Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Zaratametroa: kaleak lepo egingo du Altsasuren alde
Atalak: Errepresioa, Nafarroako politika, Politika
Zaratametro gisako batek esaten dizu noiz joango den jende asko manifestazio batera, eta orain honek esaten du larunbatean Iruñean Altsasuko gazteei sostengua ematera jende asko joango dela. Urriko amaiera urrun hartatik ikusten zenuen herritarrek berehala harrapatu zutela gazteekin egiten ari zen injustizia, eta hala ere, bederatzi hilabete geroago txundituta geratzen zinen ikusita nola sanferminetan Iruñeko Gazteluko plaza jendez lepo zegoen, gutxitan ikusten den moduan. Kolore politiko eta izaera oso anitzeko jendeak hasieratik ulertu du auziaren atzean dagoen bultzada politikoa.
Nafarroan, guardia zibil bati eraso egin eta orkatila apurtzea, Nagore Lafage hiltzea baino larriagoa izan daiteke. Hamar gazteri 375 urteko kartzela zigorra eskatzen zaie, haietako batzuei 62 urtekoa, eta Nagore Lafage hil zuen Diego YLlanes kartzelatik atera berri da: 12 urte eta erdiko espetxe zigorra jarri zioten eta 9 urte eta zortzi hilabete egin ondoren atera da baldintzapeko askatasunean. Ez diot nik kartzela urte gehiago opa Yllanesi, baina konparazioak dena esaten du. Estatuan inon ez dira hala zigortzen herritarren eta polizien arteko liskarrak.
Altsasun bai. Eta Altsasu izan den moduan izan zitekeen Oñati, Guardia Zibilak Euskal Herritik alde egin dezan eskatuz bizi mobilizatu den beste herri bat. Argi ibili bitez han, esango baitute beren mobilizazio umoretsua “umore terrorista” dela eta. Katalunian esaten dieten bezala, haien aktibismo bakezale eredugarria terrorismo bihurtuz.
Guztiz injustua da Altsasukoa, baina ez dezagun testuingurua ahaztu: zigor eredugarria jarri nahi diote herritarrek Alde Hemendik esaten dutelako. Nahi den deitoragarria izanda ere, nola izango da terrorismoa bi goardia zibili eta beren bikoteei egindako taberna giroko erasoa? Orain Europan egurtzen ari diren Espainia estiloa indarrean jarrita. Kito. Dena da ETA esan zuten lehen, orain Altsasun dena da Ospa Hemendik, eta Katalunian dena CDR edo dena biolentzia.
Txarrena da hemen ez zaiela errentagarri, baina Espainian bai. Txarrena da zortzi gaztek espetxea ezagutu dutela horregatik eta horietako hiru 500 egunetik gora doazela espetxean; txarrena haien familien sufrimendua. Onena da bihar milaka herritar aterako garela kalera auzia salatzera; elkartasuna erakustera gazte horiekin, haien senide eta lagunekin, Altsasurekin. Ostera ere kalera, martxoaren 8an edo pentsionistekin bezala. Zaratametroak dio kaleak lepo egingo duela; eta gainera euririk gabe.