Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Katalunia, kronologiaren gaineko hausnarketa
Atalak: Katalunia, Nazioartea
Urriak 1, Bartzelonako Sants auzoko eskola batean bozkatzen. (Arg.: X. Letona)
Irailak 29. Eguzkia atera gabe oraindik, treneko butaka erosoan nindoan urduri eta ikusmin itzelarekin, Bartzelonan zer topatuko zain, begiak orain paisaian orain mugikorreko albisteetan iltzatuta. Ostirala zen eta igandean erreferendumaren eguna; oraindik ezin nuen irudikatu nola egingo zen.
Buelta eta buelta buruari, ezin nuen antzeman nola gainditu behar zuten Espainiako Polizia eta Guardia Zibilaren presentzia hauek fisikoki jartzen baziren eskoletako ateetan. Ezin nuen sinetsi, halaber, Mossoek ez zituztela obedituko epaileen aginduak. “Une egokian Mossoek ez dute herritarren kontra egingo”, zioen ERCko Gabriel Rufianek ARGIAko azalean. Eta niretzat garrantzitsuak diren kazetari katalan hainbatek ere antzekoak esaten zituzten.
Hala ere, mesfidati nintzen, seguruenik Euskal Herrian inoiz ez dudalako halako mezu motarik entzun Ertzaintzari buruz, eta sarri ikusi ditugulako hauek herritarrak egurtzen, baita egoera oso injustuetan ere, adibidez herri harresietan, herritarrak erresistentzia baketsuan ari zirenean. Baina Katalunian Josep Lluis Traperok eta enparauek topatu zuten modua. Jakina, orain dagoen moduan dago, hori ere egia da.
28ko gauean soberanismoaren kanpaina amaiera bertatik bertara irentsi nuen Montjuiceko Iturri Magikoan. Tira, hauteskunde kanpaina amaiera bateko ohiko irudiak ziren, baina berezitasun sakon batekin: Espainiako legaltasunari begira, legez kanpoko kanpaina bat zen.
Irailak 30. Gràcia auzoan atzera aurrera ibilita erreferendumaren klandestinitatea usaindu genuen ARGIAko kazetariek: CDRen antolaketa auzoetan eta eskoletan. Udaletako AMIren esparru instituzionalean ere prest ziren, kanpoko soegileak eta herritarrek eskoletako batzuk utziko zituzten beste batzuk hobeto defendatzeko. Mossoek ere pista batzuk ematen zizkieten…: “Igandean 6:00etan jenderik gabe dauden eskolak itxi egingo ditugu”.
Beraz, gero eta sinesgarriagoa zen guztia: “Dedio, egia da, erreferenduma egin behar dute!”. Nola? Laster ikusiko genuen.
Urriak 1. Goizeko orduetatik eskoletako ateetan ehunka eta milaka pertsona erreferenduma defendatzeko prest ziren. Tentsioa handia zen eta garaipena ordutik ordura eraikitzen ari ziren. 6:00ak, Mossoen oharra, oihuak, herritarrak trinko eskoletako ateetan. Jakinarazten ari ziren kontsulta legez kanpokoa zela. Joan ziren. Berdintsu 8:00etan. Joan ziren berriz Mossoak eta “votarem, votarem”, zioten herritarrek. Egunean zehar, bereziki goizean, hainbatetan errepikatu zen irudia.
Eta zailtasun guztien aurrean, bozkatu zuten. Gure begien aurrean, munduaren aurrean, Espainiako Gobernuak ez zutela egingo esan eta gero. Doakoa ere ez zen izan balentria, 90 bat eskoletan Espainiako Segurtasun indarrek gogor kolpatu baitzituzten bozkatu nahi zuten herritarrak.
Aurrera begira bi ondorio nagusi: bat, 2.300.000 herritarrek bozkatu zuten, Espainiak erreferendumik egingo ez zela zeru-lurrean barreiatu ondoren. Hori lortu duenak sekulako aktiboa du jada aurrera begira. Bi, Kataluniak Espainia garaitu zuen egun horretan, oraindik horren klabe guztiak ulertzeko gai ez bagara ere. Gerora ikusi denez, independentismoari ez zaio doan atera. Epe motzari so, Kataluniak Europar Batasuneko gaurkotasunean sartzea lortu zuen Espainiako indarkeriari esker.
