Gazteluko plazatik
Hasiera » Katalunia » Biluzik da Puigdemont
Urt16 0

Biluzik da Puigdemont

Atalak: Katalunia, Nazioartea

Puigdemontek Bruselatik egin nahi du inbestidura saioko hitzaldia.

Puigdemontek Bruselatik egin nahi du inbestidura saioko hitzaldia.

Carles Puigdemont, bera da oraindik Generalitateko lehendakaria Kataluniako gehiengoarentzat eta posible balitz gehiengo horrek hurrengoa ere bera izatea nahi luke. Posible balitz, baina gaurkoz ez da. Bakarrik faltako litzateke Espainiako Estatuaren borondate politiko eta demokratikoa. Eta horixe da, hain zuzen, ez dagoena.

Badoa denbora pasatzen, bagoaz proces-ari buruzko ondorio argiagoak ateratzen eta komeni da gauzak argi esatea: Katalunia eta Espainiako Estatuaren arteko oraingo gudua Espainiaren aldekoa izan da, Madrilek argi irabazi du. Eta irabazleak eskuzabaltasun gutxi izaten du garaituarekin. Hortaz badakigu zerbait Euskal Herrian, non 100.000 lagunek urtarrilero eskatu behar dugun preso politikoen eskubideekiko gutxieneko begirunea. Tu egiten digute Madrildik.

Bada, Espainiako Gobernuak eta judikaturak ez dute zirrikiturik irekiko Brusela aldera, ez dago ezer horretara behartzen dituenik, ez Europan, ez Espainian eta, gaur gaurkoz, ezta Katalunian ere. Negoziazio borondatea litzateke akuilu bakarra, eta ez da unea oraindik, lehendik gehiago umiliatu behar dira katalan independentistak. Eta abenduaren 21eko mandatu demokratikoa? Garaipen hori hor dago, baita urriaren 1a ere, eta beste hainbat, oso garrantzitsuak. Baina ez dira nahiko Espainiak amore eman dezan, ez dute nahiko indar. Espainiaren izaera demokratikoaz asko esango du bere jarrerak, baina hortaz inork konturik eskatzen ez dion bitartean, ardurarik ez.

Arrazoi dute Puigdemont zaleek: “Katalunia Madrildik Gobernatzen ari bada orain, zergatik ezingo da Bruselatik?”. Jakina ez dela egokiena, jakina surrealismo puntua ere baduela, baina nahi denean politikak beti topatzen ditu bideak legeen eta borondateen zirrikituetan. Eta kasu honetan, gainera, legeak ez dira oztopo handiena.

Kasurik onenean izan liteke Puigdemont lehendakari eta bere azpiko bat gobernu-buru –badira horretarako nahiak JxCat-en–, baina azkenean, praktikan, gobernu-burua litzateke lehendakaria. Gainera, Madrilek jakinarazi du Puigdemont izendatzen badute 155.ak indarrean jarraituko duela. Ez da PdCATen eta ERCren bulegoetan nahi dena. Azken unera arte estutzen ari da JxCat, baina denak adierazten du Puigdemonten lehendakari egunak kontatuak direla.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Kataluniako labirintoan galduta | Gazteluko Plazatik - […] JxSí-ERC. Ezer gutxitan dute adostasunik, eta haien 66 diputatuekin konpontzen ez dutena CUPeko lauekin bideratu nahi izatea ez da…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA