Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Eta zu?
Atalak: Hedabideak, Politika
Hau irakurtzen ari bazara, lehenik eskerrik asko lerrooi ekitea erabakitzeagatik; eta bigarrenik, adieraziko dizut ez zarela nire kezka handienetakoa. Azalduko dizut.
Dagoeneko prentsa euskaraz ari zara irakurtzen, eta hori asko da nire kezkari dagokionez. Horrekin, dagoeneko gure nortasun kolektiboaren ezaugarri garrantzitsu bat partekatzen dugu: euskal prentsa irakurtzea. Ez da gutxi.
Hedabide honek [artikulua Goiena-rako idatzia dago] eskualde ikuspegia elikatzen du eta Euskal Herriari begiratzen dionean, zazpi lurralde ikusten ditu. Eta hemen hasten dira nire kezkak: gaur egun, Euskal Herriko zenbat hedabidek begiratzen dute Euskal Herrira eta Zazpiak Bat ikusi? Begirada horren indarra gero eta indartsuagoa edo ahulagoa da? Hau da, gero eta Euskal Herri gehiago edo gutxiago egiten ari gara?
Susmoa dut gero eta gutxiago dela, arrazoi askorengatik, baina bat oso inportantea honako hau: Euskal Herrian oso nagusi diren hedabideen begiradek herri erabat zatikatua ispilatzen dute guk egunero irensten ditugun haien albisteekin. Hau da, ez dute Euskal Herririk erakusten ez ikusten, haien zatitxoa ez bada eta haien moldean. Vocentoko egunkariek –El Correo-k eta DV-k– irakurleen %80 dute Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian. Prentsa erregionala esaten diote. Zeresanik ez TVE, Tele 5, Ser, Cope, El País, France Télévisions eta abar. Sarean hauen guztien indarra birproduzitzen da.
Bai, Euskal Herria osorik ikusten duten medioak ere kontsumitzen ditugu askok: EITBkoak, Noticias taldekoak, Berria, Gara, Tokikomekoak, Argia, Euskal Irratiak… Baina oso gutxi gara besteen aldean.
Bi gobernu autonomiko ditugu, diputazioak… baina, batez ere, Espainia eta Frantzia eskaintzen dizkiguten medioak jaten baditugu, nola metabolizatuko dugu Euskal Herria? Ezinezkoa da. Hortik nire kezkak, irakurle, %80 asko da eta. Ez zara nire kezka handienetakoa, baina apur bat bai. Zuk zer medio kontsumitzen dituzu?
(Iritzi hau Goiena astekarirako egin zen eta irailaren 7an argitaratu zen)