Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Lurra mintzo da orain: “Non duzue?”
Atalak: Errepresioa, Politika, Sailkatugabeak
Eneko Etxeberria, Celes eta Patxi biltzen dituen hobitxoa zigilatzen, Lizartzako Igarola Bekoa baserrian.
“Agertu arte guk bila jarraituko dugu”, horixe izan zen Celes Alvarezen bizitzaren goiburua 1980ko ekainaren 20an Batallon Vasco-Españolek Ipar Euskal Herrian semea bahitu eta desagerrarazi zuenetik. Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren ama zen Celes. Semea agertu gabe hil zen iragan azaroaren 29an Iruñean eta atzo bere errautsak lurperatu zituzte Lizartzan, Igarola Bekoa baserrian, bere senar Patxi Etxeberriaren –2006an zendua– errautsen alboan. Euskal Herriko hamaika bazterretik hurbilduta, ehundik gora pertsona hurbildu dira Celesi azken agurra ematera.
Etxeberria Alvarez familiara hurbiltzea desagertutakoen familien sufrimendura hurbiltzea da: beti bila, beti edozein aztarna txikik pizten duen esperantzari so, beti gorpuzkin desiratuak agertuko diren egunaren zain. Hamaika ezaugarri ditu sufrimendu honek, baina bi bederen argi nagusitzen dira familia honetan: mina eta kemena. Eta, auziaren latzean, indar hori ere beti transmititu dute Celesek, Patxik eta Enekok: “Errukirik ez, justizia nahi dugu guk”.
2000. urtea zen, Iruñeko haien etxeko sukaldean –Patxi, Celes eta Eneko mahaiaren bueltan– jaurtitako hitzak dira. Amarena erregua zen: “Gorpuzkinak behintzat agertu daitezela. Norbaitek jakin behar du non dauden”; “Gizatasunik badago, esan diezagutela non dagoen”, gaineratu zuen aitak. Naparraren desagerpenaren 20. urteurrena zen.
14 urte geroago berriz nago Celes eta Enekorekin, Patxi joan da. NBEtik berri onak jaso dituzte eta Celes pozik da, pozarren: “Zerbait berria agertzen den bakoitzean, desagerketa argitzeko balio dezakeelako”. Baina pozarekin bat amorrua ere ageri da, eta sufrimenduaren buklea eta kemena: “Esan diezagutela non dagoen, norbaitek jakin behar du eta!” (…) “Agertu arte guk bila jarraituko dugu”. Semearen arrastorik gabe hartu du atsedena Celesek, Patxi senarraren ondoan.
Begiak Enekorengana biratzen dira orain, berak bila jarraituko du. Aita-ama nola joan diren ikusita sumin sakonarekin, baina baita ere bilaketa amaigabearen borrokak ematen dion indarrarekin. Tinko heltzen dio Espainiako Auzitegian Ismael Moreno epailek daraman instrukzioari, orain Mont-de-Marsan-eko bigarren bilatze saioaren zain –lehena iaz egin zen–.
Batek pentsatzen du bestelako biktima bat balitz, hamaika bazterretako lurrak astinduta leudekeela haren bila, baina ez da, eta gatazkaren galtzaile-irabazle amaiera molde honek, lehen eta bigarren mailako biktimak bereizten ditu. Zorionez, batek ikusten du baita ere familia honek sostengu zabala ere baduela, etengabeko bilaketa horretan, aztarnez gain, ingurukoen eta gizarteko sektore gero eta zabalagoen elkartasuna biltzen jakin izan dutela.
Atseden hartu du Celesek Patxiren aldamenean, eta lur zati txiki hartatik urruntzean bati iruditu zaio lurraren erraietatik datorrela orain oihartzuna: “Non duzue?”.