Urriak 3. Greba orokorra Katalunian, geldialdi orokorra… deitu gura moduan, kontua da Kataluniak bizi izandako protesta mobilizazio handienaren aurrean geundela, gizartearen haserrea erakutsiz independentismoa gainditzen zuena.
Urriak 10. Kataluniako Errepublika aldarrikatzeko eguna zen, baina nahasi iratzarri zen. Tentsio handiko ordu luzeen emaitza jaurti zuen Puigdemont presidentak legebiltzarrean arratsaldeko azken orduetan: Errepublika bai, baina ez. Bost segundo iraun zuen Errepublika aldarrikapenak. Zer gertatzen zen? Inork ez zekien argi eta garbi, baina egungo sentimendu nahasien hasiera zen. Madrilgo mehatxuak eta Europak elkarrizketarako egindako deiak klabeak ei ziren.
Egunean zehar bizpahiru kontu oso deigarriak izan ziren. Bat, Parlamentua bere baitan hartzen duen Ciutadella itxita zegoen eta ehunka Mossok babesten zuten. Ez zen behar hainbeste polizia eskuin muturretik babesteko. Herritar independentistak ere Legebiltzarra defendatzera bildu ziren milaka. Bi, mila bat kazetari ziren Legebiltzarrean, horietako asko europarrak; hiru, Junts Pel Síren azalpen ezak noraezean utzi zuen independentismoa lehen orduetan.
Hala ere, herritar independentistek konfiantza handia dute haien instituzio, alderdi eta mugimenduetan eta horrek ekarri zuen hurrengo egunetan etsipenari eutsi ahal izatea, eta baita ezkortasunari buelta ematea ere. Baina hortik aurrera ezer ez zen berdin izango.
Orain, Interviu aldizkariak argitaratu duenez Espainiako Segurtasun indarretako 300 polizia eta guardia zibil prest ziren Parlamenta hartzeko Puigdemontek aldarrikapenarekin jarraitu izan balu. Egun haietako kroniketan, ARGIAko kazetariek ere aipatu genuen Legebiltzarraren bueltan entzundakoa: Legebiltzarrera sofa-oheak eramaten aritu zirela hainbat funtzionario eta esaten zela ehunka guardia zibil prest zirela Legebiltzarra hartu eta Puigdemont atxilotzeko.
Kataluniako Legebiltzarra, urriaren 10ean. Esaten zen ehunka guardia zibil prest zirela Legebiltzarrera sartu eta Puigdemont atxilotzeko. (Arg.: X. Letona)
Urriak 16. Jordiak atxilotu zituzten. Errepresioak beste jauzi bat egin zuen, irailaren 20ko lehen atzaparkada eta gero. Beren ideiengatik espetxeratu zituzten bi buruzagi, Jordiak. Sinesgaitza sinesgarri egiten hasi zen Katalunian.
Urriak 27. Gatazkaren pilota Puigdemonten eta Mariano Rajoyren artean ibili ondoren bi astez, urriaren 27an iritsi zen errepublika aldarrikatzeko eguna: moldeari buruz ñabardurak egin daitezke, baina egin egin zen. Aurreko egunak ere ez ziren makalak izan, Iñigo Urkulluren bitartekaritza eta guzti. Hauteskundeak aurreratzekotan egon zen Puigdemont haien ondorioz, baina ez, azkenean ez ei zuen bermerik ikusi 155. artikulua indarrean ez jartzeko edo errepresioarekin ez jarraitzeko eta Errepublika aldarrikatu zuen. Kaleak pozarren, Legebiltzarrean alkateak ere bai, baina gobernukide eta legebiltzarkide independentisten artean bazen aurpegi goibelik ere. Egunetako tentsioa, beldurra… bazekiten zer zetorkien. Ia aldi berean, Espainiako Senatuak 155. artikulua indarrean jartzea erabaki zuen.
Urriak 28-29. Asteburua itzela izan zen. Espainiako Gobernuak 155. artikulua indarrean jarri zuen, espero baino askoz gogorrago. Eta Errepublika berria? Aldarrikatu bai, baina hori besterik ez: ez buletin ofizialean jarri, ez Trantsizio Legerik abiarazi, ez agindu argirik herritar eta funtzionarioei… Anabasa zegoen independentismoan. Zer gertatzen da? Ez zen ulertzeko samurra. Espainiarrak, aldiz, pozarren, Estatuaren indarra zer den argi eta garbi erakusten. Espainiako Gobernuak helduleku bakarra utzi zion independentismoari, eta artean ez dakigu Madrilen interesetarako ondo kalkulatuta ala ez: abenduaren 21ean egingo ziren hauteskunde autonomikoak. Independentismoak zalantzak izan zituen lehen orduetan, baina berehala samar onartu zuen erronka: “Horra plebisziturako bigarren aukera”. Bada mesfidantzarik eta beldurrik Espainiaren amarruei, baina boto bakoitzak hamaika begi izango ditu gainean, inoiz baino gehiago.
Azaroak 2: Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak Kataluniako Gobernuko bederatzi sailbururen espetxeratzea agindu zuen, tartean Oriol Junqueras lehendakariordea. Urriaren 30ean jakin genuen Carles Puigdemont eta beste lau kontseilari Bruselara erbesteratu zirela.
Kolpea itzela izan zen. Espero zitezkeen espetxeratzeak, baina gobernu erdia baino gehiago espetxeratzea ez. Hainbeste ez. Baina une horretatik aurrera, halaber, esan liteke independentistak berriz hasi direla erantzuten eta esperantza berreskuratzen. Hala ere, ildo nagusiak ez daude guztiz garbi oraindik.
Bederatzi sailburu espetxeratu zituen Carmen Lamela epaileak.
Hainbat zalantza.
Zergatik ez zuten egin aurrera Errepublika gauzatzearekin? Ez da azalpen argirik egon orain arte, eta eman beharko lukeenak, haien lehendakariak, ez die argi azaldu herritarrei zergatik ez. Hala ere, egunotan garbi samar esaten ari dira Kataluniako Gobernuko hainbat kide: “Prest ginen independentzia aldarrikatzeko, baina ez genuen uste Espainiaren errepresioa hain urruti hel zitekeenik”; “errepresio iragarpen oso bortitzak jaso genituen eta ez genuen nahi izan Espainiak odoletan itotzea herritarren protestak”.
Egoera horretan Generalitateak agindu beharko zuen Mossoek herritarrak defendatzea eta horrek ekarriko zuen enfrentamendua Espainiako segurtasun indarrekin. Hori ere saihestu nahi zutela esaten da orain, baina ez mezu argi batean. Jakina, izandako gertakariez agintariek mezu argiak publikoki luzatzeko garaiak ere pasatu direla dirudi, batez ere gobernuko zortzi kide espetxean direnean, Legebiltzarreko mahaia baldintzapeko askatasunean eta, Puigdemontek eta beste lau sailburuk estradizio eskaera gainean dutenean.
Eta burua berriz doakit irailaren 29ko treneko besaulkira, eta hobeto ulertzen dut zergatik nituen horrenbeste zalantza erreferenduma egiteko aukeraz. Euskal Herrian denok daukagu garbi samar zertarako den gai Espainia indarraren erabileran. Horregatik harritu ginen hainbeste urriaren 1eko erreferenduma egin izanaz, eta horregatik, behin hau egin ondoren, katalanak oso urruti iristeko prest zirela pentsatu genuen, besteak beste Mossoek azken asteetan erakusten ari ziren jarrerak hauspotuta.
Beste jokaldi batez, baina urruti iristeko prest jarraitzen dute. Herritar independentistek, oro har, argi izan dute Errepublika kalean defendatu beharko zutela. Ez da aukerarik izan ikusteko Espainiako Gobernua noraino iristeko prest zegoen eta herritarrak Errepublika defendatzeko zer egiteko prest ziren. Zuhurtzia eta ardura nagusitu dira. Agintari katalanek argi utzi dute ez direla indarra erabiltzeko prest, berau legitimoa izanda ere. Agintari espainiarrek argi utzi dute indarra erabiltzeko prest direla, eta gainera horretarako haien herritarren legitimitate erabatekoa dutela, edozer eginda ere. Espainia inperialaren hortzak agertu dira berriz ere.
