Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Errepresioa ala elkartasuna
Atalak: Katalunia, Politika, Politika Espainia
Errepresioa. Jordi Sanchez eta Jordi Cruixarten espetxeratzeak beste jauzi bat ekarri du Espainiaren lasterketa errepresiboan, lehenbiziz espetxeratu baititu Kataluniako independentistak, kalean helburu horren aldeko manifestazioak egiteagatik. Errepresioak independentismoaren borroka areagotuko du orain, eta protesta esparrua independentismotik harago eramango du. Hobe hala ez balitz, baina Kataluniak ez du independentziarik lortuko Espainiaren errepresio maila handi bat gabe; ez independentzia, ez erreferendum adostu bat. Antza, Espainia prest dago 1936ko altxamenduaren espiritua berpizteko, oraingoan Kataluniako herriaren askatasunen aurka. Eta Espainiako gainerako erkidego guztiak? Eta Europa?
Sedizioa. Espainiako Zigor Kodeak dio delitu honen egile direla “legeak indarrean jartzea edo edozein aginte, korporazio ofizial edo funtzionario publikori beren funtzio legitimoak edo akordioak indarrean jartzea, edo ebazpen administratiboak edo judizialak” oztopatzen dituztenak. Kasu honetan Carmen Lamela epaileak dio, funtsean, irailaren 20an Guardia Zibilaren lana oztopatu zutela, horretarako jendetza bilduz. Protesta eskubiderik ez dago, beraz, Espainiako Estatuan. Eta espetxera bidaltzen ditu, legez kanpoko bitartekoak erabiliz bi pertsona hauek Espainiaren apurketarako lanean –hau da independentziaren aldeko lanean– jarraitzeko arriskua ikusten duelako. Ez dago ez adierazpen askatasunik, ez borroka politiko askatasunerako eskubiderik.
Independentzia. Onena lehenbailehen aldarrikatzea litzateke, badu horretarako nahiko legitimitate. Horrela Kataluniak Espainiaren aurrean bere burua defenditzeko tresna gehiago izango ditu: negoziaziorako subjektu gisa argiago agertuko da nazioartean eta oraindik bereak diren autonomiaren tresnak erabili ahal izango ditu. Katalunian dagoeneko bi legitimitate daude: katalana eta espainiarra. Katalanen indarrik handiena herritarren batasuna eta mobilizazioa dira, baina uneren batean erabili beharko du Generalitatearen indarra ere bai, hots, Mossoena. Zoritxarrez, Europak ez du lagunduko han gatazka serio bat dagoela ikusten ez badu.
Euskal Herria. Bai burujabetzaren aldetik bai ikuspegi demokratiko batetik begiratuta, Kataluniarekiko elkartasuna da orain dagokiguna; elkartasuna haiek bideratu dituzten borroka molde berdintsuetan oinarrituta: protesta ahalik eta bateratuenak eta modu baketsuan bideratuak. Hemengo kultura politikoan oso sustraitua dago elkartasunarena, ez horrenbeste bide baketsuena, eta Katalunian ikusten da zer garrantzia duen orain.
EAJ. Ikusi beharko da ea PP moduko hain alderdi ustelarekin akordio hain sakonetara iristeko gaitasuna duen duen Iñigo Urkulluren alderdia, horren molde errepresiboan jarduten duen PPrekin bere akordioei eusteko gai den. Ez hori bakarrik, ikusi beharko da ea zein lasaitasunarekin eutsi ahal dion Espainiak Katalunian daraman errepresioaren konplize zuzena den PSOErekin gobernatzeari, izan Eusko Jaurlaritzan edo diputazioetan. Zein prezio ote du Rajoy eta Puigdemonten arteko ekidistantziak? Zein prezio du euskal herritarren “egonkortasunak”?