Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Josu Urrutikoetxea, mendekuen zerrendan puntu gorriz
Atalak: Bake Prozesua, Errepresioa, Politika
Josu Urrutikoetxea atxiloketaren une batean
Josu Urrutikoetxearen atxiloketaren ondoren Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du historia ez zela bukatu ETAren desagerpenarekin eta oraindik ETAren atentatu eta auzi asko daudela argitzeke. Halaber, jarrera garantista eskatu du berarekiko.
Garantismoa, ordea, justiziarekin baino indarrarekin eta justizia ezarri behar duenaren jarrerarekin lotua dago. Eta badakigu zer jarrera eta garantismo maila duen Espainiako Estatuak euskal auzia-rekin. Kataluniako independentismoaren kriminalizazioa ere esaten ari zaigu zerbait Espainiaren berme juridikoez. Haien krimena: erreferendum baten bidez, estatu kolpea eman nahi izana Espainian. Azken asteetan Auzitegi Nazionalean Manuel Marchena epaimahai-buruaren jarreraz ikusten ari garena ere aski esanguratsua da Espainiako justiziaz.
Garantismoaren antipodetan dagoen “dena da ETA” justizia eredu espainiarrak indarrean dirau oraindik eta datorren irailean 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionala moduko esparru garantista batean. Haien krimenak: presoentzat dirua biltzea, haien aldeko aktibismoa, ETAko presoen abokatu izatea, preso ohiei laguntzea edo preso gaixoei laguntza ematea.
Espainiaren jarrerarekin pentsa liteke Josu Urrutikoetxearen etorkizuna ezin dela oparoa izan, nahiz eta Jesus Egigurenek dioen gisan, ugaotarra giltzarri izan den ETAren bukaeran: “ETAren erretiradaren heroi” gisa izendatu du. Gara egunkariak gaur bertan Gonzalo Boye abokatuarekin dakarren elkarrizketa ere esanguratsua da. Bera erbesteratu katalanen abokatu taldekoa da eta, ustez ETArekin kolaboratu izanagatik zigortua, sei urtez espetxean egon zen Espainian. Bada, Boyek elkarrizketa horretan azaltzen duenez, Espainiako fiskal batek eta epaile batek 90eko hamarkadan eskaini zioten libre uztea Urrutikoetxea Emiliano Revillaren bahiketan inplikatzearen truke.
Espainiako justiziaren garantismoaren zerrenda amaigabea da estatuaren etsai jotzen direnekin. Kontrara, inpunitate edo eskuzabaltasunean oparoa da zerbitzari leialekiko. Barrionuevo, Vera, Galindo, Billy el Niño, Muñecas kapitaina… Hemen ere zerrenda amaigabea da. ETB2k joan den igandean emandako Itziarren Semeak dokumentala buruan iltzatua izango du oraindik hura ikusi zuenak. Baina pentsatzekoa da, Eusko Jaurlaritzak berak gidatutako ikerketaren bidez aitortutako milaka torturatuek ad eternum egon beharko dute espainiar justiziaren zain. Eta horren guztiaren aurrean, Madrilgo agintariekiko bere harreman instituzional oparoan, Urkullu lehendakariak tortura kasu hauekiko edo argitzeko dauden euskal herritarrek jasandako krimen ugariekiko justizia eskaeran jarritako kemena txundigarria izan da.
Ez, bizi garen mundu honetan justizia egiteak zoritxarrez zerikusi gehiago du indarra eta boterearekin Justiziarekin baino, Julian Assangeren kasuan argi ikusi daitekeen gisan: Osaba Samen krimenak haizatzen badituzu, larrutik ordainduko duzu. AEBek Afganistanen egindako gerra krimenei buruz NBEren Nazioarteko Justizia Gortearen ikerketarekin gertatu dena ere oso argigarria da zentzu horretan. Beste hainbeste ikusten ari gara Kolonbiako bake prozesuarekin.
Urrutikoetxearekin zer gertatuko den zain, harekiko justizia molde bat litzateke bakean uztea bere gordelekuan; edo, behin atxilotuta, epaitzea eta kontuan izatea gaixo larria duen pertsona dela edo ETAren amaieran giltzarri izan dela, eta horren arabera jokatzea espetxe onurei begira. Baina ETAren amaiera, konponbide eta elkarbizitza klabeetan baino, arerioaren mendeku eta zapalkuntzan oinarritu da eta, zoritxarrez, Urrutikoetxeak ordaindu beharko du Espainiaren mendeku kuota.