Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Heriotza krudel eta anakronikoa
Atalak: Politika
Xabier Rey Cadizeko Puerto III espetxean agertu da hilik, ustez bere buruaz beste eginda.
Xabier Rey euskal preso politikoak bere buruaz beste egin duela entzuten duzunean barrenak zortzi buelta ematen dizkizu, sentimendu ugari nahasiz: tristezia, amorrua, senide eta gainerako presoekiko oroimena, elkartasuna… Norberak ez daki inoiz suizidio bat saihestu daitekeen hala ez, izan espetxean edo kanpoan, baina badaki baldintza batzuetan askoz zailagoa dela: etxetik mila kilometrora, zeure preso komunitatetik banandua, kartzelan bertan isolatua erregimen basati batean…
Torturaren ondoren epaitu zuten: 26 urteko espetxe zigorra etakide izan eta lehergailuak gordetzeagatik. Hamar zituen beterik espetxean. Betiko ideia eta analisiak antzera dabiltza jira-biran ganbaran, baina oraingoan gainera, guztiaren gainean sentsazio anakroniko sakon bat hedatzen den sentipena ere hor da, gertaerok harlauza sendo batek estaliko balitu moduan. Dena gertatzen da ETAk bere jarduera armatuaren amaiera iragarri eta zazpi urtera. Zazpi urtera. Eta hori klabea da heriotza berri hau aztertzerakoan.
Zerk saihesten du preso horiek euskal espetxe inguruetan egotea eta taldeka elkartuta? Bi arrazoi argi daude: bat, Estatu krudel baten mendekua eta zigorra; bi, dispertsioarekin amaitzeko indar nahikorik ez dagoela euskal gizartean, besteak beste, Estatu horrek gehiengo demokratikoak bere hanka artetik pasarazten dituelako behin eta berriz. Badabil lanean hainbat jende, elkarte, instituzio… baina halako gertaerekin nola sinetsi zoru horren gainean memoria sendagarri eta bizikidetzarik eraiki daitekeenik?
Euskal presoen munduak atxikimendu zabal eta anitza biltzen du euskal gizartean: badira haien jarduna sostengatu eta ulertu zutenak; badira haien jarduerarekin ados egon gabe, haien mundu sinbolikoa partekatzen dutenak; edo haien eskubideen zapalketa ikusten dutenak; edo, besterik gabe, badira gatazkaren azken sufrikario handienaren amaiera nahi dutenak… Horrexegatik, euskal gizartean urtero egiten den mobilizazio handienaren bilgunea da urtarrilean Bilbon egiten dena.
Asko kostatzen da astero ehunka preso horien bisitak antolatzea, asko, batez ere senide eta lagunei: zenbat sentimendu –on eta txar–, zenbat diru, esfortzu, ordu, min… eta a zelako sare sostengua horren guztiaren atzean. Orduan, hainbeste kostatzen da ulertzen halako sufrimenduaren amaieran, halako esfortzu kolektiboaren bueltan, presoa kalera ateratzean, halako poza dagoela? Moduak eta moduak dira hori ospatzeko, ados, baina logikoena eta humanoena hori da, ospatzea: etxean, kalean eta edonon. Bateragarria da memoria eraikitzaile batekin, areago, hala baliatu beharko lirateke presoen ongi-etorri ekitaldiak.
Baina, jakina, zer esan, gaurkoa moduko egunetan ez da samurra halakoetan sinestea; gaitza da halako girorik elikatzea eta eraikitzea Xabier Reyren gorpuaren gainean.