Kataluniako labirintoan galduta
Bideak. Hainbat norabide dira, eta denetarikoak ari da hartzen Kataluniako independentismoa: ERCko buru Marta Rovirak ere erbestekoa hartu berri du, lehenxeago CUPeko Ana Gabrielek bezala edo iragan urrian Generalitateko Gobernu erdik egin zuen moduan. Beste bide batek Auzitegi Nazionalera edota espetxera eramaten du, gaur berriz ikusi den gisan. Katalunian geratzen direnek ez dakite Errepublikaren bideari nola heldu eta autonomismoaren bidean dira kateatuta. Apurka, dena birpentsatu beharko...
Read MoreTestuinguruak errazten duen errepresioa
2017an Eusko Legebiltzarrean biktimei egindako omendaldia. (Arg.: EITB) Pentsatzen du PPk oraindik badela zukutzerik euskal gatazkaren atal hau eta komeni zaionean hala egiten du, ohikoan ezker abertzaleko kideak atxilotu, espetxeratu eta auziperatuz. Zentzu guztietan, oso garbi du nor den garaile eta nor galtzaile, eta garbi uzten du hala komeni zaionean, hau da, sarri-sarri. Boterea non den argi gogorarazten die guztiei: bai ezker abertzaleko etsaiari, baina baita aliatu jeltzaleari ere, hala...
Read MoreHeriotza krudel eta anakronikoa
Xabier Rey euskal preso politikoak bere buruaz beste egin duela entzuten duzunean barrenak zortzi buelta ematen dizkizu, sentimendu ugari nahasiz: tristezia, amorrua, senide eta gainerako presoekiko oroimena, elkartasuna… Norberak ez daki inoiz suizidio bat saihestu daitekeen hala ez, izan espetxean edo kanpoan, baina badaki baldintza batzuetan askoz zailagoa dela: etxetik mila kilometrora, zeure preso komunitatetik banandua, kartzelan bertan isolatua erregimen basati...
Read More
Iruzkin berriak