Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Bateragune auzia: eragindako sufrimendua aitortzeko Estatuaren aukera
Atalak: Bake Prozesua, Errepresioa, Politika, Politika Espainia
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakaria Moncloan.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du Bateragune auzian Arnaldo Otegiri epaiketa justua egin ez ziolako. Epaiketa ez justu horren ondorioz, ezker abertzaleko buruzagiak 6 urte eta erdi eman ditu preso Espainiako espetxeetan, Bateragune auziko beste lau kideek bezala. Otegik, gainera, kargu publiko izateko 10 urteko inhabilitazioa du eta, ondorioz, ezin izan zuen aurkeztu EH Bilduko lehendakarigai gisa Eusko Legebiltzarreko 2016ko hauteskundeetan. Eta helegitea jarri eta zigorra atzera botatzen ez bada, ezingo luke hautagai izan 2020ko hauteskundeetan.
Kontua larria da Espainiarentzat, Estrasburgok baliogabetu duen epaiketa horren ondorioz, bost pertsonek sei urteko kartzela zigorra irentsi behar izan dutelako. Beraz, Espainiak neurriren bat hartu beharko luke kalte juridiko hura konponbidean jartzeko: epaiketa ezin da errepikatu, epaituek dagoeneko zigorra beteta dutelako, baina Otegi eta Rafa Diezen inhabilitazio zigorra bai utzi dezake bertan behera. Horrez gain, epaiak Estatuaren biktima bihurtu ditu Bateraguneko bostak. Herritarrak kalte bat egiten duenean kalteordainak egin behar izaten baditu, ez ote du arrazoi handiagoz gauza bera egin behar Estatuak kaltea berea denean? Nola ordaintzen da dirutan bost lagun sei urtez espetxean izatea?
Baina Bateraguneko auzian, Estatuak ez zituen bakarrik Batasunako bost buruzagi zigortu, horrekin batera interpretazio oso gaizto eta interesatua egin zuen sasoi hartan Ezker Abertzaleak aurrera eraman nahi zuen bake prozesuan. Euskal gizartearen gehiengo oso zabalak badaki Bateragunekoak eta beste batzuk giltzarri izan zirela ETAk armak uzteko prozesuan, baina Estatuak erabakia zuen bake prozesua bere indar guztiz oztopatuko zuela, eta estrategia horretan sartzen zen Bateragunekoak espetxeratzea. Bestelako oztopoak ziren atxiloketekin eta ezker abertzaleko erakundeen kriminalizazioarekin jarraitzea, presoen esparruan egoera gogortzea edo, besteak beste, ETAren armagabetzea oztopatzea.
Estatuak egindako eskubide urraketak ezin dira konpondu, kalteak eginak direlako, baina ETAri eskatzen zaion moduan, bada ordua Estatua has dadin bere erantzukizuna onartzen, dagokion neurrian bederen. Oraindik euskal gatazkaren atmosfera kutsatuan den sufrimendu maila handi hori garbitzen jarraitzeko urrats txiki bat litzateke Bateraguneko zigortuei eragindako kaltea onartzea. “Estatu jauna, onartuko duzu euskal gatazkan izandako sufrimenduan izan duzun zure erantzukizun maila?” [isiltasuna]. Banekien ez zenuela erantzungo.