Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Testuinguruak errazten duen errepresioa
Atalak: Bake Prozesua, Politika
2017an Eusko Legebiltzarrean biktimei egindako omendaldia. (Arg.: EITB)
Pentsatzen du PPk oraindik badela zukutzerik euskal gatazkaren atal hau eta komeni zaionean hala egiten du, ohikoan ezker abertzaleko kideak atxilotu, espetxeratu eta auziperatuz. Zentzu guztietan, oso garbi du nor den garaile eta nor galtzaile, eta garbi uzten du hala komeni zaionean, hau da, sarri-sarri. Boterea non den argi gogorarazten die guztiei: bai ezker abertzaleko etsaiari, baina baita aliatu jeltzaleari ere, hala komeni denean honen gainetik ere lasai asko egiten du eta. Berdintsu ari da erakusten bere boterea Katalunian.
Madrilek, gainera, gaur gaurkoz tresna oso garrantzitsua du bere eskuetan: ehunka preso politiko estutzeko eta nahieran erabiltzeko. Pertsonen eskubideen erabilera politiko oso argia da, bai presoena bai beren senideena, baina tira, gutxitan entzungo diezu agintari jeltzaleei halakorik azaltzen publikoki, nahiz eta pribatuan hala dela onartzen duten. Badakizue, izan behar da pragmatikoa.
Presoena, beraz, alor klabea da orain, baina ez erabakigarria, azken finean, bihar bertan azken presoa aterako balitz ere, memoriaren alorretik nahi beste estutzen jarraitu ahal izango luke Estatuak, berak finkatzen baitu une bakoitzean zer esan daitekeen eta zer ezer, demokrazia zer den eta zer ez.
Horregatik, hainbatetan pentsa daiteke gatazkari begira memoriaren esparruan une honetan kolektiboki egin daitekeen lana gero eta hutsalagoa dela; galtzaile eta irabazlearen testuinguru horretan ahaleginaren zati bat antzerkia ez ote den. Ez dut zalantzan jartzen bide horretan ezker-eskuin lanean ari den jende gehienaren borondatea, baina zalantza handiak ditut iraganaren irakurketaz dagoen kontsentsu ezarekin zerbait lor daitekeen; eta zeresanik ez, ez dut inongo zalantzarik, PPren egungo politikarekin ezinezkoa dela. Eta PPren politikak asko baldintzatzen du, bai EAJ, bai PSE eta baita Ahal Dugu ere.
Ematen dira urrats batzuk aurrera –hainbat biktima mota elkartu, torturen ikerketak, armagabetzea…–, baina, oro har, egiazko bake prozesu baten testuinguruan baino, irabazle eta galtzaileen logikan eraiki nahi da desagertzear dagoen ETAren ondorengo kontsentsu berria. Eta hainbat arrazoirengatik, kontsentsu hori ez da emango, besteak beste, ezker abertzalearen espazio politiko zabal horrek ez diolako uko egingo bere 50 urteko historia zabal horri. Edo, ETAtik harago eta honen jardueraren aurka egonda ere, PPren jarrera inposatzaile eta errepresiboa erresistentzia askoren bilgune ere bilakatzen delako.
Testuinguru politiko zehatz horretan kokatu behar dira iraganean ETAren biolentzia injustua izan dela esatea ala ez, edo presoei ongi etorriak egitea. Gauza bat da ETA gorestea, eta beste bat sufritu duenari edo maite denari ongi etorria ematea. Partehartzaileen mezuak, hitzek eta azalpenek finkatu beharko lukete ETAren gorespenarekiko muga, ez ongi etorri ekitaldiak berak, bestela ekitaldi horiek ere “dena da ETA” politikaren barruan sartzen ari dira, horrek dituen ondorio ezagun guztiekin. Testuinguru horretan hobeto ulertzen dira Oihana Garmendia, Miren Zabaleta, Antton Lopez eta Olatz Dañobeitiaren atxiloketak.
Puerto III espetxean bere buruaz beste egindako Xabier Rey presoari Iruñean egindako omenaldia. (Argazkia: Ekinklik)