Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Altsasuko auzia: Madrilek ez du jada indar bera Nafarroan
Atalak: Errepresioa
Astelehenean hasi zen Altsasuko gazteen aurkako ahozko auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Guardia Zibilarekin egin du topo Altsasuko herriak auzi honetan, eta horrek esan nahi du Espainiarekin topo egitea. Auzipetutako gazteek Auzitegi Nazionalarekin egin dute topo, terrorismoaz akusatuta, eta horrek urte askotako kartzela zigor arriskua esan nahi du.
“Dena da ETA” doktrinapean kokatu dute auzia eta horrek gauza oso larri bat esan nahi du: ez dira segurtasun indarrak frogatu behar dutenak auziperatuak direla erasotzaileak, beste edozein auzitan izan ohi den bezala; ez, auzipetu gazteek frogatu behar dute beraiek ez direla erasotzaileak. Haiek frogatu behar dute ez direla terroristak, ez dutela zerikusirik ETArekin; ez zutela erasoa ekintza moduan prestatu.
Gainera, frogatu behar dute hori guztia, epaimahaiak beren defentsari froga garrantzitsuak onartu gabe. Adur Ramirez de Alda auzipetuaren ama Bel Pozuetak astearte gauean ETBn egindako elkarrizketan gogor salatu zuen hori, eta gaineratu zuen frogen artean onartu ez den bideoren bat, eta iragarri zuen epaiketan ezin izango bada ikusi, bestela erakutsi beharko dutela.
Espainiarekin egin dute topo Nafarroako Gobernuak eta Legebiltzarrak ere. Berdin da zer azaltzen duten eta nola esplikatzen duten larunbateko manifestazioan parte hartu izana; berdin da bi guardia zibilei eta haien bikoteei sostengua agertzea, erasoa salatzea eta kondenatzea… ez baduzu 375 urteko fiskaltzaren eskaerarekin bat egiten, Guardia Zibilaren aurkakoa eta erasoaren aldekoa zara. Eta behin Espainiako brunete mediatikoa klabe horretan martxan jartzen denean, ia ezinezkoa da Espainiako Estatuan horri buelta ematea. Beraz, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala terroristen lagunak dira eta Javier Maroto popularrak ozen gogorarazi duen gisan, topatuko dute modua Gobernuak eta Iruñeko Udalak hori ordain dezaten.
Beste auzi-saio askotan ikusitakoa errepikatzen ari da orain ere: guardia zibilek oso ongi gogoratzen dituzte fiskaltza eta akusazioen galderak eta oso gaizki defentsa abokatuenak. 20-25 lagunen eraso basatiaren erdian, lurrean ostikoz hartuta dituztenean, bizitza galtzeko beldurrez, telefonoz deitzeko gai dira, baina ez zuten Foru Poliziaren aurrean deklaratu hori guztia. Edo haiek eta haien bikoteak ez ziren gai izan erasotzaileak ezagutzeko lehen egunetan, baina bai orain auzi-saioan. Auzitegi Nazionalean gisa honetan epaiketa asko segitu duenarentzat oso musika ezaguna da guztia.
Bada aldaketa handi bat saltsa honetan guztian: gizartearen pertzepzio aldaketa. Euskal gizarteak oro har arbuiatu du “dena da ETA” doktrina azken bi hamarkadatan, baina bere esparru batek bakarrik egin du haren aurka kalean. ETA jardunean zen oraindik, eta haren eragina oso gertu. Larunbatean Iruñean ikusi genuenez, oraingoan erantzuna are zabalagoa eta zeharkakoagoa izan da, akaso inoiz ez modukoa halako kasu batean. Nafarroako instituzio nagusiek ere, zorionez, aise pertzibitu dute hori, eta horren arabera jokatu, beldurrik gabe.
Zorionez –eta duten indar handi-handia gutxietsi gabe– TVE, Antena 3 eta Diario de Navarraren mezuak ez dira duela 10-15 urte bezala sartzen Nafarroako gizartean. Ez da gutxi, nahiz eta, zoritxarrez, ez duen konpontzen Altsasuko gazteek egun bizi duten arrisku handia.