Gazteluko plazatik
Hasiera » Gizartea » Iruñetik Irunera joateko, Gasteiztik azkarren?
Urt10 0

Iruñetik Irunera joateko, Gasteiztik azkarren?

Atalak: Gizartea

De la Serna ministroaren aurrean Iruñean egin zen bilkura tren soziala aldarrikatuz.. (Arg.: X. Letona)

Kantauri Itsasoa eta Mediterraneoa lotuko dituen ardatzean dago kokatua Iruñea-Gasteiz AHT proiektua. Prestazio Handiko Trena ere deitzen diote, baina izena eufemismo bat da, areago abendu amaieran Iñigo De la Serna ministroak Burgosen iragarri zuenean hiri hau eta Gasteiz batuko dituen AHT trenbide berriak ez duela salgairik eramango, horretarako trenbide zaharra erabiliko dela, oraingoa. Salgaiek nahikoa dute 90-100 km/h-ko abiaduran joatea, horretarako ez da abiadura handirik behar.

Eta pertsonak? Gaur egun Iruñetik Irunera ordubetean heltzen zara autoz Bidasoatik. Autobusez apur bat gehiago, baina dirutan merkeago. Nola demontre lehiatuko da trena autoarekin, Iruñetik Irunera joateko Gasteiztik pasatu behar bada? Txartel bakoitza 25 euro ordainduz akaso? Ezin du, ez  denboran, ez dirutan. Hori da Europarekin lotzeko nafarrek behar duten modernitatea? Ez, hori nafar herritarrak ergeltzat hartzea da. 4.000 milioi euro gastatu Europarekin lotzeko, errepidez baino denbora gehiago emanez eta askoz garestiago?

Arantza Tapia Jaurlaritzako sailburuak azpimarratu zuen sikiera Gasteizko loturak Euskal Herriko lau hiriburuak lotzen dituela. Eta bere “jarrera kritikoan”, Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak aurrerapausotzat jo zuen De la Sernak azaldutakoa, hori bai, galdutako hitzarmena aldarrikatuz. Baina Gasteiz-Iruñea lotzeko ez da behar tren lasterrik. Behar da egungoa hobetzea, horrela 180 km/h-ko abiadurara iristeko; eta behar da Altsasun geratzea, AHTk egingo ez duena.

Espainiako Estatuan 25 urteko bizia du AHTk dagoeneko. Balantzea deitoragarria da, baina gutxi haizatzen da publikoki. PSOE-PPren porrota aitortzea litzateke. Erabilerari buruzko datu bakar bat: aldirietako tren zerbitzuek urtean 450 milioi pertsona mugitzen dituzte Estatuan, AHTk 25 milioi. Zein multzotan da hobetzeko behar handiagoa?

Nafarroan AHT plataforma berriaren 14 kilometro bakarrik daude eginak. Horren aurrean, berriz ari da indartzen tren sozialaren aldarria. Hau da, betiko trena baina modernizatuta, herritarren, herrien eta eskualdeen beharrei lotuta, ez eliteen eta modernotasun faltsuen zerbitzura.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA