Gazteluko plazatik
Hasiera » Katalunia » “Bete agindua, egin Errepublika”
Urr02 0

“Bete agindua, egin Errepublika”

Atalak: Katalunia, Sailkatugabeak

Arg.: La Directa

Arg.: La Directa

Iazko urriaren 1eko oihartzuna entzun zen atzo Katalunian. Hemen berba batzuk atzokoaren interpretazio bat egiteko.

Indarra. Sekulako indarra bildu da berriz kaleetan, herri botereak kuku egin du ostera ere eta independentismoak horren irakurketa argia egin du. Adi baina, La Vanguardia-ko zuzendaria Màrius Carolek gogoratzen duen moduan, “ ez da greba orokorrik egon eta herrialdea ez da gelditu”.

Banaketa. Indarra bai, baina banaketa ere bada independentismoan. Herritar asko oso urduri dago noraezarekin, instituzio eta politikariei argitasuna eta estrategia eske, El Mon-eko zuzendari Salvador Cotek “independentismo grisa” deitu duenarekin. CDRen mezua tinkoa da Generalitatearentzat: “Bete urriaren 1eko agindua”.

Hauteskundeak. Independentismoaren zati handi batek, ostera, kalean baino hauteskundeetan du burua, ERCren lehendakari Oriol Junquerasen elkarrizketa honetan antzeman daitekeen moduan. Estrategia argia da: urriaren 1eko indarrarekin ezin izan da, goazen independentismoaren esparrua zabaltzera.

Epaiketa. Baina kalea ez dago lasai, eta ez da egongo. Hurrengo une gogorra urtarrila aldera izango ei da: espetxeratuen epaiketa. Zigor gogorrak badira, eta itxuraz izango dira, kalea lehertuko da berriz, eta hauteskunde berriak ere gerta litezke. Orduan ikusiko da hitz egiten den desobedientzia maila norainokoa izan daitekeen.

Espainia lasai. Lasai eta “elkarrizketa eskainiz” diote Moncloatik. Baina “zer negoziazio egin nahi dute preso politiko eta erbesteratuak hor direla?”, galdetzen du Clara Ponsati Hezkuntza kontseilari ohiak Eskoziatik Jornada egunkariak egindako elkarrizketa arras interesgarrian. Madrilek argi du: “Legea eta indarra dugu”.

Konfrontazioa. Espainia ez da mugituko borroka maila askoz handiagoa izan gabe. Ponsatik argi dio aipatu elkarrizketan: “Matxinadarik gabe Estatuak negoziatu egingo duela pentsatzea inozoa iruditzen zait”. Urriaren 1ak argi erakutsi zuen herri antolatuak eta instituzioek elkarrekin zer lor dezaketen. Nola errepikatzen da berriz hura? Ez dakite, bila dabiltza. Bide horretan iazko abendutik hona ahuldu egin dira, atzo berriz indartu.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA