Gazteluko plazatik
Hasiera » Euskara » Zergatik emango ditu hainbeste arazo euskarak, ezta Izquierda-Ezkerra?
Aza28 0

Zergatik emango ditu hainbeste arazo euskarak, ezta Izquierda-Ezkerra?

Atalak: Euskara, Hezkuntza, Nafarroako politika

Euskaldunontzat larria da zerrenda bakarraren gaian Nafarroan Izquierda-Ezkerrak hartutako jarrera. Gaur egun funtzionario izan nahi duten irakasleek bi zerrenda dituzte Foru Erkidegoan, gaztelaniaz eta euskaraz; hau da, euskalduna egon ahal izango da bi zerrendetan, baina horretarako bi proba egin beharko ditu.

Erdalduna osoa da eskubideetan: badu bere zerrenda, aurkezten da eta listo. Azterketaren emaitzak eta bere merituek emango diote toki bat funtzio publikorako irakasleen zerrendan. Euskalduna ez, hura zatitua da eskubideetan, erdaldunaren eskubide berdinak ditu, baina haren emaitza bera izateko lan handiagoa egin beharko du. Bi zerrendetan egon nahi badu, bi azterketa egin behar ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, horrek eskatzen duen lan gehigarriarekin.

Euskara Nafarroa osoan eskubideetan gaztelaniaren parean egonez gero, logikoena litzateke ariketa praktikoetan ere biak parean egotea. Kasu honetan horrek esan nahiko luke, zerrenda bakar bat izatea denontzat –hala da estatu osoan– eta bakoitza bere merituekin aurkeztea: euskarari dagokion puntuazioa emango litzaioke, ingelesa edo beste ezagutza maila batzuei ematen zaien gisan eta kito.

Baina ez, UPNk, PPk, PSEk eta I-Ek ez diote euskarari gaztelaniaren balore berdina eman nahi eta, beraz, ez dute zerrenda bakarrik nahi. Eta zergatik? Euskaraz jakiteak abantaila emango dielako euskaldunei. Jakina! Ingelesa, frantsesa edo matematika gehiago jakiteak abantaila ematea normala da, ez da zalantzan jartzen; baina euskaraz jakitea gehiago baloratzea ez, hori ez da normala, ezta Nafarroan izaera ofiziala badu ere, hori ez euskaldunak diskriminatzea da.

“Ni naiz gobernu honen euskararen galga”

Penagarria da Ezker Batua eta Batzarre noraino iristen ari diren gai honetan euskaldunen eskubideen aurka eginez. PPko Ana Beltranek maiz egiten digu iseka euskaldunei: “Baina lau katuk hitz egiten du-eta, jendeak maite balu hitz egingo luke” eta gisakoak botaz. Eta sakonean, argudioetan, Ezkerrakoek berdintsu ari dira esaten: euskara bai, baina ez dakienaren aurrean abantailarik ematen ez badu. Euskaldunon aurrerapauso txikiak gaztelaniaren aurkako erasotzat hartzen dituzte. Txikia eta baztertua balorizatu beharrean, erraldoia babestea erabaki dute orain, euskaldunok gure eskubideen normalizazioan lor genezakeen beste aurrerapauso garrantzitsu bat atzera botaz.

Edozein modutan, Nafarroako Hezkuntza Kontseilaritzak orain egin du 2015ean egin behar zuena, hau da, zerrenda bakarraren proposamena aurrera atera, are gehiago gehiengo sindikal osoa alde izanda. Izan dadila I-E euskararen argazkian noren ondoren jarri erabakitzen duena, ikus dezatela argi foru erkidegoko euskaldunek nork oztopatzen duen euren eskubideetan aurrera egitea. I-Ek, gainera, harrotasunez hartzen du rol hori, herritarrei erakutsi nahian bera dela aldaketaren gobernuari euskararen esparruan –identitatearenean, diote haiek– mugak jartzen dizkion indarra. Euskara eta identitatea banatu behar ei dira, baina praktikan eurek lotzen dute. Domina tristea paparreratzen duena, baina tira, bakoitzak erabakitzen du zein miseria eta zein dohain kargatu bere motxilan.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA