Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
“Ez zait kostatzen iristea, bertan bizi naiz eta bertan kontsumitu”
Atalak: Ekonomia, Gizartea
Eztabaida zorrotza piztu da Iruñeko Alde Zaharrean merkataritza txikiaren egoera estuaz. Iragan udazkenean sartu zen indarrean Iruñeko Udalaren mugikortasun plan berria eta honek, funtsean, espazio gehiago ematen dio oinezkoari eta gutxiago autoari. Merkatarien elkarteari, ordea, ez zaio gustatu eta Udalaren aurkako kanpainari ekin dio, auzora eta Iruñera oro har, eztabaida zorrotza ekarriz.
“Eskerrik asko etortzeagatik, badakigu asko kostatzen zaizula heltzea”, esaten dio kartel deigarriak bezeroari. Askok jarri zuten hasieran, gero eta gutxiagok eusten diote egun, baina merkatariek lortu dute arreta deitzea. Nire ustez, ez oso txukun, ordea, batez ere hiru arrazoi hauengatik: bat, Alde Zaharreko beren ohiko bezeroa gutxietsi dute kanpainan; bi, badirudi autoari espazioa kendu nahi diogun herritarrok, autoaren alde jarri behar dugula; hiru, Udalari bota diote beren egoeraren errua, arazoa oso aspalditik datorrenean.
2017an 50.000 denda itxi ziren Espainian
Gaur argitaratu ditu datuok El Diario egunkariak: urtarrilean 4.700 denda itxi ziren estatuan eta 2017an 50.000. Merkataritza txikiaren salmentak halako joera izaten ari dira azken urteetan: urteko lehen hilabeteetan behera egiten du, urtearen erdi aldera gorakadatxo bat du eta amaieran beherantza doa berriz ere. Eta joera orokorra beherakoa da.
Merkataritza minoristaren salmentak, esaterako, %1,6 hazi ziren estatuan 2017an; merkataritza txikiarenak %0,2 bakarrik. UPTA Langile autonomoen elkarteko lehendakari Eduardo Abaden esanetan, “datuak ez dira txarrak, oso txarrak baizik”. Errudunen artean bat oso garbi du: “Merkataritza elektronikoa. Herrialdeko merkataritza ehuna txikitzen ari da abiadura bizian eta ez dugu egoera berrira ohitzeko ahalmenik”.
2000tik datorren joera Nafarroan
Merkataritza txikia gaizki pasatzen ari da eta urduritasunak errekzio txarrak ekar ditzake, baina arazoa Joseba Asiron alkatea izan baino askoz lehenagokoa da, Nafarroako Merkataritza Elkartearen lanek argi uzten duten gisan. Hemen datu gutxi batzuk elkarte honek 2000-2015eko epeaz egindako azterketaz-tik jasoak.
Datu ugari daude azterketan, baina argi ikusten da merkataritza txikiaren mehatxu esanguratsuena saltoki handiena dela. Paradoxa latza da, Iruñeko Zabalgunean dagoen El Corte Inglés-ek ere –Alde Zaharretik 50 metrora eta oinezkoen eremuan dagoela– bat egiten du merkatarien kanpainarekin. Egon daiteke elkartasun hilgarriagorik?
Txostenaren ondorio argienetako bat honakoa da: “Zentroa eta periferiaren arteko oreka galduz doa, eta ondorioz, Iruñeko Alde Zaharreko, Zabalguneko eta auzoek merkataritzarako erakarpena galtzen dute”.
Eta merkataritza elkartearen amaierako hausnarketen artean beste hau azpimarra liteke: “Gure lurraldearen eta hiri ereduaren antolaketa, merkataritzaren banaketa multinazionalen errentagarritasun handira egokitu behar dugu, edo, aitzitik, enpresa hauek egokitu behar dute haien negozio eredua gure hirien eredu trinko, konplexu eta jasangarrira?”.
Jakina, azterketa honek ez du ia ukitzen merkataritza elektronikoa, baina honen hazkundeak gera ezina dirudi. Datu bat besterik ez: 2016an Espainiako Estatuan 2015ean baino %23,3 gehiago saldu zen Internet bidez, 22.000 milioi euro.
Krisia ere ez da jorratzen, baina bistan da azken hamarkadan sortutako prekariatuen armada berriaren kontsumo ahalmenak ere baduela zerikusirik merkataritza txikiaren salmentetan.
Nondik dator basamortua?
Alde Zaharreko eta Zabalguneko merkatarien kanpainako beste kartel batek hala dio: “Udalari: basamortutzea ez da atsegintasuna”. Udalaren mugikortasun jasangarriaren kanpainari ematen dio bete-betean.
Iruñeko Udalak egingo ditu gauzak hobeto edo okerrago, zalantzarik ez, eta merkatarien kritikak beste edozeinenak bezain zilegi eta beharrezkoak dira, baina artikulu honen orain arteko lerroek oso argi erakusten dute basamortuaren sustraiak non diren. Nork onartu eta bultzatu zituen politika horiek guztiak 2000tik 2015era? Nork jarraitzen ditu sustatzen gaur egun?
Zorionez, eztabaidan zehar beste goiburu hau ere zabaldu da: “Niri ez zait kostatzen iristea, bertan bizi naiz eta bertan kontsumitu”. Hiria eta auzoa edozein direla ere, horra merkatari, auzotar eta hiri eredu egoki baterako ezinbesteko elikagaia.