Antzerkia, iraganaren kritika eta biolentzia
Gauzarik handiena da ETA arma gabeko erakundea dela. Hortik aurrera egin dezake bakoitzak nahi duen balorazioa larunbateko Baionako ekitaldiaz, baina hori ez da broma, hori gertaera oso handia da. Eta horrekin arinkeriatan dabilenak –adibidez metroen inaugurazioekin–, errespetu eta sentiberatasun eskasa erakusten du kolore guztietako hainbeste biktimaz eta hainbesteren sufrimenduaz. Hobe 2006an izan balitz, edo 1999an edo Aljerren… eta inoiz armagabetze beharrik izan ez balitz are eta...
Read MoreZortzi berba zahar etorkizunari begira
Historikoa. Egun oso handia da gaur euskal gatazka modernoaren historian, ETAk iragarri baitu dagoeneko armak gizarte zibilaren esku utzi dituela. Hau da, armen koordenadak bakearen artisauen esku daudela jada. Orain hauek Frantziako agintarien esku utzi beharko dituzte bihar, seguruenik Paueko fiskaltzan. Kosta egiten da hau idaztea, baina hala da: ETA armarik gabeko erakundea da. Kontsentsua. Ez dago kontsentsurik, PP eta UPN falta dira. Hala ere, gatazkaren inguruan inoiz lortu den...
Read MoreBaietz erantzun dio Diezek Elorrietari?
Joxe Elorrietak eta Rafa Diezek ELAren eta LABen ekintza batasuna gidatu zuten 90eko hamarkadan. Lehenak ekintza batasun horretara itzultzea ezinbestekotzat jo du Una mirada sindical contracorriente liburuan. El Duesoko espetxean preso dagoen Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak Gara-n idatzitako artikuluan bat egiten du sindikatu abertzaleen ekintza batasunaren ideiarekin. Diezek Joxe Elorrietaren liburua interesgarritzat jo du eta bertan egiten diren hainbat proposamen aztertzen...
Read More
Iruzkin berriak