Gazteluko plazatik
Hasiera » Ekonomia » Baietz erantzun dio Diezek Elorrietari?
Api03 0

Baietz erantzun dio Diezek Elorrietari?

Atalak: Ekonomia, Politika

ELA-lab

Joxe Elorrietak eta Rafa Diezek ELAren eta LABen ekintza batasuna gidatu zuten 90eko hamarkadan. Lehenak ekintza batasun horretara itzultzea ezinbestekotzat jo du Una mirada sindical contracorriente liburuan. El Duesoko espetxean preso dagoen Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak Gara-n idatzitako artikuluan bat egiten du sindikatu abertzaleen ekintza batasunaren ideiarekin. Diezek Joxe Elorrietaren liburua interesgarritzat jo du eta bertan egiten diren hainbat proposamen aztertzen ditu.

Elorrietak liburuan dio EAJk ez duela interesik burujabetza prozesua bultzatzeko eta, beraz, ezker abertzalea ere ez litzatekeela horretan tematu beharko. Rafa Diezek, ordea, ez du ezker abertzalea horretan tematua ikusten eta gogorarazi dio Diezi “ELAk ere deitu ohi duela abertzaleen arteko gutxieneko akordiora”.

Diezen esanetan, azken urteak oso nahasgarriak izan dira eta orain egoera apur bat egonkortua dagoenean, irmotasunez egin behar da ofentsiba soziala “erraztuko duten ikuspegi taktiko-estrategikoak izango dituzten proposamenak eta aliantzak sortzearen alde”. Diezek argi du “ezkerrekoa eta soberanista den espazio indartsu eta estrategikorik gabe ez dugula EAJ baldintzatuko bere aldebikotasunean”.

“Ez dago burujabetza prozesurik neoliberalismotik”, sindikalista presoa eta Elorrieta ados dira horretan. Sindikatu abertzaleen ekintza batasunaren alde egiten du Diezek eta horrek sindikalgintza abertzalea, beste erakunde eta alderdi batzuekin partekatutako abanguardia pluralera eraman beharko luke. “Eta horretan ELAk bere inplikazio maila eta eredua definitu behar ditu, Elorrietak ‘bloke soberanista’ deitzen duen horretan”. Diezek izena ere jarri die balizko elkargune horiei: “Beraz, Koordinakunde edo Mahai Sindikal Abertzaleaz hitz egin behar da? Euskal Estatua defenditzen dugunon arteko Kontseilu Ekonomiko Sozialaz…?”.

Aurrera begirako lana eta helburuak argiak direla dio Diezek eta orain analisirako, harremanetan enpatia garatzeko eta anbiziorako ordua dela dio, “ebaluazio partekaturako edukiak, epeak eta tresna desberdinak zehazteko unea”.

LABek maiatzean du bere kongresua eta ELAk ekainean, eta bietan garrantzia izango du elkarren arteko harremanak. Batez ere negoziazio kolektiboa eta sindikatuen autonomiaren gaiak tartean, azken urteetako harremanak ez dira errazak esan bi sindikatuen artean.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA