiekin.