Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Trapero mitoa erori da?
Atalak: Katalunia, Nazioartea
Josep Lluis Trapero Kataluniako agintarien aurkako epaiketan lekuko gisa deklaratzen.
Edo bere burua espetxetik libre nahi duen gizona azaleratu da? Galdera bien erantzuna baiezkoa da seguruenik. Josep Lluis Trapero Mossoen buru ohiak katalan independentisten epaiketan egindako deklarazioak Trapero independentistaren mitoa eroriarazi du. Orain lekuko gisa jardun du eta auzi honen epaia ateratzen denean epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, matxinada delitua leporatuz.
Espainiako fiskaltzaren argudioetan, Kataluniako independentismoaren aurkako matxinada delituaren muinean dira Mossoak eta Trapero: matxinada delitua dago Kataluniako Gobernuaren jardueran, hain zuzen ere 17.000 mosso armatu zituztelako urriaren 27ko independentzia adierazpena aurrera eramateko. Hor dago matxinada delituan ezinbestekoa den biolentziaren agerpena.
Govern-aren atxiloketa operazioa prest zegoen
Atzoko Traperoren deklarazioak, ordea, goitik behera gezurtatu du hori. Lehendik ere argi zegoen, Puigdemonten Gobernuak ez baitzien agindu Mossoei independentzia aldarrikapena defendatzea eta hauek ere ez zutelako horretarako inongo asmorik agertu. Baina Traperoren berbetara etorrita, honek argi baino argiago utzi zuen bai bere eta bai Mossoen jarrera.
Bat, urriaren 3ko erreferendumaren aurretik Generalitateko buruekin egindako bileretan Mossoen buruek jakinarazi zieten gobernukideei bide okerretik ari zirela eta bertan behera utzi behar zutela erreferenduma, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren agindua argia zela zentzu horretan; bi, bertan behera utzi behar zutela erreferenduma, ordena publikoan arazo larriak egon zitezkeelako kalean bi milioi pertsona legez kanpokoa zen ekitaldia babesten egonez gero; hiru, argi adierazi zietela, ez tronpatzeko Mossoekiko, ez zutela independentzia babesteko asmorik eta Espainiako aginte judizialaren aginduak beteko zituztela; lau, atzoko adierazpenean Quim Forn barne sailburuari leporatu zion bere mezuekin Mossoen irudi oker bat gizarteratu zuela; eta bost, urriaren 27ko independentzia aldarrikapenaren aurrean, Mossoek prest zutela Carles Puigdemont eta bere gobernua atxilotzeko plana, agintari judizialek halakorik agindu izan baliete. Argiago ezin da esan.
Bileretan adostutakoa egin zuten
Polizia operatiboei dagokienez, Traperok zehaztu zuen berak Espainiako Polizia eta Guardia Zibilarekin egindako bileretan finkatutakoa egin zuela. Hau kontraesanean dago Diego Pérez de los Cobos Guardia Zibilaren koronelak lekuko gisa epaiketan bertan adierazitakoarekin, Mossoei eta Traperori leporatu baitzien haiek ez zituztelako eskolak itxi esku-hartu behar izan zutela Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak.
Atzokoan, ostera, Traperok argi utzi zuen fiskaltzaren oso agindu desberdinak izan zirela erreferendumaren aurreko aste eta egunetan. Batean, esaterako, eskola guztiak ixtea eta sarreratik ehun metrora jenderik ez egoteko moduko segurtasun eremua eratzea agindu zuen fiskaltzak. Traperok esan zuen agindua bete ezinezkoa zela, horretarako 40.000 polizia beharko zirelako. Azaldu zuenez, azken bileran adostu zutenez, Mossoek polizia pare bat izango zituzten eskola guztietan eta ordena publikoaren erantzukizuna Espainiako Polizia eta Guardia Zibilaren esku geratzen zen, horretarako baizituzten 6.000 agente Katalunian. Aitortu zuen, hori bai, ez zuela batere ongi hartu koordinazio bilera batera joan eta han Pérez de los Cobos agertu zenean eta esan ziotenean aurrerantzean bere agintaritzapean aritu beharko zuela, batez ere aldez aurretik inork ez ziolako halakorik jakinarazi. Hala ere, Mossoak hurrengo koordinazio bilera guztietan izan zirela, eta berak Ferrán López komisarioa bidali zuela ordezkari gisa.
Soka lepoan
Gehientsuenetan bezala, aldiz, denak adierazten du gertaera gehienak ez direla zuri edo beltz, gris mordoska dagoela tartean. Urriaren 3an Katalunian egon ginenok argi samar ikus genuen Mossoek ez zutela gauza handirik egiten erreferenduma saihesteko, areago, hainbatetan aurre egin zietela Espainiako segurtasun indarrei. Puigdemonten bizkartzainek parte hartu zutela honek botoa emateko eskolaz aldatzeko Espainiako poliziaren helikopteroari egindako amarruan; bizkartzainek lagundu zutela atzerrira eta bizkartzain boluntarioek zaintzen dutela han. Hau da, Mosso independentistak egon badirela eta independentzia bultzatu duten agintariak babestu dituztela prozesuan zehar, Mosso gisa hori baitzen haien lana.
Edozein kasutan, sareetan “bueno, pues muy bien, pués adiós” ospetsu harengatik zeruetaraino eramandako Trapero mitoa atzo erori zen, seguruenik bai Mossoen buruzagitzara ez delako edozein independentista iristen eta baita 25 urteko espetxe zigor arriskuak bere lepoa estutzen duelako.