Eta inozokeriarik egon al da? Puntu batean bederen baietz esan liteke, gaitza baita pentsatzea Espainiak indarrik ez duela erabiliko eta, besterik gabe, bakarrik kaleak jendez beteta direlako negoziatuko duela.
Bide luzeagoa
Oraingoz, beraz, bide luzeagoa hautatu dute alderdi eta mugimendu independentistek. Zenbat luzeagoa? Inork ez daki, estrategia berriz definitu beharko baitute, eta une hau ez da horretarako egokiena, bereziki hauteskunde kanpainan buru belarri murgilduta daudela: abenduaren 21ean independentistek lortzen badute 2015eko emaitzak gainditzea itzela izango da, zeresanik ez lortzen badute Legebiltzarreko ordezkaritzaren %50a baino gehiago (egun %47,8an daude).
Carles Puigdemont Bruselan.
Garaipen handia izango litzateke, baina legitimitatea handitzeko balioko luke, ez gehiagorako. Espainiak zartako handia hartuko luke, baina horregatik ez du bere estrategia aldatuko, ez behintzat Europak eta nazioarteak horretara behartzen ez badute. Eta ez dirudi estatuen Europa honek horrelakorik egingo duenik, eskuartean gatazka bortitza izateko arriskurik ez duen artean bederen. Orduan?
Bada, orain arte ere bagenekiena, katalan independentismoak oso gaitza duela, baina ez urriaren 1ean baino gaitzago. Aitzitik, hauteskundeetan unionismoa gainditzen badu eta Errepublikaren inguruko gutxieneko oinarri demokratikoetan batasunari eusten badio, beste urrats erraldoi bat emango du adostutako erreferendumerantz, azkenean, hori baita garai historiko honetan bere helburu garrantzitsuena.
Arriskuak ere handiak dira, baina lehen ere bai, beti. Edozein mugimendu askatzaileren bidea arriskuz –eta gehienetan sufrimenduz– betea dago. Kataluniako indepeen arriskurik handienetakoa da borroka bakarrik bideratzea errepresioa gainditzera, hori baita Estatuaren estrategia, errepresioan korapilatzea. Euskal independentismoak badaki zerbait hortaz. Mugimendu independentista espetxea eta 155.a gainditzen kateatzen bada, Estatuak negoziazioa autonomi estatutuaren itzuleran oinarrituko du. Neurri batean hori gertatzen ari da jada, logikoa den moduan.
Nola bihurtu errepresioari aurre egiteko mugimendu itzel hori mugimendu askatzaile? CDRak erreferendumerako sortu ziren lehenik, gero Errepublikaren defentsarako antolatu dira indar handiz, ikustea besterik ez azken greba egunean nola geldiarazi zuten herrialdea. Oraingo fasean posible ote da haiek apurka prozesu konstituziogilea ere gauzatzen hastea? Nola bilakatu harresi 155.aren artikuluari administrazio barrutik jartzen ari zaizkion oztopo multzo hori? Nola bihurtu desobedientzia neurri txikiak espainiar inposizioaren aurkakoak eta soberanismoaren elikagai?
Galdera eta erantzun asko egon daitezke halako une bihurrian, garrantzitsuena honakoa: nola egiten da independentzia prozesu bat biolentzia erabili barik eta lehengusu indartsuen babesik gabe? Horregatik bakarrik ahalegin honek sekulako begirunea merezi du. Madrilgo kolpeek eragina izan dute, zalantzarik gabe, baina independentisten balioen artean, oraindik indartsu dituzte garrantzitsuenak, erreferendumaren aurretik baino areago gainera: gizartearen gehiengoa tinkotasun handiz eraiki dute azken urteetan eta gainera aktiboenak dira. Kanpainan buru-belarri sartuta gauden honetan inpresio nagusi bat: oraindik ezusteko on asko iritsiko zaizkigu Errepublika berritik.