Gazteluko plazatik
Hasiera » Katalunia » Errepresioaren aurrean, herritarren iraultza
Ira20 1

Errepresioaren aurrean, herritarren iraultza

Atalak: Katalunia, Nazioartea, Politika

Klabelinekin erantzuten diote herritarrek Madrilgo estatu kolpeari. (Arg.: Nacio Digital)

Klabelinekin erantzuten diote herritarrek Madrilgo estatu kolpeari. (Arg.: Nacio Digital)

Tentsioa goraka zihoan, baina dena polikiago joango zela ere pentsatzen zen. Gaur dena lehertu da eta Espainiako Gobernuak bere epaileen bidez agerian utzi du salbuespen egoera, hori bai, oraindik legalki indarrean jarri gabe. Baina berdin da, Gobernu bateko goi mailako 14 pertsona atxilotzen direnean, gobernu baten diru kontuak bahitzen direnean, ia 800 alkate deklaratzera deitzen direnean, erreferendum bat antolatu nahi duen herriaren gehiengoari mehatxu eta eraso egiten zaionean… horri guztiari nola deitzen zaio? Salbuespen egoera, 155. artikulua indarrean jartzea edo katalanek dioten gisan, Kataluniaren aurkako estatu kolpea.

Ohituak gaude Euskal Herrian estatu kolpe txikietara, guardia zibilen irudietara eta baita erantzun indartsuetara ere, baina ez gaude ohituak amorrua krabelinen bidez erakustera, ez gaude ohituak herritarren iraultzara. Hori da gaur Bartzelonan ikusten ari garena eta horren ondorioz, aurrerantzean ezer ez da berdin izango Katalunian, erreferenduma egin ala ez.

Han ere badira arrakalak, baina errepresioak katalanen batasuna dakar. Puigdemont-Colau eskuetatik hartuta, horra %80aren irudia. Independentisten faktoriak aurrera darrai Madrilen.

Pentsatu bezala ari da jokatzen Espainiako Gobernua, baina pentsatu baino arrakala gehiagorekin. Atzo Espainiako Kongresuak Kataluniarekiko errepresioan sostengua ukatu zion. Irudi kolpe handia. Oraindik PSOEren eta C’s-en sostengua du, baina ez pentsatu bezain sendo, eta Estatuko ezker berria ere frankismo berpiztuaren mamuei aurre egiteko bilduko da Zaragozan. Eta berarekin periferia, 36ko Gerran bezala. Ez, ez da berdin, badira desberdintasun asko, jakina, baina baita parekotasunak ere.

Erreplika txikia Ajuria Enean

Kataluniako lurrikararen erreplikak Ajuria Eneako zutabeetan dardara txiki-txiki bat ere eragin du gaurkoan eta Urkullu lehendakariak elkarrizketara dei egin du berriz ere, gaineratuz Estatuko botereek  arazoa “itzulera gabeko egoerara eramaten ari direla”. 2013an Barakaldoko batzokian Espainiako bi bandera pintatu zituzten eta Antoni Ortuzarrek esan zuen “fatxa euskaldunak” izan zirela. Egoera eta garai oso desberdinak dira, baina adibide horrek balio du irudikatzeko jeltzaleek nola erreakzionatzen duten eraso batzuen eta besteen aurrean. “Espainiar fatxarik” ba ote da orain?

Aurreikusi moduan, jeltzaleen posizioa zaildu egiten da baina dagoeneko erantzunaren balizko bide orria finkatua izango dute. Baina ez da posizio samurra, besteak beste Jaurlaritzan EAJk eta PSEk koalizio gobernua dutelako. Jeltzaleak iragan larunbatean Bilboko manifestaziora joan zirenean Joseba Egibarrek zioen “PSEk bazekiela autogobernuan ikuspegi desberdinak dituztela”. Denok dakigu hori, auzia, baina, beste bat da dagoeneko: zuzenbide estatua, oinarrizko askatasunak eta demokrazia. Izan ere, PSErena akaso harri koxkorra izan baliteke, PP aurrekontuetan sostengatzea harriz betetako motxila da jada. Jeltzaleek kolore askotako begi asko izango dituzte gainean datozen ordu eta egunetan, besteak beste, bere jarrera giltzarri izan litekeelako Rajoyren aurkako balizko zentsura mozio batean.

Bitartean, PPk argi du, Kataluniako erantzun honek barne kohesioa eta indarra ematen dio Espainian. Eta bere eskuin muturreko adarra ere elikatu behar du. Sanchezen PSOE ordea, gero eta estuago ageri da, Susana Diezen PSOEri eta Rajoyren jokaldiei aldi berean aurre egin beharrean.

Europako Batasunean, bitartean, herritar, hedabide eta gobernu asko sinetsi ezinean dira gertatzen ari denarekin. Guardia Zibilarentzat baino, haientzat dira Rambletako klabelinak.

Iruzkin bat

  1. patxi | 2017-09-20 at 20:44

    Espainiako Estatuko kudeatzaileek amua irentsi dute.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Katalunia analisten kristalezko bolan barna - […] Errepresioaren aurrean, herritarren iraultza. Xabier Letona. Argia. […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA