Gazteluko plazatik
Hasiera » EAE » Kataluniako ispiluan… gure eskasiak
Ira24 0

Kataluniako ispiluan… gure eskasiak

Atalak: EAE

Urkullu lehendakaria joan den osteguneko politika orokorreko osoko bilkuran, Eusko Legebiltzarrean. (Arg.: Irekia, Eusko Jaurlaritza)

Bere hauteskunde programari atxikiz gero, EAJk estatutu berri bat proposatu beharko luke legealdi amaierarako, 2020rako. Berez, berritu behar zuen 2016rako, hori agindu zuen legealdi hartako  gobernu programan, kontsulta eta guzti gainera. Baina heldu zen 2016a eta ez estatutu berririk, ez kontsultarik. Eusko Legebiltzarreko Autogobernu batzordean ez ei zegoen horretarako akordio nahikorik. 75etik 48 parlamentario zituzten indar abertzaleek, EAJk eta EH Bilduk. Hurrengo legealdira itxarotea nahiago izan zuten jeltzaleek, eta bere gobernu gehiengoa finkatu zuten, 46 eserlekuren gainean: PSErekin koalizio gobernua, aurrekontuetarako PPren sostenguarekin.

Bazegoen beste gehiengo askoz sendoago bat, beren hauteskunde programetan herrien erabaki eskubidea defenditzen zuena: EAJ, EH Bildu eta Ahal dugu, 57 botu, ganberaren %76. Baina nagusitasun sendoa lortuta, EAJk nahiago izan zuen Rajoyren gobernua sostengatzea eta Jaurlaritza eta diputazioak PSErekin lotzea.

Eta gobernatze lasai eta goxo hori egikaritzen zen bitartean, Katalunian bestelako gehiengoa josi da Madrilek jarritako harresiak elikaturik. Hemen, Espainiako aurrekontuen onarpena eta Kataluniako erreboltaren artean iritsi da Eusko Legebiltzarrera jeltzaleen estatu konfederalaren proposamena.

Ibarretxe lehendakariak utzi zuen urakan txiki haren ondorengo jira-biran graduz jaisten joan da jeltzaleen autogobernu eskaera. Harrez gero, Josu Jon Imazen “ez inposatu, ez eragotzi” hark antzeko hainbat jaka jantzi ditu, orain  bilateraltasuna ardatz, hurrengoan kontzertu politikoa lehen lerroan. Beti ere gauza bat argi utziz: ETAren ondorengo abertzaleen balizko jarduera bateratu haiek haizeak ezin samurrago eraman dituela; batasunaren mitoaren indarra hutsala zela; biolentzia bazela oztopo, baina ez handiena.

Nafarroan UPNren eta PSNren hamarkadetako autoritarismoari aurre egin beharrak batu zituen jeltzale,  ezker abertzale eta ezker estatalista. Baina gehiengo hori bera oso nagusi den EAEn, jeltzaleak badoaz PPren eta PSEren bilateraltasunaren bila, orain jakin izan dugunez Espainian Estatu Konfederala eraikitzeko.

Katalan soberanismoak zer lortuko duen batek daki, munduko duintasunik handiena kalera atera eta borrokan ari dira egunotan… Herritarren %80ko horrek edo Espainiaren legearen inperioak irabaziko duen ikusgai dago. Dagoeneko asko lortu dute. Euskal lurretan, ordea, eta joan den ostegunean politika orokorreko Gasteizko plenoa oinarri hartuta, panorama gordina da: euskal soberanismoa gaur gaurkoz larrialdi egoeran dago, bereziki teorian abertzaletasuna indartsuen den EAEn. Badu lanik Gure Esku dagok. Badute lanik ELAk eta LABek. Badute lanik soberaniaren bidetik estatus juridiko-politiko berri bat askatasunean eraiki nahi duten euskal herritar guztiek.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA